(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak izena emateko epea zabaldu du langabeentzat antolatu diren 98 prestakuntza-ikastaroetarako osteguna, 2012.eko maiatzak 24


Izena emateko epea maiatzaren 28an irekiko da eta ikastaroak ekainetik aurrera emango dira


Maiatzaren 28an izena emateko epea zabalduko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) antolatutako enplegurako 98 prestakuntza-ikastaroetarako, langabeentzat bereziki prestatu direnak.

Ikastaroak honako espezialitate hauetara zuzenduta daude: pertsonei etxean eta erakundeetan ematen zaien gizarte- eta osasun-arreta, giza baliabideen kudeaketa integratua, lorezaintza, salmentako jarduerak, galdaragintza, soldadura, makina-programatzailea CNCrekin, jatetxe eta tabernetako oinarrizko operazioak, informatikako segurtasuna, web diseinatzailea edo ile-apainketa. Izena NEZen enplegu-agentzietan edo Nafarroako Gobernuaren erakunde horren webgunean eman daiteke.

Gainera, irailaren 3an urritik aurrera emango diren 19 ikastaro berrientzako izen-ematea zabalduko da. Guztira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak era honetako 115 ikastaro antolatu ditu; 18.414 ordu dira orotara eta 2.170 pertsona hartzea aurreikusten da. Xede horretarako, Nafarroako Gobernuak 2.896.890 euroko gastua bideratu du.

Ikastaro horiek homologatutako prestakuntzako 21 zentrorekin elkarlanean garatzen dira, eta haiek helburu horretarako deialdi publiko batean parte hartu dute: Nafarroako Marketin kluba (27 ikastaro), IFES-UGT (10), Salesianos (9), Formación Actual (9), Forem Navarra (8), Nafarroako Gurutze Gorria (8), Prestakuntza eta Enplegu Sistema (6), Eraikuntzako Lan Fundazioa (5), Elkarte Fundazioa (5), CIAS Hizkuntzak eta Informatika (4), Ile-apainketa eta Moda eskola (4), Iruñeko Udala (4), Prestakuntza Politeknikoko Zentroa (3), Tafalla Informatika Zentroa (2), Ramiro Mata (1), Ilundáin Fundazioa (1), Eva Espuelas Pilates Zentroa (1), Nafarroako Industria Elkartea(1), Cuatrovientos institutua (1) eta CENTA (1).

Funtsezko gaitasunak

Deialdi honek 24 ikastaro barnean hartzen ditu funtsezko gaitasuneko ebaluazio-probak egiteko, eta prestakuntzarik gabeko pertsonentzat direnak ondoren 2. eta 3. mailako profesionaltasun-ziurtagirien ikastaroetan parte har dezaten. Programatutako ikastaroak (20 2. mailakoak eta 4 3. mailakoak) funtsezko gaitasunekoak dira Gaztelanian, Matematikan, Zientzietan, Teknologian eta Gaitasun Digitalean.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren deialdi hori gehitzen zaio -Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuarekin lankidetzan-, apirilean argitaratu ziren lanbide heziketako zentro publikoetako enplegurako 28 prestakuntza-ikastarori, eta Foru Komunitateko geografia guztian banatu zirenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa