(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Muebles de Viana Kooperatiba abian jartzeko milioi bat euroko abala jarri du osteguna, 2012.eko maiatzak 24


Muebles de Vianak 50 langilerekin ekingo dio bere jarduerari Muebles Salcedoren birmoldaketaren ondorioz sortu ondoren 


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak milioi bat euroko abala jarri du Muebles de Viana kooperatiba-sozietate berria abian jatzeko, desagertutako Muebles Salcedoko langileen ekimenaren ondorioz sortu dena. Haren ekoizpen-unitate bakarraz jabetu dira eta 50 lanposturen bideragarritasunaren aldeko apustua egin dute Nafarroako Lan Enpresen Elkarteak lagundutako proiektu baten arabera.

Muebles de Viana enpresa-kooperatibaren aurkezpena

Muebles de Viana enpresa-kooperatibaren aurkezpena. Goicoechea kontseilaria enpresako bazkide-langileekin eta Anel-en ordezkaritzarekin. ( irudia handitu )

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoecheak, Nafarroako Lan Enpresen Elkarteko (ANEL) ordezkari Alberto Morentin eta bazkide-langile José Antonio Iraizoz-ekin batera, Muebles de Viana kooperatiba-sozietatea aurkeztu du, ekainaren 4an funtzionatzen hasiko dena. Gainera, aurkezpen-ekitaldian izan dira: ANELeko zuzendari Antonio Martínez de Bujanda, Coingest SALeko zuzendari Javier Saenz eta kooperatiba berriko beste langile batzuk ere, besteak beste, Luis Isabelo Bustos, José Julio Lorenzo Lorenzo, Tomás Alcalá Sacristan eta José María Martinez Gonzalez.

Goicoechea kontseilariak aipatu duenez, "Nafarroako Gobernuaren kezka lanpostu-kopuru gehienei eustea izan da". Gainera, alde guztien inplikazioa eskertu du, langileena bereziki, "sozietatearen formula horren aldeko apustua egiteagatik, eta ziur nago kooperatibaren arrakastan eragina izango duela".

Muebles de Viana Kooperatiba Sozietateak 50 bazkide-langile izango ditu, eta proiektu berria abian jartzeko 2.493.000 euro jarriko dituzte. Aurrekontu hori ekoizpen-unitatea erosteko erabiliko da (1.350.000 euro+ BEZ), lantegian hobekuntza batzuk egiteko (400.000 euro), izakinen operazioetarako (400.000 euro) eta abian jartzeko gastuak (100.000 euro).

Inbertsio horiei aurre egiteko bazkide-langileek beren langabezia-prestazioa kapitalizatuko dute (1.150.000 euro), eta mailegu bat gauzatuko dute hiru finantza-erakunderekin 1.400.000 euroan; kopuru hori Nafarroako Gobernuak 350.000 eurorekin abalatuko du gehi Oinarri elkarrekiko berme-sozietaterekin egindako hitzarmena, eta hitzarmen hori dela eta, Gobernuak 140.000 euro jar dezake bere hornidura teknikoetarako huts eginez gero. Oinarri-k operazio horretarako 700.000 euroko abala jarriko du.

Gainera, Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Orokorrak 510.000 euroko hirugarren abal bat jarriko du zirkulatzailea lortzeko; beraz, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren parte-hartzea operazioan, orotara, milioi bat eurokoa izango da.

Departamentuak kooperatiba sortzen ere lagundu du ANELek eta Coingest aholkularitzak idatzitako bideragarritasun-azterketak izan duen kostuaren % 80 finantzatuz. Txosten horrek enpresaren bideragarritasuna abalatzen zuen. Prozesu hori Muebles Salcedo likidatzen ari den prozesu judizialetik abiatuta egin da, eta Merkataritza-arloko Epaitegiak bideratu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa