Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Iruñako Batzar Profesionalen Zentroan burutuko da larunbata arte, hilak 26
Barcina Lehendakaria biltzarraren irekiera ekitaldian.
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Espainiako Hematologia eta Onkologia Pediatrikoaren Elkartearen V. Biltzarraren (SEHOP) irekiera ekitaldiaren buru izan da gaur arratsaldean. Iruñako Batzar Profesionalen Zentroan burutuko da larunbata, maiatzak 26, bitarte.
Enrique Maya, Iruñako alkatea; Javier Molina, biltzarreko lehendakaria; Teresa Fortún, Nafarroako Medikuen Elkarteko lehendakaria; eta Aurora Navajas, SEHOP-eko lehendakaria izan dira, era berean, irekiera ekitaldian.
Biltzarra Espainiako Hematologia eta Onkologia Pediatrikoaren Elkarteak antolatu du. Bertan, hematologia eta onkologia pediatrikoarekin zerikusia duten gaiak landuko dira. Gaur arratsaldean, gainera, Minbizia duten haurrei laguntzeko Nafarroako Elkarteari (ADANO) omenaldia egin zaio.
SEHOP irabazi asmorik gabeko elkartea da, medikuntzaren eta zientziaren arloan lan egiten duena. Bere helbururik nagusienak honakoak dira: hematologia eta onkologia pediatrikoan interesa duten pertsonak biltzea, euren interes profesionalak babestea eta kide guztien jarduera etikoa zaintzea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen