(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

200 enpresak, erakundek eta partikularrek baino gehiagok bat egin dute “Buelta eman nahi diogu” kanpainarekin ostirala, 2012.eko maiatzak 25


Gizarte guztiari irekitako ekimen horren helburua krisi ekonomikoa gainditzeko ekintzak eta ekimenak batzea da


Guztira, 233 enpresak, erakundek eta partikularrek bat egin dute iragan astelehenetik eta gaur ostirala, eguerdira arte "Buelta eman nahi diogu" kanpainarekin. Kanpaina hori Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako enpresa-talde batek sustatu dute krisi ekonomikoa gainditzeko ahaleginak batu eta gehitzeko xedez

Ekimenean sartu direnen artean, hogeita hamar bat enpresa handi daude, nahiz eta gehienak enpresa txiki eta ertainetakoak diren, bai eta profesional nahiz langile autonomoak, bereziki zerbitzuen sektorekoak; hala ere, badira industriako tailer eta negozioak eta nekazaritzako elikagaien nahiz eraikuntzako sektoreetako ETEak. Gainera, hogei bat pertsonak izena eman dute maila partikularrean.

Jarduera eta udalerrien arabera

Jarduera-motari dagokionez, barietate handia dago, nahiz eta nagusi diren (hogeita hamar) era guztietako aholkularitza-zerbitzuak: ekonomikoak, lan-arlokoak, merkataritzakoak, logistikakoak…

Ia kopuru horretara heltzen da teknologia berrien, komunikazioaren eta publizitatearen taldea, eta atzetik datoz hainbat sektoretako bulego profesionalak: abokatuena, medikuntzakoa, arkitekturakoa… Turismo-sektoreko hamar bat ETE ere izan dira, eta beste hainbat merkatari ere. Sartu diren beste batzuk elkarteetakoak dira (17) eta maila apalagoan, erakunde publikoetakoak eta hedabideetakoak.

Udalerriei dagokienez, 132 bat-egite Iruñetik datoz, 14 Tuteratik eta gainerakoa oso banatuta dago foru-lurralde guztiko 44 udalerritan.

Ekarpenak Bat-egiteak www.queremosdarlelavuelta.com webgunean egin daitezke; bertan ezagutaraz daitezke ere, hala badagokio, egiten ari diren edo egingo diren ekarpen edo proiektuak egoera ekonomiko zaila gainditzeko, edo hari buruzko iradokizunak eskaintzeko.

Webgune horretan, halaber, materiala deskarga daiteke kanpainaren leloarekin. Alde horretatik, aipatu beharra dago zenbait enpresak, Europa Press berri-agentziak edo Mundomóvil taldeko kontzesionarioek (Medansa, Sagamóvil, Asmóvil, Irumóvil, Iruñamóvil, Sukimóvil, eta Autocasión), beren webguneetan banner bat dutela "Nik ere buelta eman nahi diot" kanpainaren leloarekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Enpresen zerrenda.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa