(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Marcillako gazteluaren zaharberritzea inauguratu du larunbata, 2012.eko maiatzak 26


Lanak 40 hilabetez luzatu dira eta 10,5 milioi euroko inbertsioa izan dute, %88-a Nafarroako Gobernuak finantzatua


Barcina Lehendakaria, inaugurazioaren aurretik, Marcillako alkate, Parlamentuko lehendakari eta Kutura kontseilariarekin.

Barcina Lehendakaria, inaugurazioaren aurretik, Marcillako alkate, Parlamentuko lehendakari eta Kutura kontseilariarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Marcillako gazteluaren zaharberritzea inauguratu du gaur eguardian, 200 gonbidatu eta udalerriko herritaren parte-hartzea izan duen ekitaldi instituzional batean.

Era berean, bertan izan dira Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán, eta Udaleko alkate José María Abárzuza, beste agirtarien artean.

Gotorlekuaren zaharberritzea 40 hilabetez luzatu da, 2008ko abendutik 2012ko apirilera. 10.584.998 euroko inbertsioa izan du. %88-a Nafarroako Gobernuak jarri du, %9,1-a Marcillako Udalak eta %2,1-a Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak.

Construcciones Aranguren S.A., Construcciones Leache S.L. eta Construcciones Zubillaga S.A enpresek burutu dituzte lanak. In Situ S.L. enpresak, berriz, hormako margoak zaharberritu ditu.


Lehendakaria, Marcillako herritarrez inguratua, garaiko jantziekin.

Lehendakaria, Marcillako herritarrez inguratua, garaiko jantziekin. ( irudia handitu )

Marcillako gaztelua Nafarroako Gobernuarena da eta Kultur Intereseko Ondasun izendatua dago. Nafarroa 2012 Planean aurreikusita zegoen ekimena. Lanak amaiturik, Marcillako udaletxea, liburutegi publikoa, udal musika eskola eta ekitaldi aretoa hartuko ditu gazteluak.

Inaugurazio ekitaldia

Inaugurazio ekitaldiaren aurretik, agintariak Marcillako udaletxean bildu dira eta handik gazteluraino joan dira desfilean, udalerriko dantzari eta dultzainero taldeekin batera.

Behin gazteluan, Nafarroako Ereserkia jo du Marcillako Musika Taldeak. Nafarroako Lehendakariaren eta alkatearen agerraldien ostean, dantzariek gazteluaren sarrerako zubian osatutako ohorezko arkua zeharkatu dute agintariek. Une horretan ateak ireki ditu gazteluak gotorlekuaren zaharberritzearen inaugurazioaren sinbolo gisa.

Inaugurazioaren oroitzapenezko xafla desestali ondoren, Barcina Lehendakariak eta beste agintariek gazteluaren gela ezberdinak bisitatu dituzte, udaletxe, musika eskola, liburutegi eta ekitaldi areto bezala egokituak izan direnak.

Bisita amaitutakoan, gazteluaren patioan, ikuskizuna eskaini dute Marcillako musika taldeak eta herri abesbatzak. Azkenik, janaurreko bat eskaini da, turuta eta tinbalez osasutako talde batek girotua.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa