(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 70.000 ikaslek baino gehiagok izango dituzte Google Apps for Education tresnak astelehena, 2012.eko maiatzak 28


Iribas kontseilariak Google-rekin hitzarmen bat izenpetu du hezkuntza-komunitateari `on line´ baliabideak doan eskaintzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak unibertsitate-mailakoak ez diren bere ikastetxe guztietan ‘Google Apss for Education’ tresnen ‘suite’-a ezarriko du, eta 70.000 ikasle nahiz irakasle baliatuko dira hartaz.

‘Google Apps for Education’ `on line´ tresnen doako irtenbidea da, eta ikastetxe nahiz unibertsitateen lankidetza eta komunikazioa hobetzen ditu. Barnean hartzen ditu, besteak beste, Gmail (webmail), Google Calendar (egutegi partekatua), Google Docs (sarbidea ematen zaien pertsonekin on-line dokumentuak, aurkezpenak eta kalkulu-orriak sortzen eta partekatzen dituena), Google Video (10 GB bideoak seguru eta era pribatuan partekatzeko) Google Sites (webguneak eta wiki-taldeak segurtasunez sortzeko) eta Google Groups (posta-zerrendak eta eztabaida-taldeak sortzea).

William Florance eta Iribas kontseilaria.

Google-ko William Florance eta Iribas kontseilaria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak unibertsitate-mailakoak ez diren bere ikastetxe guztietan ‘Google Apss for Education’ tresnen ‘suite’-a ezarriko du, eta 70.000 ikasle nahiz irakasle baliatuko dira hartaz.

Xede horretarako, gaur akordio bat izenpetu dute Nafarroako Jauregian Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek eta Europa, Ekialde Hurbila eta Afrikako Google Apps for Education-eko zuzendari William Florance-k. Bertan izan da ere, Gobernu Irekiko eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Guzmán Garmendia.

‘Google Apps for Education’`on line´ tresnen doako irtenbidea da, eta ikastetxe nahiz unibertsitateen lankidetza eta komunikazioa hobetzen ditu. Barnean hartzen ditu, besteak beste, Gmail (webmail), Google Calendar (egutegi partekatua), Google Docs (sarbidea ematen zaien pertsonekin on-line dokumentuak, aurkezpenak eta kalkulu-orriak sortzen eta partekatzen dituena), Google Video (10 GB bideoak seguru eta era pribatuan partekatzeko) Google Sites (webguneak eta wiki-taldeak segurtasunez sortzeko) eta Google Groups (posta-zerrendak eta eztabaida-taldeak sortzea).

‘Google Apps for Education’-ekin Hezkuntza Departamentuak administrazio, irakasle eta ikasleen arteko harremana erraztuko da unibertsitatekoa ez den mailetan. Hala, tresna-talde horri esker, irakasle eta ikasleak elkarlanean aritu ahal izango dira edozein tokitatik eta era eraginkorragoan ikasi ahal izango dute.

Gainera, ‘Google Apps for Education’-i esker, Departamentuak informazio-teknologien hardware-a eta software-aren mantentze-lanak (programak, birusen kontrakoa, mantentze-lana…) dituen kostuak nahiz konplexutasuna ekidingo dira. Departamentua bere jardueran buru-belarri aritu ahal izango da mantentze-lanaz eta teknologien sistemen eguneratzeaz kezkatu beharrik gabe, Google arduratuko baita bere zerbitzuaren berrikuntzak eta eguneratzeak eskaintzeaz.

Gainera, aplikazioak Departamentuak egun eskaintzen duen zerbitzua handitzen utziko du; izan ere, irakasle guztiek ez dituzte helbide elektronikoak eta, gainera, haiek ez dute izaera korporatiborik. Zerbitzua luzatzean, administrazioko kudeaketa erraztuko da. Adibidez, Hezkuntzak irakasleei informazio-orri bat bidali ahal izango die, baita ikastetxeetara ere, edo ikastetxeekin kalkulu-orri bat partekatu ahal izango du, edo zenbait hartzaileri mezuak bidali ahal izango die helbide elektronikoak banan-banan tekleatu gabe.

Irakasleek ere tresna horren prestazioak lortu ahal izango dituzte. Esaterako, data adierazgarriak jartzen dituen egutegi bat sortuz: lanak emateko, azterketetarako, eskolaz kanpoko jardueretarako, oporretarako… Informazio guztia `on line´ jasota geratzen da, eta edozein tokitatik edo gailu mugikorretik kontsulta daiteke.

Komunikazioa

Hezkuntzako kontseilariak azpimarratu duenez, "tresna berri horiek hainbat aukera ematen du eta hezkuntza-komunitaterako garrantzi berezia duen elementu bat errazten dute: komunikazioa". Gainera, aipatu du "gehitzea oso garrantzitsua dela eta baita interes publiko nahiz pribatuak gizartearentzat funtsezko sektorea den interesekin bat egitea ere, hezkuntzarekin, hain zuzen". Horri buruz, adierazi du Google tresnak "hezkuntza-arloan frogatutako esperientzia duen" irtenbideak direla, seguruak eta irismen errazekoak. "Google-ek baldintza guztiak betetzen ditu eta haren segurtasun-mailak aitorpen zabala du", zehaztu du.

Europa, Ekialde Hurbila eta Afrikako Google Apps for Education-eko zuzendari William Florance-k, berriz, adierazi du azken hilabeteotan Espainiako hamabost unibertsitatek Google-en irtenbidea onartu dutela beraien ikastetxeetarako. "Autonomia erkidego bateko hezkuntzako departamentu batean beraien ikastetxeetarako irtenbide hori onartzeko erabakia hartzeak ideia bat sendotzen du: informatikako sistema guztiak batzea eta Google-en ‘cloud computing’ lan egiteko era modernizatzea", azaldu du.

Ezartzeko prozesua

Pilotajeko lehen fase bat egiten ari da jada BHI batean (Zizur-ko BHIan), bai eta administrazioko informatika-aplikazioen egokitzapena ere. Bestalde, webgune bat egiten ari da etorkizuneko erabiltzaileentzat topagune izan daitekeena, honako atal hauekin: informazio orokorra, tutoretzakoak, esperientziak, plantilla, baliabideen bankua edo euskarria.

Bere funtzionamendua egiaztatuta, haren erabilera 64.000 ikasleri zabalduko zaie, 7.500 irakasle eta kontu korporatibori baino gehiagori, hau da, ikastetxeetarako, zuzendaritzako karguetarako, didaktika-departamentuetarako eta abarretarako kontuak (1.300 kontu inguru).

Aurkezpen-ekitaldian proiektu hori ezartzeko fase ezberdinak zehaztu dira: datorren ikasturte hasieran egungo posta-kontuek migratuko dute eta urtea amaitu aurretik Departamentuak gainerako irakasleei kontu berriak emango dizkie. Ondoren, ikastetxeek ikasleentzako kontuak eskatu ahal izango dituzte didaktika-erabileretarako , beti ere guraso edo tutoreen baimenarekin.

Ekimen hori Hezkuntza Departamentuak IKTen erabilera bere jarduera-esparruan sustatzeko duen xedearen barnean sartzen da, eta baliabide horien erabileran ahalik eta eraginkortasuna handienak izateko xedearen barnean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa