(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Cadreitako Vega Mayor enpresaren uzta berriak bisitatu ditu astelehena, 2012.eko maiatzak 28


Florette taldeko enpresak 4,4 milioi euro jaso du Nafarroako Gobernuaren aldetik inbertsio eta berrikuntzarako laguntzetan


Lehendakaria Vega Mayor enpresako uztetan

Barcina Lehendakaria eta Goicoechea kontseilaria, Florette enpresako arduradunekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Vega Mayor enpresak Cadreitan dituen uzta berriak bisitatu ditu gaur goizean, kimu berrien laborantzaz (kanonigoak, berroak, rukulak, letxuga…) arduratzen dena. Espainian aitzindaria den ustiapena da, aitzindaria ekoizpenaren ikuspegitik nahiz ikuspegi teknologikotik entsaladen arlorako, eta fabrikari lehen beste herrialde batzuetan erosten zen lehengaia emango die.

Florette taldeko enpresak 4.459.327 euro jaso du Nafarroako Gobernuaren aldetik 2003. urtetik hona. Kopuru horretatik, 4.170.122 euro inbertsiorako laguntza-kontzeptuan izan dira eta 289.205 euro berrikuntzarako laguntzetan.

Barcina Lehendakariak azpimarratu duenez, "zailtasun ekonomiko handiko urte batean, Nafarroan nahiz Espainia guztian, positiboa da egiaztatzea badirela enpresak Foru Komunitaterako estrategikoa den sektore baten aldeko apustua egiten jarraitzen dutenak, nekazaritzako elikagaien sektorean, hain zuzen: garatzen joan nahi dugun funtsezko sektorea". Gainera, Barcinak nabarmendu du uzta horien jabetzaren % 51 Nafarroako bi nekazarirena dela.

 
Lehendakaria Vega Mayor enpresako uztetan

Barcina Lehendakaria Florette-ko zuzendaritzako kide Jorge Moreno-ren azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Bisitan izan da ere, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea. Enpresaren aldetik, bertan izan dira Florette taldeko lehendakari Louis Marie Le Coutour; Florette Ibérica-ko zuzendari nagusi Juan Miguel Floristán eta Florette Agrícolako zuzendari nagusi Jorge Moreno.

Ustiapeneko nekazari-bazkide José María Pejenaute eta María José Oscoz ere bertan izan dira, bai eta Cadreita eta Milagroko alkate Berta Pejenaute eta Yolanda Ibáñez ere, hurrenez hurren.

Bisita baliatu da Foru Gobernuko agintari gorenak eta enpresako maila handieneko zuzendaritzako kideak biltzeko, elkar ezagutzeko eta bi aldeen plan estrategikoen berri izateko.

Uztak

Milca ( Milagro eta Cadreitagatik ) izena duen nekazaritza-ustiapena Florette Agrícolarena da % 49an eta % 51n lehen aipatutako bi nekazariena, aldi berean ustiapena kudeatzeaz arduratzen direnak.

Negutegiek 30 hektareatako azalera hartzen dute guztira 36 hektareatako azalera baten gainean, eta 22 lanpostu berri sortu dituzte.

Ustiapen honetan 4,6 milioi euro inbertitu dira 2010 eta 2011 artean. Obrak 2010eko martxoan hasi eta 2011ko abuztuan amaitu ziren; hala, azken fasea urte horren amaieran funtzionatzen hasi zen. Lehen bilketak 2010eko urrian egin ziren.

Kimu berriak bertan lantzen dira (kanonigoak, berroak, rukula, letxuga…) ondoren industrializatzeko eta saltzeko IV. gaman. Ekoitzitako bolumena urtean 1.500 tonatakoa da, eta kopuru horretatik % 80 Florette taldeak Milagron duen fabrikan egiten da. Enpresatik adierazi dutenez, balio erantsi handiko lehengaiak dira, oso ahulak eta logistika-kostu garrantzitsua duena, eta behar bezala garatzeko osagai tekniko esanguratsua eskatzen dute.

1. argazki-oina (ezkerretik eskuinera):

Juan Miguel Floristán, Lourdes Goicoechea, Louis Marie Le Coutour, Yolanda Barcina eta Jorge Moreno.

2. argazki-oina (ezkerretik eskuinera):

lehen planoan, Jorge Moreno, Yolanda Barcina, Lourdes Goicoecheaeta Louis Marie Le Coutour.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa