(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Buelta eman nahi diogu” ekimenak 300 atxikimendu jaso ditu asteartea, 2012.eko maiatzak 29


Krisi ekonomikoa gainditzeko asmoz ekimenak eta ahaleginak batzeko helburua du kanpainak


300 enpresa, erakunde eta herritar baino gehiago atxiki dira dagoeneko “Buelta eman nahi diogu” ekimenera. Foru Gobernuak eta Nafarroako enpresari talde batek sustatuko kanpaina da, krisi ekonomikoa gainditzeko asmoarekin ekimenak eta ahaleginak batzeko helburua duena.

Ekimena joan den astelehenean aurkeztu zen. Herritarrak www.queremosdarlelavuelta.com/eu web orrian atxiki daitezke kanpainara eta bertan aurkez ditzakete euren ekarpen eta iradokizunak, bai eta besteek aurkeztutakoak ezagutu eta ekimeneko materialak deskargatu ere. Atxikimendu gehienak enpresa txiki eta ertainek eta zerbitzuen sektoreko autonomoek eman dituzte.

“Buelta eman nahi diogu” kanpaina gizarte osora irekia dago eta gizarteaz jabetu den “ezkortasun, tristura eta paralisi” egoerari buelta eman nahi dio. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak eta enpresa sustatzeileek mezua igorri diete herritar, langile, enpresari, elkarte eta gizarte eragile guztiei ekimenera atxiki eta Nafarroan ekonomia eta enpleguaren suspertzea helburu duten ideiak partekatzeko.

Nafarrek krisia gainditzeko egiten dutenaren bozgorailu bihurtu nahi du kanpainak eta ekimen guzti horiek gizartearen aurrean eredu gisa erakutsi. Era berean, esparru publiko eta pribatuaren arteko harremanak sendotu nahi ditu egoerari buelta emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa