(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak ATANAren 10. batzar orokorrari amaiera eman dio asteartea, 2012.eko maiatzak 29


Nafarroako IKTen sektoreko 71 enpresa biltzen ditu elkarteak


Sarría, Barcina eta Latasa

Barcina Lehendakaria, Sarría (ezker) eta Latasa-rekin (eskuin), ATANAren batzar orokorraren itxiera ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak ATANAren 10. batzar orokorrari amaiera eman dio gaur arratsaldean. Nafarroako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) sektoreko enpresak biltzen ditu elkarteak, orotara 71 enpresa.

Ekitaldia Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzan burutu da eta ATANAko lehendakari Miguel Ángel Latasak egindako ongietorriarekin hasi da. Ondoren, VMware software-aren inguruko hitzaldia eskaini du VMware Iberia-ko zuzendari nagusi María José Talaverak, eta, azkenik, itxiera ekitaldia egin da Barcina Lehendakaria eta Nafarroako Enpresarien Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarría-ren eskutik.

Aurretik, bazkideek bilera egin dute. Bertan elkartearen kontuak eta jarduerak aurkeztu dira. Aipatzekoak dira 2011. urtean egindako plan estrategikoa eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministeriori egindako eskaera ATANA Enpresa Berritzaileen Elkarte gisa aitortzeko.

ATANA 2002. urtean sortu zen eta 71 enpresa biltzen ditu egun, informazioen teknologiarekin, komunikazioarekin, elektronikarekin, ikus-entzunezko sektorearekin eta antzekoekin zerikusia duten produktuak garatzen, ikertzen, ekoizten edo/eta saltzen dituztenak. Nafarroako IKTen sektoreko enpresen %85-a dago bazkidetuta elkartera. Eurek 125 milioi euro fakturatzen dituzten urtean.

Elkarteak bi helburu nagusi ditu: batetik, bazkidetuta dauden enpresen garapena, handitzea eta sendotzea sustatzea; eta bestetik, Nafarroako IKTen sektorearen garapena eta ezagutza bultzatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa