(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euroscola 2012 lehiaketan irabazle izandako ikasleei harrera egin zaie Nafarroako Jauregian asteartea, 2012.eko maiatzak 29


Zarrakazteluko Valle del Aragón DBHIko ikasleek Estrasburgora bidaiatuko dute Europako Parlamentua ezagutzeko eta erkidegoko beste herrialde batzuetako gazteekin simulazio-jardunaldi batean parte hartzeko


Transcripción textual del video

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres-ek eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek Zarrakazteluko Valle de Aragon DBHIko hamar ikasleri harrera egin diete gaur goizean Nafarroako Jauregian. Ikasle horiek Nafarroako txapeldun izan dira eta estatu-mailan, txapeldunorde, Euroscola online lehiaketako hemezortzigarren lehiaketan. Harreran izan da ere, San Adriango EGA BHIko taldea, bigarren sailkatu dena autonomia-mailan eta seigarren estatu-mailan.

Euroscola lehiaketan irabazle izandako ikasleak Nafarroan Barcina Lehendakariarekin eta Iribas eta Torres kontseilariekin. ( irudia handitu )

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres-ek eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek Zarrakazteluko Valle de Aragon DBHIko hamar ikasleri harrera egin diete gaur goizean Nafarroako Jauregian. Ikasle horiek Nafarroako txapeldun izan dira eta estatu-mailan, txapeldunorde, Euroscola online lehiaketako hemezortzigarren lehiaketan. Harreran izan da ere, San Adriango EGA BHIko taldea, bigarren sailkatu dena autonomia-mailan eta seigarren estatu-mailan.

Bi taldeek lan egin dute Europako Parlamentuaren Bulegoak eta Espainiako Europako Batzordeko Ordezkaritzak antolatutako lehiaketa horretan, Europako Hezkuntza Programen Erakunde Autonomoaren (OAPEE), autonomia erkidegoen (Nafarroaren kasuan, Erakunde Harremanetako Zuzendaritza Nagusia) eta Espainiako Gazteriaren Kontseiluaren laguntzarekin. Oraingoan gai europarrei buruzko informazio-bilaketa eta azterketa bilatzen duen lehiaketa, honako lelo hauen pean garatu da: "Zahartze Aktiboaren eta Belaunaldi arteko Elkartasunaren Europako Urtea" eta "Erasmus programaren 25 urteak". DBH, Batxilergoa edo gradu ertaineko prestakuntza-zikloak ikasten duten 15 eta 18 urte arteko gazteentzako lehiaketa, otsailaren 20tik apirilaren 23 bitarte egin da.

Sarituek Estrasburgora bidaiatuko dute Europako Parlamentuaren egoitza ezagutzeko, eta datorren ikasturtean erkidegoko beste herrialde batzuetako gazteekin simulazio-jardunaldi batean parte hartzeko. Horretarako, Europako Parlamentuak emandako bidaiatzeko laguntza jasoko dute.


Taldeko argazkia Iribas eta Torres kontseilariekin. ( irudia handitu )

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari Elena Torres-ek eta Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ek taldeetako irakasle arduradunei diplomak eman dizkiete eta, horrekin batera, bi ikastetxeetako zuzendariei Hezkuntza Departamentuak emandako plaka bat. Ekitaldian, talde bakoitzeko ikasle batek eskerrak emateko hitz batzuk esan ditu, eta Iribas kontseilariak ikasleei eskerrak emateko hitzaldia ere eman du.

Aurten 1.064 taldek parte hartu dute guztira, eta haietako bakoitza 10 ikaslek eta irakasle batek osatu dute. Kopuru horretatik, 462 azken fasera pasa dira eta hamar suertatu dira irabazle: Nafarroako taldeaz gain, Zaframagón de Olvera BHI (Cádiz), El Masnou-ko Escola Berganti-Herois (Bartzelona), Madrilgo Miguel Delibes BHI, Valentziako Campanar BHI, Pola de Siero-ko Juan de Villanueva Eskultorea BHI (Asturias), Jumilla-ko Infanta Elena BHI (Murtzia), Las Palmasko Heidelberg ikastetxea, San Asensioko La Salle-La Estrella ikastetxea (Errioxa) eta Camariñasko Pedra da Aguía BHI (Coruña) ingeleseko lehiaketaren bertsioan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa