(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jiménez lehendakariordeak bart sute baten ondorioz kiskalita geratu zen Arguedasko Tortillas Palacios-en instalazioak bisitatu ditu osteguna, 2012.eko maiatzak 31


Lehendakaritzako kontseilariak enpresari eta bertako langileei bere elkartasuna erakutsi die, eta gertaera "ezbehar oso garrantzitsu"-tzat jo du


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko lehenengo lehendakariorde Roberto Jiménez gaur goizean Arguedasera joan da bart Tortillas Placios SL (lehengo Floristán) enpresa erraustu zuen sutearen kalteen balantzearen berri izateko.

Jiménez-ek adierazi du fabrika "erabateko ezbehar-egoeran geratu dela, guztiz kiskalita", eta gertaera "ezbehar oso garrantzitsu"-tzat jo du jabeentzat, langileentzat (80 eta 100 artean, ekoizpenaren arabera) eta baita Arguedas eta Valtierrako udalerrientzat ere. Biktimarik egon ez izana ere azpimarratu du.

Jiménez lehendakariordea, kiskalitako nabearen alboan.

Jiménez lehendakariordea, NLAko zuzendaria, Arguedasko alkatea eta enpresako kontseilaria, kiskalitako nabearen alboan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko lehenengo lehendakariorde Roberto Jiménez gaur goizean Arguedasera joan da bart Tortillas Placios SL (lehengo Floristán) enpresa erraustu zuen sutearen kalteen balantzearen berri izateko.

Jiménez-ek adierazi du fabrika "erabateko ezbehar-egoeran geratu dela, guztiz kiskalita", eta gertaera "ezbehar oso garrantzitsu"-tzat jo du jabeentzat, langileentzat (80 eta 100 artean, ekoizpenaren arabera) eta baita Arguedas eta Valtierrako udalerrientzat ere. Biktimarik egon ez izana ere azpimarratu du.

Bart ere jendea koordinatzeko lanetan parte hartzera joana zen Jiménez lehendakariodeak, bere elkartasuna erakutsi die enpresari eta langileei, eta Tortillas Palacios enpresako zuzendaritzaren jokabidea azpimarratu du; izan ere, bart jada aurrera nola egin pentsatzen ari zen eta beren bezeroei nola erantzun.

"Jokabide horrek Nafarroako Gobernuaren miresmena eta laguntza merezi du", defendatu du lehendakariordeak. Lehendakariordearekin batera, fabrika bisitatu dute Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari-gerente José María Vazquez-ek, udalerriko alkate Fernando Mendoza-k eta enpresako kontseilari Alfredo Floristán-ek. Enpresa Cárnicas Floristán eta Palacios Alimentación-ena da.


Tortillas Palacios-en kiskalitako nabea

Tortillas Palacios-en nabea kiskalita geratu da erabat. ( irudia handitu )

Olio termikoko tanga

Jiménez lehendakariordeak azaldu duenez, sutea olio termikoko tanga bat zegoen nabeko bazter batean piztu zen. Une horretan fabrikan garbiketa-talde bat zegoen (lau langile), ekoizpena goiz eta arratsaldeko txandetan egiten baita.

112-SOS Navarra larrialdietarako koordinazio-zentroak abisua 23:00ak baino zertxobait lehenago jaso zuen. Sua berehala zabaldu zen fabrika guztian haizearen, nabeko egituraren nahiz isolatzaileen laguntzarekin. Nafarroako Larrialdi Agentziak 27 suhiltzaile eta hamar ibilgailu bidali zituen Peralta, Tafalla eta Tuterako eskualdetako suhiltzaile-etxetatik eta baita Cordovillako (Galar) suhiltzaile-etxe nagusitik ere. Bi anbulantzia ere bidali ziren, bat medikalizatua eta baita Udaltzaingoaren eta Guardia Zibilaren agenteak ere; azken horrek hartu du ikerketaren ardura.

Gaur goizean goizetik Cordovilla, Tutera eta Tafallako suhiltzaile-etxetako 14 suhiltzailez osatutako talde bat dago ezbeharra izan zen lekuan errematatzeko lanak egiten eta nabeko hondakinak hozten; izan ere, estalduraren azpian, eraitsia, sukoiak diren materialak daude.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Jiménez lehendakariordearen adierazpenak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa