(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Yolanda Barcinak Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubeko enpresekin Nafarroako ekimenak partekatu ditu erantzukizun korporatiboa sustatzeko osteguna, 2012.eko maiatzak 31


Nafarroako Lehendakaria Espainiako hogeita bi konpainia handi biltzen dituen talde horretako ordezkariekin bildu da Madrilen


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubeko kideekin. ( irudia handitu )

Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubak laneko gosaria egin du gaur Madrilgo Volkswagen Taldeko egoitzan, eta bertan parte hartu dute Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Klubeko bazkide diren enpresetako lehen exekutiboek.

Bilkuran Nafarroako Gobernua Foru Komunitateko garapen ekonomiko iraunkorra sustatzeko egiten ari diren jarduera nagusiak aztertu dira, bai eta berriki abian jarri den RSC 2012 - 2016 plana (Gizarte Erantzukizun Korporatiboa 2012-2016) Suspertu, Sustatu eta Bultzatzeko II. Programa Orokorrak jasotzen dituen jarduera nahiz neurriak ere; azken programa horren helburua lehiakortasuna areagotzea da Administrazioan eta sozietate publikoetan, enpresetan, eta, bereziki, eskualdeko enpresa txiki eta ertainetan.

Barcina Lehendakariak Nafarroan duela hiru urtetatik egindako lana azpimarratu du Foru Komunitatean garapen ekonomiko iraunkorra osatzeko; apustu horrek bultzada publiko eta pribatua du Moderna Planari esker. Plan horrek "Nafarroako Garapen Ekonomikoaren Eredu" berria ezartzen du, ezagutzan oinarrituta dago eta osasunaren ekonomian, ekonomia berdean eta talentuaren ekonomian espezializatuta dago; gainera, Nafarroa Europako lehen 20 eskualderen artean kokatu nahi du biztanle bakoitzeko BPGean.


Barcina Lehendakaria Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubeko kideekin hitz egiten.

Barcina Lehendakaria Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubeko kideekin hitz egiten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakariak Moderna Plana ekonomia iraunkorra eraikitzeko lankidetza publiko-pribaturako adibidetzat jo du, aberastasuna eta enplegua sortzeko gai dena eta jada Nafarroan proiektuak aurrera egitea dakarrena, haiek guztiak gainera Europako Inbertsioen Bankuak abalatutakoak. Banku horrek bere babesa eman dio ekoizpeneko eredu-aldaketa horren aldeko apustuari enpresa-proiektuak finantzatzeko 250 milioi euroko kreditu-lerro batekin.

Alde horretatik, gainera, Barcinak Foru Gobernuak Nafarroako enpresen eskutik aurrera eramandako ekimenaren berri eman du, krisialdi ekonomikoa gainditzeko ekimenak nahiz ahaleginak batzeko xedearekin."Buelta eman nahi diogu" izeneko ekimen horrekin (www.queremosdarlelavuelta.com ) lehen astean 300 enpresa handi eta txikik, langile eta profesional autonomoek bat egitea lortu da, eta abian jartzen ari diren ekimenak sarean partekatzen ari dira krisiari aurre egiteko eta Nafarroan ekonomiaren eta enpleguaren susperraldia etortzeko oinarriak jartzeko.

Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubari buruz

Iraunkortasunaren Bikaintasun Kluba hogeita bi konpainia handiko talde batek osatutako enpresa-erakunde bat da, hazkunde iraunkorraren aldeko apustua egiten dute ikuspegi ekonomiko, sozial eta ingurumen-ikuspegitik, eta erreferentziako foroa Espainian sortu da jardunbide arduratsuen dibulgazioari eta sustapenari dagokienez.

Iraunkortasunaren Bikaintasun Klubeko bazkideak lehen-mailako konpainiak dira, eta haien fakturazioa Espainiako BPGaren laurden baten baliokidea da. Enpresa horiek honako hauek dira: ABB España, Adecco España, AENA, BASF Española, BSH Electrodomésticos España, CEMEX España, Endesa, Ericsson España, FCC, Holcim España, Grupo Mahou San Miguel, Iberdrola, ISS Facility Services, MONDRAGON, MRW, NH Hoteles, Orange España, Red Eléctrica de España, Renfe, SEAT eta Vodafone España.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa