(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sortzaileen Klubak Iruñan egingo du urteko batzarra ostirala, 2012.eko ekainak 1


Mila bat profesionalek parte hartuko dute sormena sustatzea helburu duen biltzar honetan


Aurkezpenaren irudi bat.

Batzarreran aurkezpenaren une bat. ( irudia handitu )

Sortzaileen Klubak Baluarten egingo du 2013. urtean “C Eguna”-z ezagutzen den urteko batzarra. Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak prentsaurrean aurkeztu du gaur Baluartek eta Sortzaileen Klubak erdietsitako akordio biltzar garrantzitsu hau datozen hiru urteetan Iruñan ospatzeko.

Sortzaileez gain, komunikazio arloan lan egiten duten profesionalek parte hartu ohi dute bilera honetan. Bere helburua sormena sustatzea eta joera berriak antzematea da.

Kontseilariak adierazi duenez, Baluarte Fundazioa “Buelta eman nahi diogu” kanpainara atxiki da. Foru Gobernuak eta Nafarroako enpresari talde batek sustatu dute kanpaina krisi ekonomikoa gainditzeko asmoarekin ekimenak eta ahaleginak batzeko.

Ekitaldian izan dira Ezequiel Triviño Sortzaileen Klubeko lehendakaria, Javier Lacunza Baluarteko zuzendari kudeatzailea, Rafael Moreno enpresaria eta María Caballero zinegotzia.

Sortzaileen Kluba irabazi asmorik gabeko elkartea da, Espainian sormenaren kalitatea hobetzeko lan egiten duena eta heziketa eta prestakuntzaren bidez sektoreko profesionalen arteko harremanak sendotu nahi dituena. 500 bazkide inguru ditu, komunikazioaren arlokoak eta sortzaileekin batera lan egiten duten profesionalak, besteak beste, argazkilariak, errealizadoreak, programatzaileak eta diseinatzaileak.

Sortzaileen Klubak bere sorreratik ospatzen du C Eguna. Urteroko saioa da. Bertan urteko azterketa egin ohi da eta komunikazioaren arloko ideia onenak saritzen dira.

C Egunean, gainera, euren interesekoak diren gaien inguruan eztabaidatu eta hausnartzen dute eta komunikazioarekin zerikusia duten nobedadeak ezagutzera ematen dituen sormenaren inguruko azoka burutzen da.

Prestakuntza lanak

Sortzaileen Klubaren beste lehentasunetariko bat prestakuntza da. “Sortzaileen Klubeko Akademia”-n profesionalen, ikasleen eta iragarleentzako ikastaroak eskaintzen dira.

Hitzaldiak, ikastaroak, tailerrak, mintegiak eta solasaldiak antolatzen ditu maiz sormenarekin zerikusia duten gai zehatzetan edota sormenarekin harremana duten beste hainbat esparrutan (argazkilaritza, diseinu grafikoa, animazioa…).

2002. urtetik, iragarleentzako ikastaroak ere eskaintzen ditu eta Versus lehiaketa antolatzen du, publizitate arloan talentu berriak antzematen laguntzen duena.

Hilabetero bilerak antolatzen ditu Madrilen eta Bartzelonan, prestakuntza eta taldekako lanak egiteko, eta 2008. urtetik A Eguna ospatzen du komunikazioa hobetzeko asmoarekin iragarle eta sortzeileen arteko hausnarketa bultzatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa