(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Bizkarrezurraren Gaixotasunen Ikerketarako Elkartearen 26. Biltzar Nazionala zabaldu du ostirala, 2012.eko ekainak 1


400 mediku inguru bilduko ditu ekainaren 1 eta 2an Iruñako Baluarte Jauregian


Agintarien mahaia

Barcina Lehendakaria GEER-en biltzar nazionalaren irekiera ekitaldian. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Bizkarrezurraren Gaixotasunen Ikerketarako Elkartearen (GEER) 26. Biltzar Nazionalaren zabalera ekitaldian izan da gaur goizean. Batzarra ekainaren 1 eta 2an burutuko da Iruñako Baluarte Jauregian 400 mediku eta osasunaren industriako 800 ordezkari ingururen parte-hartzearekin.

Gogoratu behar da bizkarrezurraren gaixotasunek eta, zehazki, gerrialdekoek eragin eta prebalentzia handia dutela, eta lan bajen kausa ohikoenetarikoa direla.

Biltzarraren 26. edizioa Osasunbideako eta Clínica Universidad de Navarra-ko mediku talde batek antolatu du Ángel María Hidalgoren zuzendaritzapean. Azken hau ere zabalera ekitaldian izan da, baita Marta Vera Osasun kontseilaria eta Hani Mhaidli GEER Elkarteko lehendakaria ere.

Egitarauak jasotzen duenez, 78 hizlarik eta 22 moderatzailek hartuko dute parte. Gerrialdeko gaixotasunez, forma-anormaltasunez eta gaixotasun zerbikalez hitz egingo da, besteak beste.

Hitzaldiak batzorde zientifiko batek aukeratu ditu aurkeztutako lanen balorazio itxuaren bidez (egilearen izena ezagutu gabe). Jasotako lanen erdia aukeratu dira. Hori dela eta, egingo diren aurkezpenek maila handia izango dute.

Zabalera ekitaldia baino lehen, biltzar aurreko ikastaro bat burutu zen atzo, bizkarrezurraren kirurgiaren zailtasunei buruzkoa. Joan den urtean Salamancan burutu zen biltzarrera joandakoek eskatu zuten ikastaroa.

Bizkarrezurraren Gaixotasunen Ikerketarako Taldea (GEER) 1994. urtean sortu zen. 1983. urtean sortu zen Bizkarrezurraren Forma-Anormaltasunaren Ikerketarako Iberiar Taldea ordezkatu zuen. Gogora ekarri behar da GEER-en lehen biltzar nazionala Iruñean egin zela 1986. urtean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa