(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Felipe jauna eta Letizia andrea Asturiasko eta Vianako printze-printzesak 2012ko Vianako Printzea Sariaren buru izango dira datorren asteazkenean, Leiren ostirala, 2012.eko ekainak 1


Arratsaldean Iruñera joango dira Musikaren Hirian, Liburutegian eta Nafarroako Filmotekan laneko bisita bat egiteko


Printzea eta printzesa sari-banaketan

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak

Felipe jauna eta Letizia andrea Errege Gorentasunak Nafarroako Gobernuak emandako 2012ko Kulturaren Vianako Printzea Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izango dira datorren asteazkenean, ekainak 6, Leireko San Salvador monasterioan. Aurtengo edizioan Antonio López izan da saritua.

Ekitaldia 11:30ean hasiko da Ostatuko Patioan, eta bertan izango dira saritua bera, Nafarroako Lehendakaria, Gobernuko kideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak eta Antonio Lópezen senide eta lagunak.

 

Banaketa-ekitaldia Foru Komunitate guztian ikusi ahal izango da Navarra Televisión-ek zuzenean egingo duen emisioaren bidez.

12:15ak aldera, Nafarroako Erregeei omenaldia egitea aurreikusten da, eta ekitaldi liturgiko horren buru izango dira: Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Pérez González eta Leireko monasterioko komunitate beneditarreko abade eta apaizak. Ekitaldian zehar. Errege Gorentasunek Nafarroako Erregeen hilobian lore-eskaintza bat egingo dute, tenpluko iparraldeko horman dagoena.

Laneko bisita Musikaren Hirian, Liburutegian eta Nafarroako Filmotekan

Arratsaldean, printze-printzesak Iruñera joango dira, Mendebaldea auzo iruñearrari erantsitako eraikinetan dauden Musikaren Hirian, Liburutegian eta Nafarroako Filmotekan laneko bisita bat egiteko.

Laneko bisita hori 17:00etan hasiko da Musikaren Hirian, Nafarroako Musikaren Goi Mailako Kontserbatorioaz eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalaz osatuta dagoena. Bertan Nafarroak Lehendakari Yolanda Barcinak harrera egingo die, eta kontserbatorioan zehar ibilbide bat egingo dute; liburutegia-mediateka, zenbait ikasgela eta auditorioa bisitatuko dituzte.

Bisita horren ondoren, Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka dauden alboko eraikinera joango dira, eta bertan irakurketa-saio bat eta haur-liburutegiko jarduera batean parte hatuko dute; horrekin batera, erakusketa bat ere ikusiko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa