(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.356 langabe gutxiago izan da Nafarroan maiatzean eta orain 49.549 pertsona daude lanik gabe

astelehena, 2012.eko ekainak 4


Horrenbestez, % 1,66 jaitsi da, eta aurreko hilabetean baino 1.256 kontratazio gehiago izan da


Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Agentzietan 49.549 pertsona zeuden erregistratuta lanik gabe maiatzean, hau da, aurreko hilabetean baino % 2,66 gutxiago (1.356 pertsona), aurreko hilabetean 50.905 langabe baitzegoen. 2011ko maiatzarekin alderatuz, 6.777 langabe gehiago dago, hau da, % 15,84 igo da.

Kontratazioari dagokionez, lantokia Nafarroan lantokia duten 16.964 kontratu erregistratu ziren Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, hau da, 1.256 gehiago apirilarekin alderatuz (% 7,99).

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerente José Javier Esparzak aipatu duenez, maiatza hilabete ona izan ohi da Nafarroako enplegurako. 2012ko maiatzeko datuak onak dira, azaldu du, "Foru Komunitatean izan delako Espainian hirugarren langabezia-jaitsiera handiena, eta dagoeneko hiru hilabetez jarraian jaitsi da; guztira, 2.395 pertsona martxotik hona". Hala ere, gaineratu du "langabezia-kopurua iazko maiatzekoa baino handiagoa dela eta, hortaz, lanean jarraitu behar dela herritarren enplegurako aukerak hobe daitezen".

Enplegu-agentzien arabera, langabeen kopurua agentzia batean ere ez da igo aurreko hilabetearekiko. Langabezia-jaitsiera handiena Nafarroako hegoaldeko Enplegu Agentzietan gertatu da: Lodosan % 5,29 (89 langabe gutxiago) eta Tuteran % 4,72 (458 gutxiago). Aldiz, jaitsiera txikiena izan duten Enplegu Agentziak Altsasu eta Doneztebekoak izan dira; lehenengoan % 0,47koa (7 pertsona) eta bigarrengoan aurreko hilean bezala jarraitu du. Iruñean, jaitsiera % 1,81ekoa izan da (550 pertsona); % 4,05ekoa Tafallan (137 pertsona); % 3koa Lizarran (88 pertsona) eta % 2,35ekoa Agoitzen (27 pertsona).

Sektore ekonomikoei dagokienez, langabezia jaitsi egin da sektore guztietan aurrez enplegurik izan gabeko taldean salbu: 270 pertsona gutxiago nekazaritzan, 434 industrian, 233 eraikuntzan eta 488 zerbitzuen sektorean. Azpisektore ekonomikoen arabera, industriaren barnean hilabete honetan ere elikagaien industrian lortutako jaitsiera azpimarratu behar da, bai eta motordun ibilgailuak fabrikatzeko industriarena ere. Eraikinen eraikuntzan (132), ostalaritzan (91) eta administrazio publikoan ere (88) langabezia jaitsi egin da.

Sexuaren arabera, 24.932 emakume zeuden lanik gabe, % 1,83ko jaitsierarekin (465 emakume) eta 24.617 gizon, aurreko hilabetean baino %3,49 gutxiago (891 gizon). Adinaren arabera, 25 urte baino gehiagoko 420 emakume izan dira eta 45 25 urte baino gutxiagorekin langabeziatik atera direnak maiatzean. Era berean, 25 urte baino gutxiagoko 64 gizon eta 25 urte baino gehiagoko 827 langabeziaren zerrendetatik atera dira maiatzean.

Adin-taldeen arabera, langabeziak behera egin du 25 urte baino gehiagokoen artean bereziki; % 2,74 jaitsi da (1.247 pertsona gutxiago), eta orain 44.176 daude lanik gabe ( 22.544 emakume eta 21.632 gizon). 25 urte baino gutxiagokoen artean, berriz, langabezia % 1,99 jaitsi da (109 pertsona gutxiago); hala, lanik gabe daudenen gazte-kopurua 5.373koa da (2.388 emakume eta 2.985 gizon).

Kontratazioa

Maiatzean izandako 16.963 kontratuetan, 1.079 (% 5,77) kontratuk mugagabeak izan ziren, eta 15.805, aldi baterakoak. Gainerako 79ak prestakuntzako kontratuak izan ziren. Era horretan, aurreko hilabetearekin alderatuz, aldi baterako 1.197 kontratu gehiago izan dira eta kontratu mugagabeena, 57 gehiago.

Sexuaren arabera, 8.276 emakumek (aurreko hilean baino 357 gehiago) eta 8.867 gizonek (apirilean baino 899 gehiago) kontratu bat sinatu zuten. Adin-taldeen arabera, kontratazioa 3.210 kontratutan banatu da 25 urte baino gutxiagokoen artean (aurreko hilean baino 161 gehiago), 10.393 25-44 urte arteko langileen artean sinatu dira (hau da, 291 kontratazio gehiago).

Jardueren sektoreei dagokienez, kontratazioak gora egin zuen: zerbitzuetan (13.281 kontratu, apirilean baino 1.048 gehiago), nekazaritzan (999 kontratu, aurreko hilean baino 165 gehiago) eta eraikuntzan (907 kontratu, 160 gehiago). Aldiz, hilabete honetan kontratazioa gutxitu da industria-sektorean, aurreko hilean baino kontratu gutxiago sinatuz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Txostena (2012ko maiatza)
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa