(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 367.898 euro eman ditu Gurutze Gorriaren programentzako asteartea, 2012.eko ekainak 5


Sánchez de Muniáin kontseilariak Kultur arteko bitartekotza eskolaren egoitza bisitatu du Iruñan


Sánchez de Muniáin kontseilaria Gurutze Gorriko zuzendari, teknikari eta boluntarioekin.

Sánchez de Muniáin kontseilaria Gurutze Gorriko zuzendari, teknikari eta boluntarioekin. ( irudia handitu )

Juan Luis Sánchez de Muniáin Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremaneratako kontseilariak Gurutze Gorriak Iruñako Leyre kalean duen egoitza bisitatu du gaur goizean. Bertan, Gurutze Gorriaren Kultur arteko bitartekotza eskola eta etorkinentzako harrera etxeak ezagutu ditu. Kontseilariarekin batera izan da Charo Martínez, Gobernuak Etorkinen Arretarako duen Bulegoaren koordinatzailea. Nafarroako Gobernuak 367.898 euro jarri ditu GKE-aren programentzako.

Zerbitzuon erabiltzaileekin eta Gurutze Gorriaren boluntarioekin hitz egin du kontseilariak. Gogora ekarri behar da Gurutze Gorriak Iruñan eta Nafarroan zehar dituen tokiko batzarretan 14 teknikarik lan egiten dutela, boluntarioen laguntzarekin.

Joaquín Mencos Nafarroan Gurutze Gorriko lehendakariak ezagutzera eman du GKE “Buelta eman nahi diogu” kanpainara atxiki dela. Egitasmoa Foru Gobernuak eta Nafarroako enpresari talde batek sustatu dute indarrak batu eta, honela, krisi ekonomikoa gainditzeko asmoarekin.

Nafarroako kultur arteko bitartekotza eskola

Gurutze Gorriaren iritziz, beharrezkoa da arraza eta kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetza ezberdintasunak konpontzea gizarte gatazkaren sorburu bihur ez daitezen. Eta bitartekotza, hain zuzen, aldeen arteko ezberdintasunak konpontzera dator. Izan ere, hirugarren pertsona batek bi aldeek amankomunean dituzten ezaugarri eta aukerak ezagutzera eman ditzake eta, honela, bien arteko akordio eta soluzioak erraztu.

Hori dela eta, gatazkak konpondu behar dituzten bitartekoen prestakuntza beharrezkoa dela dio Gurutze Gorriak. Horregatik sortu zen Nafarroako kultur arteko bitartekotza eskola, bitartekoak elkarbitzitzan eta tokiko garapenean trebatzeko helburu nagusiarekin. Eskolak 52.345 euroko diru-laguntza jaso du Nafarroako Gobernuaren aldetik. Bertan 2 kontratatuk eta 3 boluntariok lan egiten dute, 9 jarduera burutzen dira eta, guztira, 150 partaide izan ditu.

Harrera humanitariorako programa

Sánchez de Muniáin kontseilariak harrera humanitariorako programa ezagutu du. Berau, etorkin gazteei zuzendua, Iruñako bi etxetan eskaintzan da. Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat du Gurutze Gorriarekin etxe hauen kudeaketarako eta hortarako 128.500 euro jarri ditu. Etorkin gazteei aldi baterako harrera ematen die. 11 plaza ditu, horietako 4 Barne Ministerioak igortzen dituen pertsonentzako gordeta, Espainiako eta Nafarroako Gobernuek izenpetutako hitzarmenen baitan.

Zerbitzua 18 eta 30 urte arteko gazteei zuzendua dago, nahiz eta salbuespenak dauden eta, ohiz kanpo, 30 urtetik gorakoak ere har ditzakeen euren egoera humanitarioaren arabera. 16 boluntariok parte hartzen dute programa honetan. Joan den urtean 45 etorkin hartu zituen.

Gizarteratze eta laneratze programa

Zaurgarritasun egoeran dauden etorkinei zuzendua dago, Azagran, Buñuelen, Cascante eta Cintruenigon. Nafarroako Gobernuak 39.250 euroko diru-kopurua duen hitzarmena izenpetu du Gurutze Gorriarekin.

Banakako ibilbideak eskaintzen ditu pertsonaren behar, ezaugarri eta gaitasunei egokitua. 2011. urtean 617 pertsonek parte hartu zuten. 14 boluntariok lan egiten dute bertan.

Hizkuntza eta kultur arteko bitartekotza Erriberan

Nafarroako Gobernuak ekaina arteko hitzarmen bat izenpetu du Gurutze Gorriarekin zerbitzu hau eskaintzeko. Hitzarmenak ditu, era berean, ANAFE Cite eta CCOO-ekin zerbitzu bera Iruñan eskaintzeko.

2011. urtean 106.164 euro bideratu ziren programa honetara. 10 boluntariok parte hartzen dute. Iaz Tutera aldean 435 pertsonari eskaini zien laguntza.

Diru-laguntzak

2011. urtean Gurutze Gorriak diru-laguntzak jaso zituen honako programentzako:

- Erribera aldeko etorkinentzat Harrera Osoko Zerbitzua: 34.639 euro eman ziren 3.415 pertsona laguntzeko. 16 boluntariok parte hartzen dute programa honetan.

- Kultur arteko Bitartekotza Eskola: 52.345 euroko diru-laguntza jaso zuen. 3 boluntario, 9 jarduera eta 150 partaide ditu.

- Etorkinen Itzulera Humanitarioa: Nafarroko Gobernuak 7.000 euroko diru-laguntza eman zuen. 3 boluntariok lan egiten dute bertan. Laguntza hauei esker 9 pertsona itzuli ziren.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa