(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Nafarroako Gobernuaren laguntza “irmo eta leiala” eskaini du presoei arreta egokia emateko asteartea, 2012.eko ekainak 5


Barne ministroa buru izan duen Iruñeko espetxe berriko inaugurazio-ekitaldian esan ditu hitz horiek


Barcina Lehendakaria, Barne ministroarekin eta Gobernuko ordezkariarekin, besteak beste.

Barcina Lehendakaria Barne ministroaroarekin batera izan da espetxe berriaren inaugurazioan. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina-k Espainiako Gobernuari Foru Gobernuaren laguntza "irmo eta leiala" eskaini dio gaur "espetxe baten benetako helburuak lortzeko, hau da, espetxean dauden pertsonei arreta egokia emateko, haiek berriz hez daitezen eta pertsonalki gizarteratu eta lanera daitezen".

Yolanda Barcinak adierazpen horiek "Iruñea I" espetxe eta gizarteratzeko zentro berriaren inaugurazio-ekitaldian egin ditu. Ekitaldi horren buru izan da Barne ministro Jorge Fernández, eta harekin batera izan dira, beste agintari batzuen artean, Espetxeetako idazkari nagusi Ángel Yuste; Foru Komunitateko Gobernuko ordezkari Carmen Alba eta Iruñeko alkate Enrique Maya.

115,5 milioi euroko inbertsioa izan duten instalazio berriak Santa Luziako muinoan daude. 1907. urtean eraiki zen San Juan Iruñeko auzoko egungo espetxea ordeztuko du, "denboraren poderioz eta hainbat egiturazko arrazoi nahiz arrazoi funtzionalengatik zaharkituta geratu dena", adierazi du Nafarroako Lehendakariak.

Yolanda Barcinak aipatu du inaugurazio-ekitaldi honekin amaiera ematen zaiola "behar handiko proiektu garrantzitsu bati; Espainiako Gobernuak bere eskumen propioetan oinarrituta egindako proiektua, baina duela hamarraldi askotatik Nafarroako Gobernuak ere sustatu eta babestutakoa". Alde horretatik, gogora ekarri du bi administrazioek 1989an hitzarmen bat izenpetu zutela "ahaleginen bilgunea argi eta garbi zehaztuz".

Horrenbestez, Espainiako Gobernuari eskerrak eman dizkio azpiegitura "berri eta egoki" hori eraikitzeagatik. Bi zentro izango ditu: espetxea bera eta gizarteratzeko zentroa. Lehenengoak bizitzeko 504 gela ditu eta 120 plaza osagarri; gizarteratzeko zentroak, berriz, 50 gela bikoitz eta behaketarako banako beste 3.

Azpiegitura berriak honako ekipamendu hau izango du: garbitegia, okindegia, ikasgelak, liburutegia, kiroldegia, ekoizpeneko, okupazioko eta prestakuntzako tailerrak; haiez gain, senideekin, abokatuekin eta epaileekin komunikatzeko 20 mintzategi, haietako bat mugikortasun mugaturako egokitutakoa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren agerraldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa