(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa 2012ko Kulturaren “Vianako Printzea” Sariaren banaketaren buru izango dira asteazken honetan asteartea, 2012.eko ekainak 5


Arratsaldean, Felipe jauna eta Letizia andrea Iruñera joango dira Musikaren Hirian, Liburutegian eta Nafarroako Filmotekan laneko bisita bat egiteko


Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunak.

Felipe jauna eta Letizia andrea Errege Gorentasunak Nafarroako Gobernuak emandako 2012ko Kulturaren "Vianako Printzea" Sariaren banaketa-ekitaldiaren buru izango dira asteazken honetan, ekainak 6, Leireko San Salvador monasterioan. Aurtengo edizioan Antonio López izan da saritua.

Ekitaldia 11:30ean hasiko da Ostatuko Patioan, Felipe jauna eta Letizia andrea buru direla, eta bertan izango dira saritua bera, Nafarroako Lehendakaria, Gobernuko kideak, Foru Komunitateko agintari politiko eta instituzional nagusiak, Nafarroako Kultura Kontseiluko kideak eta Antonio Lópezen senide eta lagunak.

Ekitaldiaren burutza abade-elizako iparraldeko horman jarri da, Vianako Printzerriko zutoihal heraldikoarekin apaindua. Felipe jauna eta Letizia andrea beren ohorezko aulkien ondora heltzen direnean, Nafarroako Tronpeta eta Tinbalen Bandak Espainiako Ereserki Nazionala eta Nafarroako Ereserkia interpretatuko dituzte.

Jarraian, Barcina Lehendakariak hitzaldi bat emango du.

Ondoren, Sergi Moreno-Lasalle-k zuzendutako Iruñeko Ahots Baxuko Abesbatzak Johan G.E. Sthele-ren "Las ruinas del monasterio" (Monasterioko hondakinak") konposizioa interpretatuko du.

Musika-emanaldi horren ostean, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendari nagusi Marta Pernaut-ek Antonio López-i saria ematen dion foru-dekretua irakurriko du atriletik, eta saritua oholtzara igoko da.

Felipe jaunak sariaren diploma emango dio eta, haren ondoren, sarituak esker oneko hitz batzuk esango ditu. Jarraian, Ahots Baxuko Abesbatzak Janko Milovic-en "Tierra de hombres" ("Gizonen lurra") interpretatuko du.

Felipe jaunak hitzaldia eskainiko du atriletik.

Ekitaldia Raimundo Lanas-en "Navarra mía" ("Nire Nafarroa") zortzikoaren musika-emanaldiarekin amaituko da.

Ekitaldia amaitzean, Felipe jauna eta Letizia andrea, agintari nagusien laguntzarekin, Ostatuko Patioa utziko dute. Irten aurretik, Iruñeko Ahots Baxuko Abesbatzako zuzendaria agurtuko dute, eta absideen plazatik monasterioko sarrera nagusira abiatuko dira.

(Banaketa-ekitaldia Foru Komunitatea guztiak ikusi ahal izango da zuzenean Navarra Televisión-ekin egindako emisioari esker).

Nafarroako Erregeei omenaldia

12:15ak aldera, absideen plazan, monasterioko atearen alboan eta kanpai-jotzea hasi aurretik, honako hauek osatutako segizioa eratuko da: eskaintzarako lore-koroa eramaten duten alguaziltxoak; opari sinbolikoarekin zilarrezko kutxa daraman atezainak tenpluan gurtza gordetzeko; armen erregea eta mazolariak; eta U forman prestatutako korporazioa; korporazio hori Nafarroako Gobernuko kideek, Foru Komunitateko eta Parlamentuko lehendakariek osatzen dute eta Felipe jauna eta Letizia andrea buru izango dira.

Segizioa monasterioko kanpoaldeko galtzadatik joango da Speciosa Atera iritsi arte. Tronpeta eta Tinbalen Bandak "Marcha para la Entrada del Reyno" ("Erreinuaren Sarrerarako Martxa") interpretatuko du segizioak ibilbidea osatzen duen bitartean. Speciosa Atearen azpian segizioari argazki bat aterako zaio. Atarian, abade mitradunak Felipe jauna eta Letizia andrea agurtuko ditu eta bedeinkatutako ura eskainiko die.

Abade-elizaren barnean, Espainiako Ereserkia entzuten den bitartean Felipe jauna eta Letizia andreak beren lekua hartuko dute, presbiterioaren alboan dagoena, eta bertatik Iruñeko artzapezpikua eta Tuterako gotzain Francisco Pérez González buru diren ekitaldi liturgikoa jarraituko dute, eta meza elkarrekin emango dute abadeak eta monasterioko komunitate beneditarren apaizek.

Ekitaldiko musika Monasterioko Monjeen Abesbatza eta Zangozako Nora Abesbatzaren esku geratuko da, Bruno Jiménez-en zuzendaritzapean.

Eskaintzaren unean, Nafarroako Lehendakaria dagoen lekutik nabeko lehen lerrora joango da, presbiterioaren erdigunera, eta han mitradun abadeari bozketetarako lehengo Nafarroako Gorteek erabilitako zilarrezko kutxatiletako bat eusten duen erretilua emango dio; erretiluak Erakundeen opari sinboliko bat du monasterioan gurtza gordetzeko.

Meza amaitzean, Felipe jauna eta Letizia andrea, Barcina Lehendakariaren eta monasterioko abadearen laguntzarekin, Nafarroako lehen Erregeen hilobira joango dira; haien gorpuzkiak egurrezko kutxa neogotiko batena zaintzen dira apaingarri metalikoez dekoratuta dagoena, eta tenpluko iparraldeko horman dagoena- Dirudienez, kutxak Iruñeko erreinuko lehen erregeen gorpuzkinak ditu, Nafarroako erreinuaren aitzindaria, eta haien artean ageri dira Iñigo Arista (Iruñeko lehen erregea,IX. mendea), García I Iñíguez (IX. mendea), Fortún Sánchez I (Iñiga dinastiako azken erregea, IX. mendea), Sancho I Garcés (X. mendea), García Sánchez I (X. mendea) eta Sancho Garcés II Abarca (X. mendea).

Felipe jaunak lore gorrien koro bat utziko du honako hitz hauek dituela: ""Felipe y Letizia, Príncipes de Asturias y de Viana" ("Felipe eta Letizia, Asturiasko eta Vianako printze-printzesa").

Erlijio-ekitaldia amaituta, Felipe jauna eta Letizia andrea monasterioko bisiten aretoan sartuko dira, eta han bilera pribatu bat izango dute Antonio López eta haren senideekin. Jarraian, Felipe jauna eta Letizia andrea monasterioko klaustrora joko dute, eta bertan ekitaldietako agintari eta gonbidatuekin elkartuko dira haiekin guztiekin hitz egiteko aperitibo bat zerbitzatzen den bitartean.

Laneko bisita Musikaren Hirian, Liburutegian eta Nafarroako Filmotekan

Arratsaldean, printze-printzesak Iruñera joango dira, Mendebaldea auzo iruñearrari erantsitako eraikinetan dauden Musikaren Hirian, Liburutegian eta Nafarroako Filmotekan laneko bisita bat egiteko.

Laneko bisita hori 17:00etan hasiko da Musikaren Hirian, Nafarroako Musikaren Goi Mailako Kontserbatorioaz eta Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalaz osatuta dagoena. Bertan Nafarroak Lehendakari Yolanda Barcinak harrera egingo die; liburutegia-mediateka bisitatuko dute eta baita ikasle batzuk bertan izango diren zenbait ikasgela ere.

Bisita horren ondoren, Liburutegia eta Nafarroako Filmoteka dauden alboko eraikinera joango dira, eta bertan gordetzen diren fondoen erakusketa ikusiko dute, irakurketa-klub baten saioa jarraituko dute, haur-liburutegia bisitatuko dute eta baita "La memoria de la memoria" ("Memoriaren memoria") erakusketa ere; bilduma hori 1912an Nafarroan antolatu ziren Tolosako Naben batailaren VII. Mendeurreneko ospakizunei buruzkoa da, Alfonso XII. Errege Maiestatearen presentziarekin.

Asturiasko eta Vianako printze-printzesa Errege Gorentasunen bisita kamishibai saio batekin amaituko da, marrazkietan oinarritutako ipuin-kontaketako jarduera japoniarrarekin. Aretoan Iruñeko San Juan de la Cadena ikastetxe publikoko ikasle, irakasle eta gurasoak daude, eta ikastetxe hori nazioarte-maila ezagutzera eman da kamishibai-a erabiltzen duten proiektu didaktikoak egiteagatik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa