(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribas kontseilariak Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen 12. edizioa inauguratu du osteguna, 2012.eko ekainak 7


Hasierako ikasgaia Elena Barraquer oftalmologoak eman du


Hezkuntzako kontseilari José Iribas Sánchez de Boado-k Nafarroako unibertsitateen uda-ikastaroen hamabigarren edizioa inauguratu du gaur arratsaldean Iruñeko Condestable jauregian. Guztira, 35 ikastaro dira eta ekainetik irailera bitarte egingo dira Iruñea, Tutera, Erriberri eta Lizarran.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP), Nafarroako Unibertsitateak (NU) eta Iruñeko nahiz Tuterako UHUNeko kide diren zentroek antolatutako programa Foru Gobernuak finantzatu du 140.00 eurorekin eta Iruñeko Udalak 31.000 eurorekin. Ekitaldian, Hezkuntzako kontseilari José Iribas-ekin batera izan dira: NUPko Ikasleen erretoreorde Paloma Vírseda; NUko Ikasleen eta Unibertsitate Hedapenaren errektoreorde María Iraburu; eta Iruñeko eta Tuterako UHUNeko kide diren zentroetako zuzendari José Luis Martín Nogales eta Luis J. Fernández, hurrenez hurren.

Hasierako ikasgaia Elena Barraquer oftalmologoak eman du, "Devolviendo miradas. Todos tenemos mucho que ver" ("Begiradak itzuliz. Guztiok dugu asko ikusteko"). Barraquer Fundazioko Nazioarteko Kooperazio programaren zuzendari exekutiboa da eta, Rafael Ignacio Barraquer anaiarekin batera, Barraquer oftalmologo-familiaren laugarren belaunaldia da.

Ekitaldi horrekin, 2012ko uda-ikastaroei hasiera eman zaie ofizialki; 35 prestakuntza-jarduera biltzen ditu honako gai hauen inguruan: diziplina artistikoak (musika, antzerkia, zinema eta literatura), haurtzaroa, moda, Nafarroako turismo-baliabide nagusiak, gaurkotasunezko hainbat gai (teknologia berriak, higiezinen merkatua) eta hezkuntza, besteak beste.

Elena Barraquer

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan 1977an Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua eta Bartzelonako Vall Hebrón Ospitale Unibertsitarioan praktikak egin ondoren, 1978an Ikerketa Beka bat lortu zuen National Institutes of Health de Bethesda, Maryland-eko (AEB) National Eye Institute institutuak emanda. Era horretan, bi urtez lanean jardun zuen erretinako epitelio pigmentarioaren kultiboetan eta haiek zenbait patologietan zuten aplikazioetan AEBko ikerketa-zentro ospetsuenean.

Pilatutako esperientziari esker, begiko patologiako prestakuntzarekin jarraitu ahal izan zuen Baltimore-ko Wilmer Eye Institute del John Hopkins Medical Institutions institutuan. 1980tik 1983. urtera arte bertan lanean aritu zen W. Richard Green irakasle ospetsuaren laborategian. AEBko bere prestakuntzak aurrera jarraitu zuen Baltimore-ko Sinai Ospitalean, Bostongo Harvard-eko Unibertsitatean eta Miami-ko Bascom Palmer Eye Institute institutuan. Bertan egon zen 1987tik 1989ra arte, bere prestakuntza-aldiari amaiera emateko. 1989tik 2002ra arte, oftalmologiako zirujauburu izan zen Turingo (Italia) Studio Médico Associato Barraquer Bosio estudioan. Bartzelonatik itzultzean, 2002an, Barraquer Oftalmologia Zentroaren mediku-zuzendari albokoaren kargua hartu zuen eta pazientearen arreta koordinatzeaz arduratu zen.

Bere espezialitatea kornea, kristalino eta begiko azaleraren oftalmologia klinikoa da. Kirurgian, katarata-kirurgian egindako lana azpimarratu behar da, aitzindarietako izan baitzen Espainian begi barneko lenteak sartzen ondorengo kameran eta katarata kapsulaz kanpo ateratzen. Egun begi barneko lente multifokalak sartzen buru da. Barraquer Fundazioko Nazioarteko Kooperazio programaren zuzendari exekutibo moduan, aurrerabidean dauden herrialdeetara bidaiatzen du urtean zenbait aldiz kataratetatik doan operatzeko, eta hala itsutasunarekin amaitzen laguntzeko. Urtero Senegal, Kamerun eta Marokora joaten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa