Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Taldeak jakinarazi du "Buelta eman nahi diogu" ekimenarekin bat egingo duela laster batean
Barcina Lehendakaria Eroski Taldeko ordezkariei harrera egiten.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina-k Eroski Taldeko zenbait ordezkariri harrera egin die bere bulegoan, gaur. Bilkuran, konpainiako agintariek enpresak Foru Komunitatean zer lerro estrategiko nagusi dituen jakinarazi die eta "Buelta eman nahi diogu" ekimenarekin bat egingo duela laster batean helarazi die. Ekimen hori Foru Gobernuak eta enpresario nafar talde batek sustatu du krisi ekonomikoa gainditzeko ekimenak nahiz ahaleginak batzeko xedearekin.
Eroski Taldearen aldetik, honako hauek izan dira bilkuran: Agustín Markaide lehendakaria; Hiper Iruñako gerente Anabel Zariquiegui eta Erakunde Harremanetako zuzendari José Miguel Mera. Nafarroako Gobernutik, gainera, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea izan da.
Eroski Taldea Nafarroako elikagaien banatzaile nagusia da, 130 establezimendurekin eta 1.900 langilerekin, eta kopuru horretatik 1.077 bazkide-kooperatibistak dira. Gainera, Foru Komunitateko nekazaritzako elikagai-sektoreko lehen merkataritza-bazkidea da: 220 ekoizle nafarri erosten die, azken bost urteotan 1.000 milioi euro gastatuz. Iaz bakarrik, erosketa horiek 257 miloi eurokoak izan ziren, hau da, sektorearen % 7a.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen