(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Ayestarán hotelaren mendeurreneko ospakizunean izan da ostirala, 2012.eko ekainak 8


Hotela 1912an ireki zen Lekunberrin eta bertan pertsonaia ezagunek hartu izan dute ostatu, Belgikako Balduino erregeak, Ernest Hemingway-ek eta Orson Welles-ek, esaterako


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria agintariekin eta Ayestarán hoteleko jabe eta udatiarrekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Ayestarán hotelak antolatutako ospakizunen hasieran parte hartu du hotel horren lehen mendeurrena ospatzeko.

Ospakizuna ekitaldi instituzional batekin hasi da; bertan agintariak eta ehun bat udatiar nahiz adiskide izan dira, eta ospakizunek larunbatean izango dute jarraipena, 18:00etatik aurrera. Hala, duela mende bateko bizimodua birsortuko da, garai hartako jantziekin eta zaldi-gurdiekin.

Lehendakariak aipatu du "Ayestarán familiak eredu izan behar duela guretzat" gaur egun bizi dugun egoera ekonomikoaren aurrean; izan ere, "100 urtetan hainbat eta hainbat zailtasun gainditu ditu", haien artean gerra zibil bat, eta "oztopo batek ere ez du eragotzi proiektuak aurrera jarrai dezan". Barcinak familiaren" zintzotasuna eta lana" azpimarratu ditu.

Gainera, aipatu du "hotelak Nafarroa unibertsala egin duela". Bertan ostatu hartu dute, besteak beste, Belgikako Balduino erregeak, Ernest Hemingway-ek eta Orson Welles-ek, esaterako.


Taldeko argazkia

Barcina Lehendakaria agintariekin eta Ayestarán familiarekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcinak adierazpen horiek egin ditu gaur eguerdian hotelean burutu den ekitaldi instituzionalean, eta bertan izan dira ere: Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin; Lekunberriko alkate José María Ayerdi eta hoteleko zuzendari María Jesús Ayestarán.

Hotelean mendeurrena gogoratzen duen bideo bat proiektatu da, eta bideo horretan hoteleko zenbait udatiarrek esku-hartzen dute. Halaber, familiako laugarren belaunaldikoak diren María eta Lucía Ayestaránek, Lakmé eta Mallika-ren "El dueto de las flores" interpretatu dute, pianoan Miren Urrutiaren laguntza zutela; eta ohiko udatiarrak diren talde batek hoteleko abesti tipiko bat abestu dute.

Ekitaldia amaitzean, agintariek erakusketa bat bisitatu dute, eta bertan hoteleko une gogoangarri nagusiei buruzko dokumentuak, argazkiak eta artikuluak ikus ahal izan dituzte; bertaratutakoek, gainera, oroimenerako argazki bat atera dute.

Ayestarán hotela 1912an sortu zuten Jacinto Ayestarán eta Jesusa Garro senar-emazteek, eta egun hirugarren belaunaldiak gobernatzen du. 2011n Reyno de Navarra turismoko saria jaso zuen ostatuen modalitatean. Sari hori Nafarroako Gobernuak ematen du Nafarroako Turismo Kontseiluaren proposamenari jarraiki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa