(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak euskarazko eskola-lehiaketen sariak banatu ditu ostirala, 2012.eko ekainak 8


1.570 lan aurkeztu dira poesian, narratiban, etnografian, deklamazioan eta irrati-gidoian, bideoan eta bertso idatzian


Taldeko argazkia

Euskarazko eskola-lehiaketen sarituak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 2011-2012 ikasturterako deitutako euskarazko eskola-lehiaketa ezberdinen sariak banatu ditu gaur. 23 lan saritu dira honako modalitate hauetan: poesian (6), narratiban (6), delamazioan, irrati-gidoian eta podcast-en (3 eta accesit bat), etnografian (1), bideo-grabazioan (2) eta bertso idatzian (4), eta Foru Gobernuak argitaratuko ditu Lenarriak IX bilduman.

Sariak –diploma bat, CD bat aurreko ikasturtean saritutako lanekin eta 100 eta 250 euro arteko opari-bonua– Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusi Iñigo Huarte-k eman ditu Nafarroako Jauregiko Tronuaren aretoan egin den ekitaldian.

Lehiaketetara guztira 1.570 lan aurkeztu dira, eta kopuru horretatik 270 literatur lehiaketari dagokie (169 narratiba-modalitateari eta 101 poesiari), 2 "José María Satrustegi" etnografia-sariketari, 4 "Pedro Díez de Ulzurrun" deklamazio, irrati-gidoi eta podcast-ekoari, 3 bideo-grabazio lehiaketari eta 1.291 bertso idatziaren sariketari.

Lehiaketa horien helburua sormena eta adierazpidea sustatzea da, bai eta ikastetxeen eguneroko lana sendotzea ere beren ikasleen hizkuntz gaitasuna aberasteko.

Sarituak

Poesiaren modalitatean honako hauek izan dira sarituak: Nagore Lerga (1. saria Lehen Hezkuntzan), Julen Fernández (2. saria Lehen Hezkuntzan), Alaitz Ruiz (1. saria Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan), Ainhoa Abete (2. saria Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan), Amaia Labat (1. saria Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan) eta Igor Martínez (2. saria Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan), horiek guztiak Tafallako Garcés de los Fayos ikastolakoak.

Narratiba-mailan sarituak izan dira: Alaia Flamarique, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolakoa (1. saria Lehen Hezkuntzan); Leire Erbiti, Leitzako Erleta ikastetxekoa (2. saria Lehen Hezkuntzan); Irene Salvoch, Iruñeko Iturrama institutukoa (1. saria Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan); Ainhoa Aguilar, Berako Labiaga ikastolakoa (2. saria Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan); Itziar Ganbarte, Tafallako Garcés de los Fayos ikastolakoa (1. saria Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan); eta Irati Iturritza, Iruñeko Iturrama institutukoa (2. saria Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan).

Etnografia-lehiaketan Altsasuko Aralarko San Migel institutuko Ixabel Begiristain izan da irabazlea (Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa).

Deklamazio, irrati-gidoi eta podcast lehiaketan, honako hauek izan dira sarituak: "Aurpegi alaiak", Etxarri-Aranatzeko San Donato-Beriain institutukoa (Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa); "Txori basoko banda txikia", Leitzako Erleta ikastetxekoa (Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa); eta "12-K", Larraintzar-ko Irurita Gotzaina ikastetxekoa. Ultzaman (Bigarren Hezkuntza).

Halaber, accesit bat jaso du Tuterako San Julian Mendia ikastetxeko "Anima zaitez laguntxo" taldeak.

Bideo-grabazioko lehiaketan, sarituak izan dira: "Wally daukagu", Iruñeko Iturrama institutukoa, eta talde hori osatu dute Irantzu Arano, Saioa Idiazabal, Irati Iturritza eta Maitane Marcos-ek (1. saria Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan); eta "Unai Rikarte Films", Iruñeko Pedro de Ursúa de institutukoa; talde horretako kide bakarra Unai Ricarte izan da (2. saria Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan)

Azkenik, bertso idatziaren mailan, honako hauek izan dira sarituak: Lorena Pérez, Berako Ricardo Baroja ikastetxekoa (Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa); Oiher Altzelai, Leitzako Erleta ikastetxekoa (Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa); Julen Mailharin, Berriozarko DBHIkoa (Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa); eta Mikel Lasarte, Barañaingo Alaiz institutukoa (Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa