(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Tuterako SKF Taldearen fabrika bisitatu du astelehena, 2012.eko ekainak 11


Fabrikak 450.000 euro baino gehiago jaso du Nafarroako Gobernuaren aldetik


Reunión Pta Barcina en SKF

La Presidenta Barcina, acompañada de la consejera Goicoechea, mantiene una reunión con directivos de SKF. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilari Lourdes Goicoechea TuterakoSKF Taldeko fabrika bisitatu dute, eta bertan bilkura bat egin dute fabrikako eta SKF Españolako zuzendaritzako kideekin taldeko jardueraren berri izateko.

Bisitan, Barcinak azpimarratu du Nafarroako Gobernuak enpresa-saretik beti gertu egoteko interesa duela "sektore horrek enpleguari eusten baitio eta jarduera ekonomikoa sortzen baitu".

Nafarroako Gobernuak fabrikari 451.456 euroko laguntzak eman dizkio. Kopuru horretatik, 362.894 inbertsiorako laguntzak dira, 28.205 euro energiaren hobekuntzarako laguntzak; eta 60.356 euro, I+G proiektuetarako (lur orotako ibilgailuentzako errodamendu berri bat diseinatzea).

Bisitan zehar, agintari nafarrei harrera egin diete: SKF Española-ko administrazio-kontseiluko lehendakari Miguel Canalejo-k; SKF Española-ko zuzendari nagusi José María Esteve-k eta Tuterako fabrikako zuzendari Julián Jiménez-ek.

 
Barcina Lehendakaria SHF instalazioak bisitatzen

Barcina Lehendakaria SHF instalazioak bisitatzen. ( irudia handitu )

Tuterako SKF

Tuterako fabrika 1973an sortu zen eta, gaur egun, 25.315 metro koadro, 313 lanpostu eta fabrikazioko hamaika lerro ditu. 2011n, 11,5 milioi errodamendu egin zituen, kopuru horren % 96 auto eta furgoneten gurpiletako gurpegirako.

Fabrikatzen dituen produktu-sortan sartzen dira, ibilgailu txikiagoetan aplikatzeko bola edo arrabolen ilara bikoitzeko errodamenduetatik hasi eta AEBko merkaturako furgoneta industrialetan eta pickup furgonetetan aplikatzeko Journal-a eta ABS duten errodamenduak arte.

2012rako salmenten bolumena 114 milioi eurokoa da. Ekoizten duenaren % 94 esportatzen du: % 54 Europara, % 40 AEBra eta gainerakoa, munduko beste leku batzuetara. Bezeroen artean, motordun ibilgailuen fabrikatzaile nagusiak daude.

SFK Taldea munduan errodamendu eta ixte-erantzun gehien egiten dituen enpresa da: orduan 230.000 unitate baino gehiago. 70 fabrika ditu, 30.000 kontzesionario eta 130 herrialdetan du ordezkaritza. 7.120milioi euroko salmenta-bolumena du, eta mundu guztian 46.039 lanpostu ditu.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa