(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak, enpresarioek eta Estatuak hitzarmen bat sinatu dute enpresen nazioartekotzea sustatzeko

astelehena, 2012.eko ekainak 11


Aurreikusitako jarduerak bideratu dira enpresarioak sentsibilizatu eta prestatzeko eta kanpoan merkataritza-ekimenak sustatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Kanpoko Merkataritzako Espainiako Institutuarekin (ICEX), Merkataritza eta Industriako Ganberarekin eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioarekin lankidetza-eremuko hitzarmen bat sinatu du enpresa nafarren nazioartekotzea elkarrekin eta era koordinatuan egiten laguntzeko.

Erakunde sinatzaileek iritzi dute merkatu tradizionaletan nahiz berrietan nazioartekotzea helburu nagusia dela Nafarroa nahiz bertako enpresak merkataritza-garapen handiagoetara hel daitezen. Xede horretarako, enpresa guztientzat programa eta ekintza komunak sustatzeko konpromisoa hartu dute, eskura dauden baliabideak hobeto aprobetxatzeko, 2016ko abenduaren 31 arte indarrean izango den akordio baten bitartez.

Hitzarmenean aurreikusitako jarduera-ildoak hiru dira: 1) enpresak sentsibilizatzea kanpoko merkatuetan proiekzioak duen garrantziari buruz; 2) prestakuntza eta informazioko jarduerak sustatzea merkatu berrien eta negozio-aukera berrien inguruan; eta 3) enpresetan esportatzeko jardueraren hasiera sustatzea.

. Enpresak nazioartekotzeko arlo instituzionaleko hitzarmena izenpetzen.

Arlo instituzionaletako hitzarmenaren izenpetzea enpresak nazioartekotzeko. Ezkerretik eskuinera: Javier Taberna (Ganbera), Miranda lehendakariordea, Isabel Peñaranda (ICEX) eta José Antonio Sarría (CEN). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Kanpoko Merkataritzako Espainiako Institutuarekin (ICEX), Merkataritza eta Industriako Ganberarekin eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioarekin lankidetza-eremuko hitzarmen bat sinatu du enpresa nafarren nazioartekotzea elkarrekin eta era koordinatuan egiten laguntzeko.

Erakunde sinatzaileek iritzi dute merkatu tradizionaletan nahiz berrietan nazioartekotzea helburu nagusia dela Nafarroa nahiz bertako enpresak merkataritza-garapen handiagoetara hel daitezen. Xede horretarako, enpresa guztientzat programa eta ekintza komunak sustatzeko konpromisoa hartu dute, eskura dauden baliabideak hobeto aprobetxatzeko, 2016ko abenduaren 31 arte indarrean izango den akordio baten bitartez.

Hitzarmenean aurreikusitako jarduera-ildoak hiru dira: 1) enpresak sentsibilizatzea kanpoko merkatuetan proiekzioak duen garrantziari buruz; 2) prestakuntza eta informazioko jarduerak sustatzea merkatu berrien eta negozio-aukera berrien inguruan; eta 3) enpresetan esportatzeko jardueraren hasiera sustatzea.

Nafarroako Gobernuko egoitzan gaur goizean gauzatu den akordioaren sinatzaileak honako hauek izan dira: bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda; Merkataritza zuzendari eta ICEXeko Nafarroako lurralde-zuzendari Isabel Peñaranda; Nafarroako Ganberaren lehendakari Javier Taberna eta Nafarroako Enpresarioen Konfederazioko lehendakari José Antonio Sarría.

Aurreikusitako ekintzak

Enpresak sentsibilizateko arloan, enpresa-sarea negozioa dibertsifikatzeko eta kanpo-merkatuak zabaltzeko beharrari buruz kontzientziatzeaz gain, ahal esportatzailea duten enpresak identifikatu nahi da eta nazioarteko merkatuetan gazteen prestakuntzan laguntza ematea.

Esportazioan hasteko ekintzen arloan, helburu nagusia enpresa esportatzaile erregularren oinarria handitzea da aholkularitza espezializatuaren eta laguntza bidez kanpo-merkatuak estrategia zehatz batekin aztertzeko.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak eta erakunde sinatzaileek enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko prozesua bizkortzea proposatzen dute eta haien presentzia kanpoan finkatzea, bai eta programa nahiz ekintza sektorialak sustatzea eta esportazioari laguntzeko zerbitzuak zabaltzea ere.

Hiru jarduera-ildo horietako bakoitzaren jarduera zehatzen edukia erakunde sinatzaileekin egindako hitzarmen zehatzen xede izango da eta haiek guztiak Nafarroa Nazioartekotzeko Planaren barnean sartuko dira.

Hitzarmenaren egikaritzea sustatu eta koordinatzeko, jarraipen-batzordea bat sortuko da, eta batzorde hori erakunde sinatzaile bakoitzeko ordezkari batek osatuko du eta hura, gutxienez, hiru hilean behin bilduko da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa