(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria BSH Electrodomésticos enpresak Ezquíroz-en (Galar) duen fabrikaren 25. urteurreneko ospakizunean izan da asteartea, 2012.eko ekainak 12


Fabrikan hozkailuak ekoizten dira eta 620 pertsonak egiten dute lan bertan


Barcina Lehendakaria etxetresna elektrikoen BSH taldeko ordezkariekin.

Barcina Lehendakaria etxetresna elektrikoen BSH taldeko ordezkariekin ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina BSH Electrodomésticos España enpresak Ezquíroz-en (Galar) duen fabrikaren 25. urteurrena ospatzeko antolatu duen ekitaldian izan da gaur eguerdian. Fabrikan bertan ospatu den ekitaldian izan dira, besteak beste, taldearen ordezkari José Longás, eta fabrikako zuzendari José Juste.

Bere hitzaldian Barcinak esan du etxetresna elektrikoen BSH fabrika "funtsezko enpresa" dela Foru Erkidegoan eta bere 25. urteurrenak agerian jartzen duela "ondo egindako lanaren sendotzea". "Zuen erresistentzia guztiontzat eredugarria izatea espero dut" zehaztu du Lehendakariak.

Ezkirotzeko egungo fabrika 1987an hasi zen lehen hozkailuak ekoizten, aurreko jabea –SAFEL konpainiak (Etxetresna elektrikoen Fabrikazioko Sozietate Anonimoa)- bere instalazioen eta langileen zati bat Cordovillatik ekarri zituenean. Bi urte geroago BSH Bosh und Siemens Hausgeräte GmbH talde alemaniarrean sartu zen eta, gaur egun, enpresa horrek Europan, Asian eta Amerikan dituen 42 fabriketako bat da. Guztira 45.000 dira horietan lanean ari diren pertsonak. Hamahiru marka merkaturatzen ditu eta linea zuriko etxetresna elektrikoen hirugarren fabrikatzailea da mundu mailan, urteko 9.654 milioi euroko fakturazio orokorrarekin.

Ezkirotzekoa hotzaren atalari dagokio. Bertako instalazioek 52.000 metro karratu erabilgarri dituzte 194.000 metro karratuko azalera batean, eta 620 langile dituzte, funtsean No-Frost hozkailuen ekoizpenean. Aparatu horien % 50 inguru Europako herrialdeetara esportatzen dira, eta gainerakoak Espainiako merkatuan geratzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa