(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Standard & Poors-ek Nafarroarentzako “A” kalifikazio berretsi du eta Foru Gobernuak diru-sarerren jaitsieraren aurrean izandako “erreakzio bizkorra” baloratu du asteartea, 2012.eko ekainak 12


Kreditu-agentziak autonomia erkidego espainiarrei emandako kalifikazio onena da


Standard & Poorskreditu-agentziak gaur berretsi du "A" kalifikazioari eusten diola Nafarroaren zorrerako, iragan maiatzean jendaurrean egindako aurrerapenaren ondoren eta Espainiako zorraren rating-aren argitalpenarekin bat etorriz, BB+ mailan geratu zena. Horrek esan nahi du Nafarroak Espainiako autonomia erkidegoei emandako kalifikazio onena jaso duela eta Espainiari emandakotik bi maila gorago jarraitzen duela.

Nafarroako Gobernuak irizten duenez, kalifikazio horrek Nafarroarentzat aparteko garrantzia duen balioa du, ematen den kreditu-kalifikazioen etengabeko beherapenen testuingurua ikusita, eta beste autonomia erkidego batzuk nahiz era guztietako erakundeak kreditua izateko bizitzen ari diren zailtasunak ikusita.

Standard & Poor´s-en politikaren arabera, autonomia erkidego baten kalifikazioak ezin du inoiz bere Estatuko kalifikazioa baino bi maila gorago egon eta, horretarako, Agentziak kontuan hartu behar du, estre-egoera batean, erkidego horrek bere herrialdekoak baino kreditu-berezitasun sendoagoak izan zitzakeela.

Gainera, Standard & Poor´s-ek nabarmendu duenez, Nafarroaren balorazioa ICL (kreditu adierazgarriaren maila) izenekoaren bidez neurtuta dagoela irizten bada, hura AA- mailan kokatzen da, hau da, Espainiakoa baino 4 maila gorago. Kreditu adierazgarria ez da berez rating bat, baina Agentziak eskualdeetako edo tokiko gobernuek duten berezko kaudimena"-ri buruzko ikuspegia adierazten du,baldin eta beren herrialdearen rating-arekin erlazionatuko ez balitz eta, beraz, rating hori mugatuta edo hertsatuta geratuko ez balitz . ICL sortu zen aztertutako eskualdearen esparru instituzionala eta bere "banako kreditu profil"-a era konbinatuan baloratzetik, barnean hartzen dituena, beste alderdi batzuen artean, bere ekonomiaren balorazioa, bere finantza-kudeaketa, bere aurrekontuko jarduera, bere finantza-malgutasuna, bere zorraren zama eta aurkezten duen likidezia-egoera.

Nafarroaren kasuan, Standard & Poor´s-ek Foru Komunitatearen arlo instituzionalari buruzko aldeko iritzia nabarmentzen du, autonomia fiskal-maila handia bermatzen duena, eta Gobernuari baliabideak ematen dizkiona politika fiskalean jarduera egokitzeko. Gainera, Agentziak Nafarroari ematen dion rating-a honako honetan datza: Espainiakoa baino ekonomia aberatsagoa, lehiakorragoa izatea eta esportaziora gehiago bideratuta dagoena, nahiz eta irizten duen haren hazkunde-ikuspegiak Espainaren mende daudela, hein handi batean.

"Gobernuaren erreakzio bizkorra"

S&P-k ere finantza-kudeaketa aldeko faktoretzat jotzen du Foru Komunitatea baloratzeko orduan. Berariaz, Agentziak Foru Komunitatearen inguruan publiko egindako jakinarazpean "Nafarroako Gobernuaren erreakzio bizkorra" baloratu du diru-sarreren jaitsieraren aurrean eta hartutako gastu-murrizketak egiteko neurrien aurrean; halaber, berriki 132 milioi euroko desbideratzearen inguruan hartutako erabakia aipatu du zehazki.

Standard & Poor´s-en espero dute 2012an Nafarroak ohiko eragiketen ondoriozko saldoa nulua edo saldo negatibo txikia izatea, eta 2013an pixkanaka suspertzen hastea; gainera, bere txostenean adierazten dutenez, 2014ra arte gehienez ere %3koa izango da.

Era berean, Standard & Poor´s Agentziaren ustez Foru Komunitateak bere aurrekontuaren kudeaketa pixkanaka hobetu ahal izango du, gastua baretuz eta bere diru-sarrerak handituz, eta hartu beharreko neurriak, beharrezkoa izanez gero, Nafarroako ekonomia- eta finantza- berrorekarako planean jasotakoak baino haratago joatea espero du.

Zorra eta likidezia

 

S&P-ren txostenak, gainera, Nafarroaren zorra aipatzen du. Agentziaren aurreikuspenen arabera, zergen ondorioz jasandako zorroa ohiko diru-sarreren % 118 izatea espero da 2014rako. Kalkulu horretan sartzen da Abiadura Handiko Trena finantzatzeko 2011tik 2014ra bitartean Nafarroak gutxi goirabehera hartuko dituen 387 milioi euroen zati bat; Gobernu Zentralak kopuru hori itzuliko du 2016tik 2017ra bitartean, batez ere. AHTren eragina alde batera utzita, S&P-k Nafarroaren zorra txikiagoa izatea eta 2014rako ohiko diru-sarreren %107,5era iristea espero du.

Bestalde, Agentziak halakorik ez gertatzea espero duela adierazi badu ere, Nafarroaren kreditu adierazgarriaren maila ahuldu egin daiteke Foru Komunitateak ohiko eragiketen kudeaketan eta kapital-gastuen kontrolean huts egiten badu. Hori gertatuko balitz, Nafarroaren zorra uste baino azkarrago handitu daiteke eta, ondorioz, Agentziak berriz aztertu beharko lkue Foru Komunitatearen finantza-kudeaketari buruz egindako balorazioa.

S&P-k gehien baloratutako Nafarroaren beste beste alderdi bat da Foru Komunitateak likideziari dagokionez duen posizioa eta, bereziki, kanpoko likidezia-iturrietara jotzeko duen aukera eta 2012ko ekitaldi honetan horiek handitu ahal izatea. Agentziaren iritziz, gainera, Nafarroak kreditu-linea gehigarriak lortzen jarraituko luke, beharrezkoa izanez gero.

Azkenik, eta Standard & Poor´s-ek Nafarroarako dituen aurreikuspenei dagokienez, txostenean adierazten da ez dela aurreikusten Foru Komunitatearen zorraren kalifikazioa berezko ahuleziagatik jaistea; izatekotan, Espainiako zorra jaistearen ondorioz izango litzateke, eta gogora ekartzen dute Nafarroak ezingo lukeela, inolaz ere, Espainia baino bi mailatik gora geratu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa