(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Salestarren Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala onartu du
asteazkena, 2012.eko ekainak 13


PSISek beste biribilgune bat izango du Iruñeko ingurabidean, Olatz parean, eta Egues Ibarreko lursailetan banakako merkataritza-azalerak jartzeko aukera


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak Salestarren Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala (PSIS) onartu du gaur, hau da, Nafarroako Gobernuaren, Iruñea eta Eguesko udalen eta Salestarren Kongregazioaren artean izenpetutako lankidetza-protokoloa urbanistikoki antolatzen duen dokumentua Lankide Heziketako ikastetxea Sarriguren-era eramaten laguntzeko 2013-2014 ikasturtean. Aralar kaleko orubean, etxebizitza libreak eraikiko dira, eta gizarte-etxe bat egiteko aukera ere ematen da.

Salestarren ikastetxe berria kokatuko den Egues Ibarreko lurren antolamendua.

Egues Ibarreko lurren behin betiko antolamendua: Salestarren ikastetxea (laranja kolorea); merkataritza-azalera (morea), hirugarren sektorerako lursailak (urdina) eta ekipamendu balioaniztun publikoa (horia). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Salestarren Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala (PSIS) onartu du gaur, hau da, Nafarroako Gobernuaren, Iruñea eta Eguesko udalen eta Salestarren Kongregazioaren artean izenpetutako lankidetza-protokoloa urbanistikoki antolatzen duen dokumentua Lankide Heziketako ikastetxea Sarriguren-era eramaten laguntzeko 2013-2014 ikasturtean. Aralar kaleko orubean, etxebizitza libreak eraikiko dira, eta gizarte-etxe bat egiteko aukera ere ematen da.

Egues Ibarreko lurrek 183.630 metro koadroko azalera hartzen dute, eta ia 158.000 metro koadro aprobetxatzeko eskubidearekin, Sarrigurengo Ekohiriaren alboan daudenak, Berrikuntzako Hiriaren parean (Ekialdeko Ingurabidearen eta NA-2310 artean, Arangurengo ibarra).

Salestarren Lanbide Heziketako ikastetxeaz gain (ia 51.200 metroko lursaila), PSISek ere merkataritza-azalera bat jasotzen du (32.730 metro koadro), hirugarren sektoreko erabileretarako hiru lursail (ia 9.000 metro koadro) eta 7.000 metro koadroko beste bat ekipamendu balioaniztun publikorako. Urbanizazioaren aurrekontua 4,3 milioitik gorakoa dela kalkulatzen da.

Egues Ibarreko Udalak egindako eskaerei erantzunez (guztira hamaika pertsonak edo erakundek alegazioak aurkeztu dituzte), erabilera balio anitzeko azken lursail hori Sarrigurengo kiroldegi publikoaren parean kokatuko da. Gainera, biribilgune bat izango da Olatz-eko erdigunearen eta Iruñeko Ingurabidearen artean garapen berriaren iragazkortasuna errazteko.


Olatz-eko biribilgunea

Iruñeko Ingurabidean aurreikusitako biribilgunearen kokapena, Olatz-en alboan.

Merkataritza-jarduerarako lursailari dagokionez, PSISek azpipartzelazioa egiten uzten du, hau da, etxadian jarri ahal izango da merkataritzagune handi bat edo banakako azalerak, baldin eta okupatzen dute lursailen gutxieneko tamaina 10.000 metro koadrokoa den eta aurrealdea gutxienez 70 metrokoa. Eguesko eremu horretan ere, aparkalekuko plazak berriz antolatuko dira eta bidegorria eta espaloiak Gorraiz-koekin lotzea aurreikusten da.

Aldiz, ia 14.000 metro koadroko Iruñeko orubean (sestra gainean eraiki daitezkeen 58.842 metro koadro), PSISek instalazio publiko bat kokatzea ahalbidetu dezake -3.000 metro koadro inguruko gizarte-etxea, etxebizitza libreko bizitokiaren aprobetxamendua; eta elizaren deskatalogazioa. Orubea bi etxaditan banatuta geratuko da, Teobaldos kalearen luzapenak bereizita, Planaren egiturazko zehaztapenekin bat etorriz. Xehatutako zehaztapenak deitutakoak, haien artean eraikinen altuera, PSISen garapen berri baten bidez zehaztu beharko dira, Iruñeko Udalaren oniritziarekin.

LHko ikastetxe berria Sarriguren eta Civivox-en eta etxebizitzak Entsantxen

Planaren helburua Iruñeko Salestarren ikastetxea Egues Ibarrera eramatea da 2013-2014 ikasturterako egungoa ordeztuko duen hezkuntzako ikastetxe moderno bat eraikiz, 2001ean izenpetutako lankidetza-protokoloaren arabera. Egun ikasten ari diren lanbide heziketako 800 ikasle inguru hartzeko lekua izango du, eta instalazio horietan irakaskuntzaren arloan teknologia aurreratuenak izango dira; hala, gaur egun Iruñeko Ensantxen behar bezala erantzun ezin diren oraingo eta etorkizuneko beharrei aurre egin ahal izango zaie. Hasiera batean Salestarrek 41,6 milioi euroko inbertsioa aurreikusten dute guztira, eta kopuru hori lortuko da Aralar kaleko egungo lursaila Nafarroako Gobernuari salduta. Inbertsio horren barnean daude: Eguesko lurrak erosteko kostuak, eraikina, alboko instalazioak eta ekipamendua, bai eta lursailaren kuotak eta urbanizatzeko obrak ere.

Operazioa gauzatu ahal izan zen UPNren eta PSNren artean 2010erako lotutako aurrekontu-akordioari esker, eta horrek aukera eman zuen interes orokorreko izaera berezi moduan deklaratutako ekimen pribatuko hirigintza-proiektuetan esku-hartze publikoa izatea; horri esker, Aralar kaleko lursail guztia etxebizitza libre gisa kalifikatu ahal izan zen Sarrigurengo LHko ikastetxe berriko kostuak osatzeko. Nafarroako Gobernuaren alde sortutako gainbalioa, protokoloan 9 milioi eurotan kalkulatzen dena, Nasuvinsa sozietate publikoak erabiliko du lurzoruaren edo etxebizitzaren politika publikoak garatzeko.

Protokoloaren arabera, jarduera horrek, gainera, Aralar kalean Civivox berri bat kokatzea ekarriko du Bigarren Ensantxeko bizilagunen zerbitzurako. Nafarroako Gobernuak lursaila Iruñeko Udalari lagako dio doan eta kargarik gabe, eta 3 milioi euro ere jarriko ditu hura eraikitzeko. Aurreikuspenen arabera, Bigarren Ensantxeko Civivox berriaren zerbitzua 2014tik aurrera jarriko da abian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa