(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak, Errioxak eta Aragoik zenbait arlotan lankidetza sendotzea erabaki dute “aurrerabide eta garapeneko etorkizunerantz” elkarrekin bidea egiteko asteazkena, 2012.eko ekainak 13


Barcina-k, Sanz-ek eta Rudi-k konpromisoa hartu dute "azpiegituren arloan jarduerak sustatzeko errepideko eta treneko loturak hobetze aldera"


Sanz, Barcina eta Rudi

Ezkerretik eskuinera: Sanz, Barcina eta Rudi lehendakariak El Bocal-en lankidetzako adierazpen orokorra sinatu ondoren. ( irudia handitu )

Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko lehendakari Barcina, Pedro Sanz eta Luisa Fernanda Rudi-k, hurrenez hurren, hiru erkidegoen arteko lankidetzako adierazpen orokorra sinatu dute gaur Fontellasko El Bocal-en (Nafarroa). Adierazpen horretan jasotzen da "ibilbide autonomikoaren lehen unetik izandako harremanak bereizgarri egin duten lankidetza-espirituari eustea ez ezik, espiritu hori handitzeko berariazko borondatea".

Hori guztia, lurralde horietako herritarren mesedetan programak eta proiektuak egiteko ahalegina handitzeko xedearekin, elkarrekin bidea eginez "aurrerabide eta garapeneko etorkizunerantz". Lankidetza-bide hori "lankidetza, leialtasun, eraginkortasun eta zerbitzu"-aren printzipioetan oinarritzen da, eta bere fruituak eman ditu hiru erkidegoetako herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak hobetuz.

Alde horretatik, Yolanda Barcinak adierazi duenez, testu horrek balioko du ekintza komunak "koordinazio handiagoarekin" sustatzeko eta "herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko". Nafarroako Lehendakariak, azpimarratu duena 1984ko ekainaren 26an hiru komunitateetako hiru lehendakariak leku horretan bertan bildu zirela, azaldu du akordioak hiru lankidetza ezartzen dituela hiru arlotan: kultura eta turismoa, Santiago Bidearekin; nekazaritzako elikagaien sektorea, "beste batzuk baino hobeto eusten ari zaiona egoera ekonomiko zail honi", Barcinaren aburuz; eta azpiegiturak, hiru erkidegoen arteko loturak bereziki.

Bestalde, Pedro Sanz-ek akordioaren izaera historikoa azpimarratu du eta "Ebroko ibarrari egindako aitortzaren mugarri" gisa definitu du, eta hari lotzen zaizkion elementu komunak ditugu , nekazaritzako elikagaien sektorea eta Campus Iberus proiektua, esaterako. Proiektu horren gainean Errioxako lehendakariak adierazi du ikerketa eta berrikuntza sustatuko dituela, "garrantzi handiko" zerbait egungo testuinguru ekonomikoan.

Azkenik, Luisa Fernanda Rudi-k aipatu du gaur sinatutako akordioa "erantzukizunaren erakusgarri" dela gure eskumenen barnean lankidetza bilatzeko herritarren eta enpresen mesedetan. Aragoiko lehendakariak ere adierazi du Ebro ibarreko ahalmen ekonomikoa "oso garrantzitsua" dela eta beharrezkoa dela hura garatzea bere zabaltasun guztian.

Hiru lehendakariek izan duten bilkuran honako hauek ere parte hartu dute: Nafarroako Gobernuko Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-ek; Errioxako Gobernuko Lehendakaritza eta Justiziako kontseilari Emilio del Río-k eta Aragoiko Gobernuko Lehendakaritza eta Justiziako kontseilari Roberto Bermúdez-ek.


Bilkuraren irudia

Ezkerretik eskuinera: Sánchez de Muniáin kontseilaria, del Río kontseilaria, Sanz lehendakaria, Barcina Lehendakaria, Rudi lehendakaria eta Bermúdez kontseilaria, bilkuran. ( irudia handitu )

Lankidetza hiru arlotan

Gaur goizean sinatutako adierazpenak oinarriak finkatzen ditu hiru arlotan lankidetza espezifikotarako mekanismoak ezartzeko: azpiegiturak, nekazaritza eta abeltzaintza; eta kultura eta turismoa.

Azpiegituren arloan, testuak honako honen beharra islatzen du: "Ebroko ibarrak epe labur, ertain eta luzean komunikazioen azpiegiturak izatea, eta euskarri izango direnak jardueraren hazkundean eta bertako herritarren eta ekoizpen-sektoreen mugikortasun-eskarietan". Horri dagokionez, eskatzen da komunikazio-azpiegiturak kontuan har daitezela "kontzepturik zabalenean –errepidez nahiz trenez– eta ez soilik Ebro ibarreko eremu geografikoari lotuta, baita interes sozio-ekonomiko bereziko gune geografikoari lotuta ere: gune mediterraneoari, penintsula erdiari eta Frantzia nahiz Europarekin dauden loturei, esaterako.

Hori dela eta, administrazio-sinatzaileek "errepidez eta trenbidez lotzeko beharrezkoak diren nahi adina ekintza egiteko eta sustatzeko konpromisoa hartu dute; ekintza horiek izango dira Ebroko ibarra bere garapen-esparruarekin lotzen dutenak, eta baita beste eremu geografikoekin eta jarduera ekonomikoko beste eremu batzuekin erlazionatzen eta lotzen dituztenak ere. Izan ere, horren mende geratzen da maila batean gure gune geografikoaren lehiakortasuna eta Ebroko ibarrean ezarriko diren egungo eta etorkizuneko enpresa-ekimenei emango zaien bultzada".

I+G+Bko proiektuak sustatzea

Nekazaritza eta abeltzaintzari lotutako atalean, hiru gobernuek lankidetza-formulak bilatzeko konpromisoa hartzen dute I+G+B proiektuak sustatzeko nekazaritza, elikagaien nekazaritza eta elikagaienak ez diren nekazaritzaren industrian. Jatorri-deiturek babestutako produktuak sustatzearen alde egiten dute ere eta sustapenari lotutako jarduerak koordinatzearen alde elikagaiei buruzko azoken edo antzeko ekitaldien bidez.

Gainera, koordinazioa eta informazioa handitzearen aldeko apustua egiten dute osasun-jardunbideei dagokienez indarra hartzen ari diren edo berriz indarra hartzen ari diren gaixotasunen aurrean; sektoreari emandako laguntzen kudeaketan lankidetza-mekanismoak ezartzea; lurraldeen arteko lankidetza sendotzea landa-garapeneko proiektuetan; eta informazioa nahiz irizpideen arteko trukea sustatzea ureztatzeak modernizatzeko arloan egindako jardueren gainean.

Santiago bidea sustatzea

Kultura eta turismoaren arlori dagokienez, gaur onartutako adierazpenak ondorengoa jasotzen du: hiru erkidegoentzako kultur proiektu komunak aztertzeko asmoa esperientzien trukea eta lan-metodologiak sustatzen lagunduko dutenak. Era berean, guztien arteko lankidetza jasotzen da naturari lotutako produktu tipiko zehatzak abian jarri eta sustatzeko, hiru erkidegoen naturguneak hartuko dituen ibilbideak, zirkuituak eta bideak sustatuz.

Santiago bideari dagokionez, estatuko eta autonomien arteko lankidetza-fase ezberdinak elkarrekin sustatuko dira Santiago bideari dagozkion zenbait jardueretan. Halaber, lankidetza sustatuko da Santiago bideko Kontseiluaren arloan, koordinazioa areagotuko da hiru administrazioen artean adostutako ekintzak garatzeko Tuespaña-n nahiz Santiago bideko gainerako erkidegoetan, eta Frantziako Santiago bideko zabalkundea indartuko da.

Azkenik, hiru gobernuek beren lurraldeetan egingo diren turismo-ekitaldiak sustatu eta zabaltzea adostu dute, horretarako turismo-agentzia komuna eta barne-mugimenduak sortuz; turismo-ekitaldien informazio, dibulgazio eta lankidetza instituzionaleko ekintzak areagotzea; eta arriskuko turismoaren, abenturako eta kiroletako turismoaren arloan esperientzien trukea eta jardunbide egokiak sustatzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa