(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak datorren astelehenean EGA titulua lortzeko matrikula-epea zabalduko du osteguna, 2012.eko ekainak 14


Euskararen gaitasun-agirirako lehen azterketa irailaren 29an izango da


Nafarroako Gobernuak 2012ko EGA azterketako bigarren deialdirako matrikula-epea zabalduko duela jakinarazi du (euskararen gaitasun-agiria). Izena emateko aldia datorren astelehenetik, hilak 18, zabalik izango da ekainaren 30era arte, biak barne, eta agiria lortzeko lehen azterketa irailaren 29an izango da.

La inscripción debe presentarse en el

Izen-ematea Hezkuntzako Departamentuan (Iruñeko Santo Domingo kalea, 8. zk.), edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Carlos III.a etorbidea, 2. zk.), aurkeztu behar da 08:30etik 14:30era, bai eta Info012 Navarra bulegoan ere (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zk.) astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:30era eta larunbatetan 09:00etatik 14:00etara, edo Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean aurreikusitako beste edozein bide erabilita.

Izen-ematearekin batera, tasaren ordainagiria aurkeztu behar da, oro har 25 eurokoa izango dena. Lehen mailako familia ugariek 12,5 euro ordaindu behar dute, eta bigarren mailakoek, berriz, matrikula doan izango dute.

EGA tituluak egiaztatzen du pertsona batek euskararen jakite eraginkorra duela, eta titulu hori duenak haren ezagutza eskatzen den lanpostuetan lan egin ahal izango du. Agiria C1 mailako titulutzat jotzen da hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren barnean.

 

Azterketak

Azterketak hiru zati ditu. Lehengoan (atalase-azterketa) test-erako 90 galdera daude, eta haren helburua hizkuntzaren gaitasunak ebaluatzea da normalean erabilitako gramatikako galderen eta hizkuntza baliabideen bidez, bai eta ahozko ulermeneko azterketa bat eta irakurketako beste bat ere.

Bigarren azterketa bi ariketaz osatuta dago. Haietako batean, hautagaiek idatzi labur bat egin behar dute (gutuna, oharra edo antzeko bat eta gutxienez 150 hitz dituena) eta, bestean, luzeago bat (epaimahaiak proposatutako gaiari buruzko testu bat eta gutxienez 250 hitz dituena).

Lehen bi azterketak gaindituta, ahozko zatiaren txanda izango da. Bertan bost minutuko azalpen bat egingo da epaimahaiak proposatutako gai baten inguruan laburpen bat eginez eta hautagai ezberdinen artean hamar minutuz eztabaidatuz.

Titulua lortzeko ezinbesteko baldintza da hiru azterketak gaindituta izatea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa