(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak azpimarratu du UPN eta PSNren arteko akordioaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela ostirala, 2012.eko ekainak 15


Jiménez lehendakariordea "leialtasun faltagatik" kendu duela kargutik adierazi du


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak azpimarratu du UPN eta PSNren arteko akordioaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela, bart lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez kargutik kendu eta gero.

Barcinak adierazi du Jiménez kargutik kendu duela "Nafarroako Gobernuari eta erakundeek ordezkatzen dutenari erakutsitako leialtasun faltagatik, Gobernuaren barnean ezin baita oposiziorik egin behar". "Ezin nuen halako lehendakariorde bat eduki" azpimarratu du Lehendakariak.

Barcina Lehendakaria, bere agerraldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak azpimarratu du UPN eta PSNren arteko akordioaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela, bart lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilari Roberto Jiménez kargutik kendu eta gero.

Barcinak adierazi du Jiménez kargutik kendu duela "Nafarroako Gobernuari eta erakundeek ordezkatzen dutenari erakutsitako leialtasun faltagatik, Gobernuaren barnean ezin baita oposiziorik egin behar". "Ezin nuen halako lehendakariorde bat eduki" azpimarratu du Lehendakariak.

Nafarroako Jauregian gaur arratsaldean egindako prentsaurrekoan adierazpen horiek egin dituen Yolanda Barcinak nabarmendu duenez, "ez da erabaki erraza izan, UPN-PSN Gobernuaren formulak gehiengo parlamentarioa osatzen baitzuen, eta hark egonkortasuna bermatzen zuen Nafarroarentzat eta Espainiarentzat ekonomikoki une zailak diren garai honetan".


Barcina Lehendakaria Nafarroako Gobernuko prentsa-aretora bertaratutako hedabideei hitz egiten, Vera, Iribas, Miranda eta Sánchez de Muniáin kontseilariak bertan direla. ( irudia handitu )

Barcinaren hitzetan, "erabakiak ez zuen atzera bueltarik iragan ekainaren 1etik; izan ere, herritarren arazoei ezin zitzaien irtenbiderik eman, Gobernua bera baitzen arazoak sortzen ari zena egoera ekonomiko oso kezkagarri batean". Nafarroako kontuei dagokienez, Lehendakariak nabarmendu du Comptos Ganberak ikuskatuta dituela, eta "Nafarroako Gobernuaren gardentasuna erabatekoa dela".

Horri dagokionez, Lehendakariak azpimarratu du Nafarroako Gobernu honek, 2011ko uztailaren 2an kargua hartu zuenetik "gure demokrazia guztian hartuta beharreko erabaki zailenak hartu behar izan dituela", krisi ekonomikoa dela eta; izan ere, "datu ekonomikoak aztertzeko eta lehen unetik erabakiak hartzeko erantzukizuna zegoen".

Jiménez, Torres eta Astiz kontseilariak aldi baterako ordezkatu dira

Gainera, Lehendakariak PSNko Elena Torres eta Anai Astiz beste bi kontseilariren lana eskertu du (dimisioa aurkeztu dute), "izan duten erantzukizun eta leialtasunagatik eta lanean izan duten eraginkortasunagatik, uneoro ziren moduan jokatu baitute, hau da, Nafarroako Gobernuko kontseilari".

Lehendakariak iragarri du ere, Nafarroako Gobernuko hiru kontseilarik bere gain hartuko dutela aldi baterako orain hutsik geratu diren departamentuak. Zehazki, bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari Álvaro Miranda arduratuko da, halaber, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaz; Gobernuaren eledun eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilaria ere Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria izango da, eta Osasuneko kontseilaria Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilari ere bihurtuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa