(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irurita-Elizondo (Baztan) saihesbidea zerbitzuan jarri da gaur goizean ostirala, 2012.eko ekainak 15


Nafarroako Gobernuak 13,7 milioi euro inbertitu ditu saihesbidea eraikitzen


Saihesbidea

Irurita-Elizondo saihesbideko zati baten irudia. ( irudia handitu )

Irurita-Elizondo saihesbidea zerbitzuan jarri da gaur goizean, Baztanetik (N-121-B) Iruñea Frantziarekin lotzen duen errepidean, Nafarroako Gobernuak saihesbidea eraikitzeko 13.730.687 euro inbertitu ondoren.

Saihesbide horretan bertan gaur goizean egin den bidea zabaltzeko ekitaldian, Elizondoko glorietan, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Eraikuntza Zerbitzuko zuzendari Estela Moso-k parte hartu du.

Nafarroako Gobernuaren kalkuluen arabera, Irurita-Elizondo saihesbidean 3.300 ibilgailuk zirkulatuko dute egunero eta orain arte bi udalerri horietako hirigunetik pasatzen zirenak. Saihesbidea eraikitzea Nafarroako errepide-sarean egindako jarduera-talde baten zati da, ibilbide gatazkatsuak kentzeko bideratuta dago, eta jasaten duen komunikabideen garrantziagatik, herritarrei eragozpen eta segurtasun-eza handiak eragiten die.

Irurita-Elizondo saihesbidea Nafarroa Atlantikoko Lurralde Antolamendurako Planean (POT 2) jasotako jarraibideetan ere sartzen da, eta Baztango ibarreko azpiegiturak baliatu nahi ditu herritarrak finkatzeko. Ildo horretan, aipatu behar da bide berri horrek ibar hori Nafarroako gainerako lekuekin egituratzen lagunduko duela eta alboko herrietako erdiguneetarako eta inguruko industrietarako sarrerak hobetuko dituela.

 
Glorieta

Saihesbide berriko Elizondoko glorieta. ( irudia handitu )

Saihesbidearen ezaugarriak

Irurita-Elizondo saihesbidea 5,8 kilometro luze da. Arraiotzeko saihesbidea amaitzen den tokian hasten da eta, mendebaldetik ekialdera, Irurita eta Elizondoren ezkerraldetik doa Elbete inguruan amaitzeko. Bide berri hori N-121-B errepideko lehengo bidearen alternatiba da eta NA-4405 (Oharriz-ko auzoa), NA-4445 (Arrazkazan auzoa) eta NA-4403 (Lekaroz) errepideak zeharkatzen ditu.

11 metro zabal den galtzada batez osatuta dago eta 3,5 metroko bi errai, 1,5 metroko bazterbidea eta 0,5 metroko bernak ditu. Bidea 80 Km/h-ko abiaduran ibiltzeko proiektatu da.

Gainera, eraiki dira: hiru zubi Baztan ibaiaren gainean (93 metro), Tellebiko ubidea (89 metro) eta Artesianako ubidea (88 metro) eta baita behealdeko bost pasabide ere saihesbideko ibilbidean zehar (ganaduarentzat, faunarako eta NA-4405, NA-4445 errepideei eta hiriko bide bati jarraipena emateko).

Saihesbidearen enborrean ere bost glorieta eraiki dira: Arraiotzen, Lekarozen, Elizondon, Elbeten eta N-121-B errepidearen jatorrizko bidearekin lotzen duen tokian. Elizondoko glorietatik 420 metroko adar bat eraiki da Baztanberriko auzoko glorieta batean amaitzen dena.

Gainera, beharrezkoa izan da kaltetuak izan diren zenbait zerbitzu eta zor berriz jartzea. Haietako batzuk 11 linea elektriko dira, telefono- eta gas-zerbitzuko zenbait kanalizazio, hornidura-sareko 10 atxikipen eta saneamendu-sareko beste 3.

Bariantearen ezaugarriak

Irurita-Elizondo barianteak 5,8 kilometro luze da. Arraiotzeko bariantea amaitzen den tokian hasten da eta, mendebaldetik ekialdera, Irurita eta Elizondoren ezkerraldetik doa Elbete inguruan amaitzeko. Bide berri hori N-121-B errepideko lehengo bidearen alternatiba da eta NA-4405 (Oharriz-ko auzoa), NA-4445 (Arrazkazan auzoa) eta NA-4403 (Lekaroz) errepideak zeharkatzen ditu.

11 metro zabal den galtzada batez osatuta dago eta 3,5 metroko bi errai, 1,5 metroko bazterbidea eta 0,5 metroko bernak ditu. Bidea 80 Km/h-ko abiaduran ibiltzeko proiektatu da.

Gainera, eraiki dira: hiru zubi Baztan ibaiaren gainean (93 metro), Tellebiko ubidea (89 metro) eta Artesianako ubidea (88 metro) eta baita behealdeko bost pasabide ere barianteko ibilbidean zehar (ganaduarentzat, faunarako eta NA-4405, NA-4445 errepideei eta hiriko bide bati jarraipena emateko).

Barianteko enborrean ere bost glorieta eraiki dira: Arraiotzen, Lekarozen, Elizondon, Elbeten eta N-121-B errepidearen jatorrizko bidearekin lotzen duen tokian. Elizondoko glorietatik 420 metroko adar bat eraiki da Baztanberriko auzoko glorieta batean amaitzen dena.

Gainera, beharrezkoa izan da kaltetuak izan diren zenbait zerbitzu eta zor berriz jartzea. Haietako batzuk 11 linea elektriko dira, telefono- eta gas-zerbitzuko zenbait kanalizazio, hornidura-sareko 10 atxikipen eta saneamendu-sareko beste 3.

Bide berri hau, HNV eta Obenasa enpresek osatutako Irurita-Elizondo saihesbidea ABEEari esleitu zitzaion, eta 2010eko otsailaren 8an jarri zen abian. Bestalde, proiektua Peyco enpresak idatzi zuen. Obra-zuzendaritzak hilean behin bisita bat egin du ibarreko ordezkariekin eta ekonomiko gehiegi garestitu gabe egin daitezkeen eskaerei erantzun egin zaie.

Bigarren fasea

Irurita-Elizondo saihesbideko zerbitzua abian jarri ondoren, jarduera horren bigarren fasea egitea geratzen da, eta haren azpiegitura garrantzitsuena bide hori Elizondoko bidearekin lotzea izango da.

Saihesbideko jatorrizko proiektuak lotura hori barnean hartzen zuen baina, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak jendaurreko fasean Elizondoko sarreran proiektatutako zubiari aurkeztu zizkion alegazioen aurrean, proiektua bitan zatitzea erabaki zen bidea eraikitzen has zedin, atzerapenik izan gabe.

Etorkizuneko zubiak zer ezaugarri eta kokapen erabakiko dituen ibaiaren eredu hidraulikoa aztertzen ari dira gaur egun. Bigarren fasean ere, Lekarozko kirolgunera doan oinezkoentzako pasabide bat sartuko da udalerri horrek eskatu duen moduan.

 

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Informazio-diptikoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa