(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Tafallako Fagor Ederlan moldaketa-lerro berriaren aurkezpenean izan da astelehena, 2012.eko ekainak 18


Nafarroako Gobernuak fabrikari 8 milioi euro eman dizkio inbertsio, lehiakortasun eta berrikuntzarako laguntzetan


Barcina Lehendakaria Tafallako Fagor Ederlan lantegia bisitatzen

Barcina Lehendakaria Tafallako Fagor Ederlan lantegia bisitatzen, enpresako zuzendaritzako kideekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Tafallako Fagor Ederlan moldaketa-lerro berriaren aurkezpenean izan da gaur Tafallan bertan. Instalazio berriak 40 milioi euroko inbertsioa eskatu du eta lantegia erreferentzi bihurtu da Europa mailan automobilgintza-sektorerako motordun blokeen eta kulaten ekoizpenean.

Barcina Lehendakariak agerraldian adierazi du gaur "ospatu behar dugula hemen, zailtasunak izan arren, etorkizunaren alde apustua egiten duten pertsonak daudela" eta inbertsio horri esker, 770 lanpostu "egonkortu daitezkeela".

Inaugurazio-ekitaldian parte hartu dute ere: Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilari Lourdes Goicoechea-k, Nafarroako Gobernuaren aldetik; Mondragón Korporazioko Kontseilu Nagusiko lehendakari José Mari Aldecoa-k; Mondragón Automobilgintza Saileko lehendakariorde eta Fagor Ederlan taldeko gerente Juan Mari Palencia-k; eta Tafallako Fagor Ederlan-go lehendakari Jesús Arrizubieta-k, enpresaren aldetik

 
Plaka estalgabetzen

Barcina Lehendakaria eta enpresako zuzendaritzako kideak plaka estalgabetzen. ( irudia handitu )

Fagor Ederlan taldeak 2003. urtetik 9 miloi euro jaso ditu Nafarroako Gobernuaren eskutik. Kopuru horretatik, 8.144.991 euro inbertsiorako eta enplegurako laguntzak dira; 145.269 euro lehiakortasunerako eta 637.251 euro berrikuntzarako laguntzak.

Instalazio berria merkatuko modernoetakotzat jotzen da eta automobilen motordun 300 bloke arte fabrika ditzake eta ibilgailu industrialeko motordun 150 orduko. Urtean 100.000 tonatik gora ekoizteko ahalmena du eta, horrenbestez, moldaketako lerro berriak egungo bi lerroen ekoizpen-bolumena berdintzen du. Zehazki, automobilen ekoizteko ahalmena laugatik biderkatzen da eta ibilgailu industrialean bigatik.

Lantegiak 1,5 milioi bloke eta kulata inguru saldu zituen 2011n, eta 119 milioi euro fakturatu zuen. Haren nazioarteko salmenta fakturazio guztiaren % 61 da. Lantegiaren kanpoko merkatu nagusiak honako hauek dira: Frantzia, Alemania, Austria, Italia, Mexiko, Argentina, Turkia eta Hego Korea.

Tafallako Fagor Ederlan-en (Victorio Luzuriaga lehen, 1969 eta 2008 artean) 770 pertsonak egiten dute lan gaur egun. Kopuru horretatik, 430 bazkide-kooperatibistak dira eta 340 besteren konturako langileak (120 kontratu mugagabearekin eta 220 aldi batekoak).

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa