Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Burlatan egin den euskarazko ikus-entzunezko funtsei buruzko lan-saioan aurkeztu da
Nafarroako GobernuakNafarroako Euskararen Mediatekako webgunearen bertsio berria abian jarri du; haren barnean Foru Komunitateko euskarazko soinu eta ikus-entzunezko grabazioak daude, bai eta Nafarroako euskalkien testu idatziak ere.
Webgune berria "erakargarriagoa eta intuitiboagoa" da. Gainera, erabiltzaileei iritziak, artxiboak eta iradokizunak egiteko aukera ematen dizkie Facebook eta Twitter sare sozialen bidez, eta euskalkien bilaketa bisuala ahalbidetzen du mapak erabiliz.
Webgunearen bertsio berriaren aurkezpena, Burlatako udal-parkeko Jauregitxoan egin zen berriki egindako euskarazko ikus-entzunezko funtsei buruzko lan-saioan. Bertan euskara babestearen eta hedatzearen alde lan egiten duten zenbait erakundek eta elkartek parte hartu zuten.
Zehazki, honako hauek parte hartu zuten: Euskaltzaindia, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Labayru Ikastegia, Eibarko Badihardugu elkartea, Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Euskarabideako ordezkariek.
Euskarabideako zuzendari-gerente Maximino Gómez-ek zabaldu zuen saioan, erakunde bakoitzak bere funtsen ezaugarriak azaldu zituen, haiek lortzeko metodologiaz gain eta ikertzaileen eta oro har erabiltzaileen esku jartzeko.
Gogora ekarri behar da, Nafarroako Euskararen Fonoteka 1999an sortu zela Foru Komunitateko euskararen euskalkien idatzizko eta soinuzko artxiboak biltzeko, sakabanatuta zeudenak. Ondoren, bideoak etortzean, Mediateka izena hartu zuen. Funtsek zuzeneko testigantzak jasotzen dituzte eta balio handiko instrumentutzat jotzen dira hezkuntza eta etnografiaren alorretarako.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen