(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Lanbide Heziketako gazte ekintzaileak” lehiaketako 14. edizioko sariak banatu ditu asteartea, 2012.eko ekainak 19


Tafallako LHIko "La compra en casa" eta Donapeako (Iruñea) LHIko "Motor-Van" proiektuak izan dira irabazleak


Transcripción textual del video

Hezkuntzako kontseilari José Iribas izan da buru "Lanbide Heziketako gazte ekintzaileak" lehiaketako hamalaugarren edizioko sari-banaketan. Lehiaketa hori Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa sozietate publikoak antolatzen du.

Enpresa-planaren mailan, saritutako proiektua Tafallako LHIko ikasleek aurkeztutako "La compra en casa" ("Erosketak etxean") izan da. Donapeako (Iruñea) LHIko ikasleek proposatutako "Motor-Van" proiektuak, berriz, enpresa-ideiaren mailan jaso du saria. Halaber, Cuatro Vientos institutuari (Iruñea) sari bat eman zaio, proiektu gehien eta kalitate handienekoak aurkezteagatik.

Aurtengo edizioan 25 proiektuk hartu dute parte (zazpi enpresa-planaren mailan eta hemezortzi enpresa-ideiaren mailan), eta lanbide heziketako sei ikastetxetako 92 parte-hartzaile izan dira.

Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria irabazle izan diren proiektuetako kideekin. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari José Iribas izan da buru "Lanbide Heziketako gazte ekintzaileak" lehiaketako hamalaugarren edizioko sari-banaketan. Lehiaketa hori Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europar Zentroa (CEIN) sozietate publikoak antolatzen du.

Enpresa-planaren mailan, saritutako proiektua Tafallako LHIko ikasleek aurkeztutako "La compra en casa" ("Erosketak etxean") izan da. Donapeako (Iruñea) LHIko ikasleek proposatutako "Motor-Van" proiektuak, berriz, enpresa-ideiaren mailan jaso du saria. Bi proiektetako kideek netbook bat jaso dute..

Halaber, Cuatro Vientos institutuari (Iruñea) sari bat eman zaio, proiektu gehien eta kalitate handienekoak aurkezteagatik, bai haien garapenean, bai epaimahaiaren aurrean egindako azalpenean.


Taldeko argazkia

Iribas kontseilaria finalista izan diren proiektuetako kideekin. ( irudia handitu )

Sari-banaketan parte hartu dute, gainera, Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendari Marino Barásoain-ek eta CEINeko Sormen, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendari Beatriz Blasco-k.

Lehiaketa honen helburuak lankide heziketako ikastetxeetako ikasleak ekintzailetzako ekimenean heztea da, enpresa-sorreraren mundura hurbiltzea eta duten ekimen, sormen eta ekintzailetza-jokabidea saritzea.

Lehiaketa bi mailatan banatzen da. Enpresa-planaren mailan lan bat aurkeztu behar da, eta bertan negoziorako ideia bat azaldu behar da zehatz-mehatz, sortzen denetik haren bideragarritasun-azterketaraino. Enpresa-ideiaren mailan negoziorako ideien hautematean edo proposamenean oinarritutako lan bat aurkeztu behar da, garapen sinple bat eginez.

Aurtengo edizioan 25 proiektuk hartu dute parte guztira (zazpi enpresa-planaren mailan eta hemezortzi enpresa-ideiaren mailan), eta eta lanbide heziketako sei ikastetxetako 92 parte-hartzaile izan dira: Energia Berriztagarrien Goi Lanbide Heziketako Zentro Integratua (CISER), Donapea LHI, Cuatro Vientos institutua, María Ana Sanz BHI (Iruñea), Tafallako BHI eta Sierra de Leyre BHI (Irunberri).

Proiektu irabazleak

Enpresa Planaren mailan "La compra en casa" ("Erosketak etxean") proiektuak jaso du lehen saria; proiektu hori erosketen komunitate bat da, zonaldean egindako elikagaien produktuak sustatzen ditu eta supermerkatutik etxera arteko garraioa du. Proiektu hori Tafallako BHIan Administrazio eta Finantzen goi-mailako ikasle Shela Irisarri, Imanol Azkona eta Jesús Sainz-ek egin dute. Maila horretako proiektu finalistak izan dira: Newyou (Donapea LHI), Playxtreme (Cuatro Vientos institutua) eta Cosi&cosi (Cuatro Vientos institutua).

Enpresa Ideiaren mailan lehen saria "Motor-Van"-entzat izan da. Proiektu horrek furgoneta eta autokarabanen egokitzapena proposatzen du aisialdiko ibilgailu gisa, eta bidaiatzeko erabili ahal izango dira oporretan bertan bizitzeko. Jarduera horri ibilgailuaren elektromekanikari eta haren mantentze-lanari lotutakoak gehituko zitzaizkion. Donapea LHIko Ibilgailuen Elektromekanikako lehen mailako ikasle Iñaki Celaya, Cristian Montaño, Mihail Poleacov eta Álvaro Gutiérrez dira egileak. Fotemo (CISER), H2.cero (Sierra de Leyre BHI) eta SocialTV (Instituto Cuatro Vientos institutua) proiektuak finalistak izan dira maila horretan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Proiektuak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa