(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 132 milioiko doikuntza onartu du gastu arruntetik, inbertsio propiotik eta aurrekontu publikoak finantzatutako erakundeetatik murriztuz asteazkena, 2012.eko ekainak 20


Gastuaren murrizketak ez die eragingo Osasun Departamentuari, irakaskuntzari, gizarte-zerbitzuei, menpekotasunari, babestutako etxebizitzari edo Toki Ogasunen Funtsari


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 132 milioi euroko aurrekontu-doikuntza egitea erabaki du gaurko bilkuran diru-bilketaren jaitsierari aurre egin eta, hala, BPGaren -1,5eko defizitaren helburua bete ahal izateko. Doikuntza hori Administrazioaren gastu arrunta murriztuz egingo da (% -11,84) eta Nafarroako Aurrekontuak finantzatutako erakundeetatik (% -17,76) eta, horri esker, 62 milioi euro aurreztuko dira; bai eta inbertsioak murriztuz ere, Gobernuak zuzenean egindakoak (% -23,68) nahiz diruz lagundutako erakundeek egindakoak (% -19,24) 60 milioi eurotan guztira. Doikuntzako 122 milioi horiei, Ekonomia eta Enpleguaren Dinamizazio Planaren ez-gauzatze partzialetik etorritako 10 milioiko kopuru osagarria gehitu behar zaizkio, eta haien berehalako jarduerak enpleguaren politika aktiboak sendotzen oinarrituko dira.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Jauregiko fatxada.

Nafarroako Gobernuak 132 milioi euroko aurrekontu-doikuntza egitea erabaki du gaurko bilkuran diru-bilketaren jaitsierari aurre egin eta, hala, BPGaren -1,5eko defizitaren helburua bete ahal izateko. Doikuntza hori Administrazioaren gastu arrunta murriztuz egingo da (% -11,84) eta Nafarroako Aurrekontuak finantzatutako erakundeetatik (% -17,76) eta, horri esker, 62 milioi euro aurreztuko dira; bai eta inbertsioak murriztuz ere, Gobernuak zuzenean egindakoak (% -23,68) nahiz diruz lagundutako erakundeek egindakoak (% -19,24) 60 milioi eurotan guztira. Doikuntzako 122 milioi horiei, Ekonomia eta Enpleguaren Dinamizazio Planaren ez-gauzatze partzialetik etorritako 10 milioiko kopuru osagarria gehitu behar zaizkio, eta haien berehalako jarduerak enplegurako politika aktiboak sendotzen oinarrituko dira.

Doikuntza azaltzeko hedabideen aurrean agertu den Barcina Lehendakariak aipatu duenez, Gobernuaren Erabakiak gastu-sorta batzuk kanpoan uzten ditu berariaz: batzuk nahitaez bete beharrekoak direlako edo funtsezkoak Administrazioaren funtzionamendurako, Nafarroak Estatuari egiten dion ekarpena esaterako; eta beste batzuk Nafarroako Gobernuak oinarrizkotzat jotzen dituelako eta aurrekontu-doikuntza orotatik babestu nahi dituenak. Hala, Gobernuaren Erabakiak jasotzen du ez diela eragingo ondorengo partidei: Osasun Departamentuko aurrekontu-partidei, irakaskuntza publiko eta kontzertatuari dagozkien partidei, Gizarte Zerbitzuen eta Menpekotasun Legendaren Foru Legearen aplikazioari, alokairu eta subsidioei etxebizitzako jarduerengatik, Toki Ogasunen Funtsari, eta Abiadura Handiko Trena finantzatzeko dauden partidei.

Diru-laguntzak jasotako erakundeen artean ere(oro har, gastu arruntetik % 17,76 eta inbertsiorako laguntzetatik % 19,24 murriztuko zaie), hiru salbuespen daude: Nafarroako Unibertsitate Publikoa (transferentzia arrunten % 5eko murrizketa aplikatuko zaio); Nafarroako Parlamentua eta Nafarroako Kontseilua (% 12ko murrizketa aplikatuko zaie gastu arrunterako eta % 25ekoa kapitala transferitzeko); eta sozietate publikoak (% 25 arteko murrizketa izango dute gastu arruntetan nahiz inbertsioetan).

Aurrekontu-doikuntza 2012ko Nafarroaren Aurrekontuan kentzen diren gastuaren 718 milioi euroko esparruan egingo da, jada aipatutako gastuak eta ezinbestekoak edo funtsezkoak diren beste batzuk (Osasuna, Hezkuntza, Mendekotasuna…) kendu ondoren.

Doikuntzaren xehatzea

Doikuntzetatik lehena Aurrekontuaren 2. kapituluan egingo da (Gobernuaren gastu arrunta). % 11,84ko murrizketa ezartzen da oro har ondasun arrunt eta zerbitzuen gastuetan, hau da, Administrazioaren ohiko funtzionamenduko gastuetan. Kapitulu horretan ondorengo gastuak sartzen dira: horniketak, informatika, publizitatea, garraioa eta bidaiatzeko gastuak, bai eta laguntza teknikoko lanak ere. Kontzeptu horretan 15 milioi euro aurreztea aurreikusten da.

Era berean, Gobernuak % 17,76 murriztuko du Aurrekontuko 4. kapitulutik (transferentzia arruntak), hau da, Gobernuak egiten dituen transferentziak aurrekontu publikotik finantzatutako erakundeen funtzionamendurako. Kontzeptu horretan 47,3 milioi euro aurreztuko da, guztira.

Doikuntzak Gobernuko inbertsioei eragingo die, eta haiek, oro har, % 23,68an murriztuko dira (Aurrekontuaren 6. kapitulua). Inbertsioen kapituluari esker, 25,3 milioi euroko doikuntza egin ahal izango da.

Eta azkenik, Gobernuak doikuntza-politika hori besteentzako inbertsioetara eramango du, Aurrekontuen 7. kapituluan esleituta daudenak (kapitalaren transferentziak). Zehazki eta, oro har, % 19,24ko murrizketa aplikatuko da eta, horri esker, 34,7 milioi euro aurreztuko da.

Langileen arloko doikuntzak

Barcina Lehendakariak azaldu du, halaber, gaur onartutako doikuntzak ez diela eragiten Nafarroako Foru Administrazioko zerbitzuan dauden langileen ordainsariei.

Nolanahi ere, langileen arloan bi neurri hartu dira, eta horrek gastua eustea ekarriko du eta, ziur asko aurrezte ekonomikoa ere, oraindik zenbatu gabe dagoena: sortutako hutsuneen estaldura % 10era mugatzen da; eta funtzio publikoan sartzeko hautaketa-prozesu berriak ez dira deituko (neurri horrek ez dio berriki egin den Erizaintzako oposizioko deialdiari eragingo).

Egitura organikoaren murrizketa eta protokolo-gastuetan aurreztea

Gainera, hedabideen aurreko agerraldian Nafarroako Lehendakariak aurreratu duenez, aginduak eman ditu kontseilari sozialisten esku zeuden hiru departamentuek (laster batean titular berriak proposatuko ditu) beren unitateak berrantola ditzaten egitura murrizteko xedearekin; horren ondorioz kostua aurreztuko da eman behar duten zerbitzuaren kalitateari eta eraginkortasunari eragin gabe.

Honako erabaki honen berri ere eman du: foru-agintari nagusientzat finantzatzen ziren kortesiazko protokolo-gastuak Nafarroako Parlamentutik kentzea, Gobernuko kideenak barne. Nafarroako Gobernuak 50 sarrera erosten zituen San Fermin Feriako zezenketetarako, beste 50 entzierroetarako eta 28 banaketarako, bai eta 18 eserleku ere Osasunak Reyno de Navarran jokatzen dituen Ligako partidetarako, 16 Baluarteko ikuskizunetarako eta beste 6 Gayarre antzokirako. Alor horretan 120.000 euro aurreztuko da.

Datuen etengabeko jarraipena

Gastuaren doikuntza-neurri horiekin, Nafarroako Gobernuak Nafarroako eskualdeko BPGaren % 1,5eko defizitaren helburua betetzera heldu nahi da, gastua 2012an zergen bidezko diru-sarrerak jaistea aurreikusten den kopuru berean txikituz, eskura dauden azken kalkuluen arabera, maiatzari dagozkionak. Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuak aurreikuspen horiek gutxienez bi hilean behin eguneratuko ditu, diru-sarreren bilakaerari, gastuen egikaritzeari eta ingurune ekonomiko eta fiskalean izan daitezkeen aldaketei erantzunez, beharrezkoak diren irtenbideak hartu ahal izateko eta defizitaren helburua betetzen dela bermatzen dutenak.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Aurrekontu-doikuntzatik at geratutako partidak
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa