(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegurako politika aktiboetako aurrekontua % 21,3 handitzea erabaki du
asteazkena, 2012.eko ekainak 20


15 milioi euro gainditzen duen Estatuaren ekarpena murriztu ondoren, Nafarroako Gobernuak 14 milioi euro gehiago jarriko du aurreikusitako jarduerak garatzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak 2012rako aurrekontuan iragarrita zegoena baino 14.155.513 euro gehiago jartzea erabaki du, enplegurako politika aktiboak garatu ahal izateko, hau da, % 21,3ko igoera.

Igoera hori etorri da, Estatuak Nafarroarentzat bideratutako estatuko finantzaketaren murrizketaren eragina arintze aldera, eta enplegurako politika aktiboetarako hasieran aurreikusita zegoen 28.250.800 euroak baino 15.155.513 euro gutxiago izango da. Era horretan, erabakitako aurrekontu-igoerarekin, Nafarroako Gobernuak bere aurrekontuarekin bere gain hartzen du enplegurako politika aktiboetan Estatuak egindako jaitsieraren % 93,4.

Nafarroako Gobernuak 2012rako aurrekontuan iragarrita zegoena baino 14.155.513 euro gehiago jartzea erabaki du, enplegurako politika aktiboak garatu ahal izateko, hau da, % 21,3ko igoera.

Igoera hori etorri da, Estatuak Nafarroarentzat bideratutako estatuko finantzaketaren murrizketaren eragina arintze aldera, eta enplegurako politika aktiboetarako hasieran aurreikusita zegoen 28.250.800 euroak baino 15.155.513 euro gutxiago izango da. Era horretan, erabakitako aurrekontu-igoerarekin, Nafarroako Gobernuak bere aurrekontuarekin bere gain hartzen du enplegurako politika aktiboetan Estatuak egindako jaitsieraren % 93,4.

Horri Nafarroako Enplegu Zerbitzua modernizatzeko partida bat erantsi behar zaio; horretarako, estatutik 876.918 euro jasoko zela aurreikusten zen, baina azkenean 315.928 eurorekin geratuko da; beraz, Gobernuak gai hori barne-kudeaketan birplanteatu beharko du.

Enplegurako politika aktiboak, zati batean, Estatuko aurrekontu orokorren kargu finantzatzen dira Enplegurako Konferentzia Sektorialaren bidez; azken horrek autonomia erkidego guztien arteko banaketa nola egin erabakitzen du, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren proposamenari jarraiki. 2012ko ekitaldirako Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zuen hasierako aurrekontua, guztira, 66.215.889 eurokoa zen, eta kopuru horretatik 29.127.718 euro Estatutik zetorren eta 37.088.171 Nafarroako Gobernuaren Aurrekontutik.

Nolanahi ere, iragan maiatzaren 24an egindako Enplegu eta Lan Gaietarako Konferentzia Sektorialaren ondoren, Ministerioak Nafarroari egindako finantzaketa murriztea onartu zuen eta 13.411.215 euroko behin betiko zenbatekoa onartu zuen, hau da, 2012rako planteatutako estatuko finantzaketaren % 54ko murrizketa eta 2011. urtearekiko % 56,92ko murrizketa.

Aurrekontuaren igoera honekin, Nafarroako Gobernuak bere konpromisoa eta borondatea berresten ditu enplegurako politika aktiboei eusteko; hala, Nafarroan enplegua aurkitu eta mantentzeko zailtasun handienak dituztenei begira ekintzak egiten jarrai daitezen, eta enpresen lehiakortasuna hobetzen jarrai dezan beren giza baliabideen prestakuntzarekin.

Hainbat tresnaren bidez enplegua aurkitzeko aukeren hobekuntza, hau da, Nafarroako gizartearen enplegu-mailaren hobekuntzak Gobernu honentzat lehentasuna izaten jarraitzen du.

Zehazki, aurrekontuaren igoerak lagunduko du: toki-erakundeentzako diru-laguntzak gauzatzen gizarte-intereseko obretan pertsonak kontratatzeko, ezintasuna duten pertsonen kontratazioen diru-laguntzetarako, toki-garapena sustatzeko programetarako enplegu eta garapeneko agenteak kontratatzeko laguntzen bidez, irabazi-asmorik gabeko erakundeei diru-laguntzak emateko gizarte-intereseko zerbitzuetarako, gizarteratzeko orientazioko ekintzak burutzeko, langabe eta okupatutako langileentzako prestakuntza-ekintzetarako, prestakuntza eta enplegurako programa mistoetarako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa