(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuko kide berriak beren karguez jabetu dira larunbata, 2012.eko ekainak 23


Barcina Lehendakaria buru izan den ekitaldi batean, Goicoechea eta Sánchez de Muniáin lehendakariordeek eta Morrás, Esparza, Pejenaute eta Zarraluqui kontseilariek beren karguei zin egin edo promes egin die


Transcripción textual del video

Yolanda Barcina Lehendakariak atzo izendatu zituen Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta kontseilari berriak beren karguez jabetu dira gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldi ospetsuan. Ekitaldia Foru Gobernua osatzen duten gainerako kideen aurrean egin da, Nafarroako agintari nagusiak.

Bertan izan da ere orain arte bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izandako Álvaro Miranda. Mirandari, hain zuzen Lehendakariak "aitorpen oso berezia" egin dio "bere leialtasunagatik eta Nafarroaren alde azaldutako eskuzabaltasunagatik eta egindako lan eskergagatik". Lehendakariak ere "publikoki eta zintzo" kargua utzitako gainerako kontseilarien lana eskertu du.

Yolanda Barcinak bere agerraldian Gobernu berriaren norabideari buruz hitz egin du. "Akordioa eta adostasuna bilatzea izan behar dira Gobernu hau gidatuko duten iparra Nafarroako arazoak konpontzeko eta bereziki lanik gabe dauden ia 50.000 herritarrari soluzioak emateko", aipatu du; jarraian, honako hau erantsi du: "Nafarroa abian da. Nafarroak funtzionatzen du, eta Gobernu honek ezin du minutu bat ere galdu egungo une zail hauetatik sendo ateratzeko borrokan ari den komunitate baten buu jartzeko. Gobernu honek egonkortasun eta laguntza parlamentarioan galtzen duena, kohesioan eta erabakitasunean irabazten du aurrean dugun lanari aurre egiteko".

Nafarroako Gobernu berriaren argazkia.

Nafarroako Gobernu berriaren argazkia. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Lehendakariak atzo izendatu zituen Nafarroako Gobernuko lehendakariorde eta kontseilari berriak beren karguez jabetu dira gaur goizean Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egindako ekitaldi ospetsuan. Ekitaldia Foru Gobernua osatzen duten gainerako kideen aurrean egin da, Nafarroako agintari nagusiak, haien artean: Parlamentuko lehendakari Alberto Catalán, bai eta kontselari berriek gonbidatutako adiskide eta senitartekoak ere.

Bertan izan da ere orain arte bigarren lehendakariordea eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari izandako Álvaro Miranda. Mirandari, hain zuzen Lehendakariak "aitorpen oso berezia" egin dio "bere leialtasunagatik eta Nafarroaren alde azaldutako eskuzabaltasunagatik eta egindako lan eskergagatik". Lehendakariak ere "publikoki eta zintzo" kargua utzitako gainerako kontseilarien lana eskertu du.

Yolanda Barcinak bere agerraldian Gobernu berriaren norabideari buruz hitz egin du. "Akordioa eta adostasuna bilatzea izan behar dira Gobernu hau gidatuko duten iparra Nafarroako arazoak konpontzeko eta bereziki lanik gabe dauden ia 50.000 herritarrari soluzioak emateko", aipatu du; jarraian, honako hau erantsi du: "Nafarroa abian da. Nafarroak funtzionatzen du, eta Gobernu honek ezin du minutu bat ere galdu egungo une zail hauetatik sendo ateratzeko borrokan ari den komunitate baten buru jartzeko. Gobernu honek egonkortasun eta laguntza parlamentarioan galtzen duena, kohesioan eta erabakitasunean irabazten du aurrean dugun lanari aurre egiteko".


Barcinaren agerraldia

Barcina Lehendakaria Gobernu berriari hitz egiten. ( irudia handitu )

Ekitaldiaren garapena

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasi da Nafarroako Ereserkiarekin. Jarraian, Lehendakariaren foru-dekretuak irakurri dira, atzo sinatu eta gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu direnak, eta irakurketa horien bidez izendatzen dira kontseilari berriak.

Nafarroako Lehendakariak iragarritako Gobernuaren birmoldaketarekin bat etorriz, beren karguari zin egin diote: Lourdes Goicoechea Zubelzu-k (Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegua), Javier Morrás Iturmendi-k (Lehendakaritza, Juztizia eta Barnea) José Javier Esparza Abaurrea-k (Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Adminisrazioa) Jesús Pejenaute Grávalos (Gizarte Politika) eta Luis Zarraluqui Ortigosa-k (Sustapena). Goicoechea kontseilariak formula euskaraz ere erabili du.

Beren karguei zin egin ondoren, Barcina Lehendakariak kontseilari bakoitzari intsignia bana jarri die Nafarroako ezkutuarekin.

Ondoren, Gobernuko lehendakari berrien izendapenari ekin zaio. Lourdes Goicoechea kontseilariak karguari zin egin dio lehen lehendakariorde gisa (gaztelaniaz eta euskaraz), eta Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariak bere karguari promes egin dio bigarren lehendakariorde gisa.

Ekitaldia Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaren diskurtso instituzionalaren irakurketarekin amaitu da, eta Nafarroako Jauregiko lorategian Foru Gobernu berriari argazki bat aterata.

Gobernu berria

Hiru kontseilari sozialista kanpoan geratu ondoren eta orain arteko lehendakariorde ekonomiko Álvaro Miranda ordeztu ondoren, Nafarroako Gobernu berria zortzi kontseilariz osatuta geratzen da, haietako bi, aldi berean, lehendakariorde dira. Aurrez aipatutako horiei Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia (Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak), José Iribas Sánchez de Boada (Hezkuntza) eta Marta Vera Janín (Osasuna) gehitu behar zaizkie.

Gaur argitaratutako Lehendakariaren foru-dekretuarekin bat etorriz, Foru Administrazioko departamentuetako egitura ondorengo lehentasun-ordenarekin antolatzen da:

- Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegua

- Kultura, Turismoa eta Erakunde Harremanak

- Lehendakaritza, Justizia eta Barnea

- Landa Garapena, Ingurumena eta Toki Administrazioa

- Hezkuntza

- Osasuna

- Gizarte Politikak

- Sustapena


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa