(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 26 enpresa-proiekturi laguntza eman die Moderna Ekintzailearen Bekaren bitartez astelehena, 2012.eko ekainak 25


Programa ekintzailetza berritzailea sustatzeko bideratuta dago Moderna Planaren eredu ekonomikoaren barnean


Moderna Ekintzailearen Beken banatze-ekitaldia.

Moderna Ekintzailearen Beka lortu duten ekintzaileak. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak 26 enpresa-proiekturi laguntza eman die Moderna Ekintzalearen Bekaren bitartez; haren bigarren edizioa gaur goizean amaitu da.

Beka horiek ekintzailetza sustatzen dute Moderna Planean Nafarroarentzat diseinatutako eredu ekonomikoaren esparruan. Beka 18.000 eta 24.000 euro artekoa da eta onuradunek prestakuntza ere jasotzen dute IESEk emandako enpresa-kudeaketan, proiektuaren tutoretza Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroaren (Cein), programa hori kudeatzen duena, eta lanerako espazio bat Zentro horretako instalazioetan bakarrik erabil daitekeena. Edizio honetan, beka jasotako proiektuen prestakuntza-prozesuak ekintzailetza arinaren metodologia sartu du eta bekaren baldintzek enpresa-kudeaketan pertsonalizatutako prestakuntza-ibilbide bat hartu dute barnean; gainera, beka jasotako bi proiektuk programako babeslekide diren Everis eta Mtorres enpresak izan dituzte aholkulari.

Moderna Ekintzailearen Beken programako bigarren edizio horren itxiera-ekitaldian izan dira: Nafarroako Gobernuko Enpresa eta Berrikuntzako zuzendari nagusi Jorge San Miguel; Moderna fundazioko zuzendari nagusi Cernin Martínez eta Cein-eko zuzendari-gerente Pablo Romera, bai eta deialdi honetan beka jasotako ekintzaileak ere.

Enpresa berritzaile berriak

Enpresa gisa sortu eta programan parte hartutako proiektuak honako hauek dira: Whitebiotech (aholkularitza bioteknologikoa); Bull4all (online bankuko plataforma); San Fermin Store (San Fermín markari lotutako arropa eta produktuen diseinu eta merkaturatzea); Laquinta R (errotaziozko moldaketa bidezko plastikozko produktuen fabrikazioa); Vivo Activo (Internet-eko aplikazioa berrogeita hamar urtetik gorakoentzako informazioarekin, zerbitzuekin eta sare sozialarekin);Rodmon (equipo eolikoen birziklapena eta errekuperazioa); Synctra (parke eolikoe tako inpaktuaren azterketak); Bisonia (Europako bisontearen errekuperazio- eta interpretazio-zentroa); Vorticex (ikerketa-proiektuak finantzatzeko webgunea); Navarra Fishing Adventures (Nafarroako arrantza-oporraldien antolaketa) eta Laundrylabs (skateboard-en fabrikazioa).

Datozen asteotan ere honako enpresa hauek sortuko dira: Logística Inversa (automobilaren abiadura-kaxa automatikoen birfabrikazioa); Ecom Innovaciones Agrícolas (nekazaritza-laboreak babesteko biomolekuletan egindako aplikazioak); Dime Tecnología para todos (Pertsona ezinduentzako gailu mugikorretarako aplikazioak) Last Mile (txikizkako salmentarako teknologia berriak); Nekomic (komiki digitala irakurtzeko ataria); Geosac (energia aurrezteko ingeniaritza); Poweryou (autokontsumoko energia elektriko propioa sortzeko eguzki-sistemak); eta Prymia (pertsonentzako eta enpresentzako soluzio teknologikoak).

Beste sei proiektuk beren jarduerari helduko diote urte honen amaieran: Nitio Tech Solutions (azalera bertikaletarako garbiketako robota); Edukatech (mahai elkarreragileak eta berariazko software-a hezkuntzarako); Fertextha (ongarri eta igeltsu-oinarridun deribatuen fabrikazioa laborantzan aplikatzeko); Envirhom (hondakinak automatikoki sailkatzen, xehatzen eta trinkotzen dituen etxeko edukiontzi baten fabrikazioa); Lamilla Cycles (Internetez saltzeko bizikleten birfabrikazioa); eta AcústicaFácil (soinu eta dardaren munduari lotutako on-line bidezko prestakuntzako webgunea). Ez dago hain aurreratuta Nuevo Origen (adin nagusikoei laguntza emateko bizitokia) ekimena.

Programari ekin aurretik, Enigmedia (komunikazioetarako segurtasunezko soluzioak) proiektuak bekari uko egin zion. Bestalde, programan zehar, antolakuntzak baja eman die lau negozio-ideiari beka abian delako: Tripku (bidaien sare soziala); Cybian BioIT (B+G+Iko kudeaketa-zerbitzuak enpresa biomedikuetarako); Azidotasunaren hegazkortasuna hautematen duen kortxoa; eta Boldpin (sare sozial geolokalizatua).




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa