(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribas kontseilariak hezkuntzako goi-mailetara igo diren ijito-etniako 14 ikasleri diplomak eman dizkie astelehena, 2012.eko ekainak 25


Haietako zazpi Bigarren Hezkuntzara pasako dira eta, beste zazpi, derrigorrezkoen ondoko ikasketetara


Iribas kontseilaria ikasleekin

Iribas kontseilaria ijito-etniako ikasleekin. ( irudia handitu )

Hezkuntzako kontseilari José Iribasek aitorpeneko hamalau diploma eman dizkie ijito-etniako beste hainbeste ikasleri. Ikasle horiek Lehen edo Bigarren Hezkuntzako ikasketak amaitu ondoren, beren ikasketekin jarraituko dute goi-mailatan, Bigarren Hezkuntzan edo derrigorrezko irakaskuntzetan, kasu bakoitzaren arabera.

Haietatik zazpi (lau neska eta hiru mutil) Berriozar-ko Mendialdea ikastetxean Lehen Hezkuntzako ikasketak osatu dituzten ikasleak dira eta beste zazpi (sei neska eta mutil bat), Bigarren Hezkuntza ondorengo institutuetan amaitu duten ikasleak: Agoitz, Berriozar, Julio Caro Baroja, Iruñeko Gurutze Plaza eta Zarrakaztelu

Ijitoen Idazkaritza Fundazioak antolatutako banaketa-ekitaldia iragan astean egin zen Iruñeko Civican-go egoitzan, Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako Sustatu (Promociona) programaren barnean,

Sustatu Programa

Sustatu programak eskolan nabarmentzen diren ijito-etniako haurrei laguntza ematea du xede Lehen Hezkuntzako ikasketak gaindi ditzaten, Bigarren Hezkuntzako ikasketekin jarrai dezaten eta derrigorrezkoen ondoko faseetara hel daitezen. Guztira, 38 ikaslek parte hartzen dute bertan ikasturte honetan (32 familiatako 24 neskak eta 14 mutilek).

Aipatu behar da Nafarroan ijitoak diren ikasleen % 80k ez dituela derrigorrezko ikasketak amaitzen. Egoera horren aurrean, Sustatu programak laguntza-eskolak ematen dizkie –Ijitoen Idazkaritza Fundazioak horretarako hamaika irakasle boluntarioen laguntza du– eta lana antolatzen du ikastetxeetako orientatzaileekin, familiekin eta beste eragile batzuekin, gizarte-zerbitzuekin, esaterako.

Sustatu 2009an jarri zen abian Lehen Hezkuntzako azken ikasturtetako zazpi ikaslerekin eta, gaur egun, haiek guztiek derrigorrezkoen ondoko ikasketak egiten dituzte.

Hezkuntzako Departamentuak jarduera horien balorazio "oso ona" egin du; izan ere, laguntza-maila, ikasgelari emandako eskola-materiala, ikasketei DBHn jarraipena ematea eta familiekin egindako bitartekotza-lana areagotu da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa