(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Nazioarteko Plan berriak esportazioak areagotu nahi ditu; orain BPGren % 15 dira asteartea, 2012.eko ekainak 26


Iruñean egiten ari dira Espainiako Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseiluaren saioa


Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseiluaren irekiera

Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseiluaren hasiera. Ezkerretik eskuinera: Willy Alfaro (OME), González Izquierdo (Icex), Goicoechea lehendakariordea eta García de Quevedo (Invest Spain). ( irudia handitu )

Lourdes Goicoechea Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilaria izan da buru Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseiluaren irekieran. Kontseilua 2006an sortu zen kanpoko merkataritza sustatzeko organo gisa. Bertan parte hartzen dute autonomia erkidegoek, sektore pribatuak eta estatuak, Kanpo Merkataritzaren Institutuaren (ICEX) bidez.

Bilera Iruñean egin da, Nafarroak izan duelako 2012ko lehen seihilekoan Kontseiluaren lehendakaritza. Saioan izan dira María del Coriseo González-Izquierdo ICEXeko kontseilari delegatua, Carlos García de Quevedo Merkataritzako Estatu Idazkaritzako Invest in Spain organismoko kontseilari delegatua, Espainiako Enpresa Elkarteen Konfederazioko ordezkariak eta nazioarteko merkataritzaren arloko autonomia erkidegoetako berrogeita hamar arduradun.


Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseiluaren irekiera

Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseilura joan direnak, Iruñean. ( irudia handitu )

Bileraren helburua autonomia erkidegoen arteko lankidetza-aukerak aztertzea izan da, enpresak nazioartera zabaltzea hobetzeko, eta enpresak kanpoan sustatzeko eta Espainian inbertsioak egitera bultzatzeko politika bateratuak sustatzeko. Eguneko ekitaldi nagusia Willy Alfaro Munduko Merkataritza Antolakundeko merkataritza-politikak aztertzeko arloaren kontseilari nagusiak egin duen hitzaldia izan da, nazioarteko merkataritza-aukerei buruzkoa.

Bileraren irekieran, Lourdes Goicoechea kontseilariak azaldu du une honetan 2013-2016ko Nafarroako Nazioarteko Plana prestatzen ari direla, enpresak nazioartera zabaltzearen alderdia hobetze aldera, Moderna Planean jasotzen den moduan.

Lourdes Goicoecheak esan duenaren arabera, 2000 enpresa esportatzaile daude, eta horietatik 750ek modu iraunkorrean esportatzen dute. Kontseilariak azaldu du Nafarroako Nazioarteko Planean jasotako Nafarroako Gobernuaren erronketako bat kopuru hori handitzea dela, enpresa berriak ezarrita zein nazioartean esperientziarik izan dutenen nazioarteko estrategia indartuta.

2011. urtearen amaieran, Nafarroak 2.799,9 miliioi euroko merkataritza-saldo positiboa zuen, hau da, BPGren % 15a. Foru Komunitatea estaldura-tasa handiena duen komunitatea da (esportazioak eta inportazioak alderatuta), 2011n 152,9 lortu baitzuen.

Zehazki, kanpoko eskariak Nafarroako hazkuntzari egindako ekarpena % 2,1ekoa izan zen 2011n (% 1,5ean zegoen). Aldiz, barneko eskariak % 0,6ko atzerapena izan zuen.

"Gure kanpoko merkataritzaren sendotasuna ziurtatzen duen beste datu bat da esportazioek duten eragina gure BPGan. Iazko ratioa % 40 baino zertxobait altuagoa izan zen. Espainia osoko ondasunen esportazioak, ordea, BPGren % 17 izan ziren", azaldu du Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilariak.

Eztabaidagunea

Internazionalizazioaren Lurralde arteko Kontseilua eztabaidarako gunea eta administrazio zentralaren, autonomia erkidegoen eta sektore pribatuaren artean iritzia trukatzeko lekua da, enpresak kanpoan sustatzeko eta atzerriko inbertsioak erakartzeko politika bateratuak diseinatu eta sustatzeko.

Iruñean egin den bileran Kanpoko Sustapenerako Organismoen Arrazionalizazio Plana aztertu da. Horrek, interesa duten autonomia erkidegoei proposamena egin die bulegoak Espainiatik kanpo jartzeko, atzerrian dauden Espainiako enbaxadetako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoetan. Helburua kostuak murriztea eta enpresentzako arreta hobetzeko adostasuna sortzea da.

José Carlos García de Quevedo Invest in Spain erakundeko kontseilari delegatuak egin duen mintzaldian bulegoen sare horren garrantzia nabarmendu du, proiektuak erakartzeko eta nazioarteko inbertsiogileekin harremanak egiteko tresna delako.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa