(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Telefónica enpresak Nafarroako informazioaren gizartea garatzeko duen konpromisoa berretsi du asteartea, 2012.eko ekainak 26


Horixe jakinarazi dio Telefónica España enpresaren lehendakariak Barcina Lehendakariari Nafarroako Jauregian egin duten bileran


Barcina eta Gilpérez

Barcina Lehendakaria eta Luis Miguel Gilpérez. ( irudia handitu )

Luis Miguel Gilpérez Telefónica España enpresako lehendakariak Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariari jakinarazi dio enpresak Foru Komunitateko informazioaren gizartea garatzeko konpromisoa duela. Telefónica enpresak aurreikusi duenez, azken ekitaldietan Nafarroan izandako inbertsioen erritmoari eutsiko dio, batez ere banda zabal finkoaren eta mugikorraren garapenean.

Gilpérez jaunak esan duenez, "‛Nafarroa digitala'ren garapenak Foru Komunitateko enpresen sarearen lehiakortasunari bultzada emango dio". Horixe jakinarazi dio Luis Miguel Gilpérez Telefónica España enpresaren lehendakariak Barcina Lehendakariari biek Nafarroako Jauregian egin duten bileran.

Horren aurretik, enpresako zuzendariek eta Javier Morrás Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak Informazioaren Gizarteari buruzko txostena aurkeztu dute Baluarten. Txostenak enpresen eta, oro har, gizartearen Interneteko erabilerari buruzko datuak jasotzen ditu.

Azterlanaren arabera, Nafarroako familien % 66k Interneterako sarbidea du (estatuko batez bestekoa baino hiru puntu gehiago), eta horien % 94k banda zabala erabiltzen du. Gainera, 10 eta 15 urte arteko gazteen % 95 sarean sartzen da; estatuko batez bestekoa % 87 da. Internet, gehienbat, sarean erosketak egiteko erabiltzen da (% 54), baita hezkuntza- eta trebakuntza- gaietarako ere (% 65).

Enpresen alorrean, Nafarroako enpresen % 99k Interneterako sarbidea du. Espainiako adierazlerik altuena da. Horrez gain, enpresen % 76k sinadura digitala erabiltzen du. Enpresek e-Administrazioa erabiltzeari dagokionez, Nafarroako adierazleek estatuko batez bestekoa gainditzen dute. % 83k inprimaki ofizialak deskargatzen ditu, % 74k betetako inprimakiak bidaltzen ditu eta % 78k administrazioaren web-orrietako informazioa eskuratzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa