(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Acciona-Obenasa ABEEari esleitu dio Prestazio Handiko Trenaren Castejón-Cadreita arteko zatia eraikitzeko

asteazkena, 2012.eko ekainak 27


Uda honetan Castejón eta Iruñerri arteko ibilbidearen % 20,75 egikaritzen izango da, 300 langile baino gehiago lanean ariko direlarik 


Transcripción textual del video

Uda honetan Castejón eta Iruñerri arteko ibilbidearen % 20,75 egikaritzen izango da, 300 langile baino gehiago lanean ariko direlarik

 

Iragan larunbatean osatu zen gabinetearen Gobernuko lehen bilkuran. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Acciona Infraestructuras SA eta Obras Especiales de Navarra SA enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteari esleitu dio Prestazio Handiko Trenaren (PHT) Castejón-Cadreita azpizatia eraikitzeko obren egikaritzea. 28,46 milioi euroko esleipena da, hau da, lizitazio-prezioaren gaineko % 30eko jaitsiera. 6.195 metroko ibilbide berri honen obrak abuztuan hastea aurreikusten da.

Azpizati hori Nafarroan eraikitzen den bigarrena da, iragan azaroan Cadreita-Villafranca azpizatiaren obrak hasi ondoren. Era horretan, uda honetan jada luzera guztiaren % 20,75 egikaritzen ariko da (69,89 kilometro), eta Sustapen Ministerioarekin egindako hitzarmenean jasota dagoena Castejón eta Iruñerri arteko zatirako, bai eta Kantauri-Mediterraneoko korridoreko fase hori zatitu den bost azpizatietatik lehenengoa ere.


Cadreita Castejón zatia. ( irudia handitu )

Acciona Infraestructuras – Obenasa ABEEari esleitutako zenbatekoak ez dakar gasturik Foru Administrazioaren aurrekontu orokorrentzat, interesen ordainketaz soilik arduratzen dena, ezta zorpetzeko duen gaitasunarentzat ere, Nafarroako Gobernuaren eta Sustapen Ministerioaren artean sinatutako hitzarmenaren arabera.

Gogora ekarri behar da proiektu hori Trenbidearen Europaz haraindiko Oinarrizko Sarearen zati dela, eta Europar Batasunak onetsi zuena 2011ko urrian; konexio horrek Mediterraneoaren eta Atlantikoaren arteko komunikazioak erraztuko ditu; beraz, obrak lehentasunezkotzat jotzen dira Europa mailan eta erkidegoaren kofinantzaketa bermatuta dute.

Sustapen kontseilari Luis Zarraluqui-k gaur Nafarroako Gobernuari kontratazio-mahaien erabakiaren inguruan jakinarazi dio, eta guztira 15 enpresaren proposamen ekonomiko nahiz teknikoak baloratu zituen. Jarduketa horretarako aurreikusitako urtesariak 5 milioi eurokoak dira 2012. urterako, 12,2 milioikoak 2013rako eta 11,1 2014 ekitaldirako.

Ibilbidea

Castejón-Cadreita azpizatia Castejón-go herrigunea eta Ebro ibaiaren gaineko zubia pasata hasten da, eta Cadreita-Villafranca azpizatian amaitzen da. Plataformak bi trenbide izango ditu, eta Nafarroako Autopistarekin paraleloan joango dira (AP-15), bide horren Ekialdetik.

Obra horien egikaritzeak lur-mugimendu garrantzitsua ekar dezake (indusketako 2.000.000 metro kubiko baino gehiago egingo dira, lubetako 1.300.000 eta zabortegia osatzeko 1.300.000), bai eta zenbait egitura eraikitzea ere: 135 metroko tunel artifiziala, goialdeko hiru pasabide eta behealdeko beste bi nekazaritzako lau bide eta NA-134 (Ebroko ardatza) salbatzeko eta Valtierrako nahiz haren adarren egungo lotunearen aldaketa; horrek goialdeko seigarren pasabide bat egokitzea ekarriko du.

Halaber, plataforma eraikitzeak Espainiako Sare Elektronikoko (REE) goi-tentsioko linea elektrikoen 1,2 kilometro aldatzea behartu du, 4,2 milioi euroko aparteko gastu batekin. Arrazoi hori dela eta, Castejón-Cadreita azpizati horretako eraikitze-obrak bi fasetan burutuko dira. Haietako bigarrena berrezartzeko lanak amaitzen direnean hasiko da. Lanak burutzeko REEk behar duen denbora ez da kontatuko ABEEak lanak amaitu behar dituen egikaritze eraginkorreko 28 hilabeteetan.

PHTaren Nafarroako korridorea

Gogoratu behar da Castejón eta Iruñerri arteko zatia bost azpizatitan banatu zela. Lehenengoa, Castejón-Villafranca, aldi berean, beste bitan banatu zen: Castejón-Cadreita (1-1) eta Cadreita-Villafranca (1-2). Azken hori COMSA SAU eta Construcciones Mariezcurrena SM ABEEari esleitu zitzaion 29.703.040 euroan, hau da, lizitazio-prezioaren gainean % 30 murriztu zen halaber, 28 hilabeteko egikaritze-epe baterako.

Gauzak horrela, gaur arte Nafarroako Gobernuak 62,44 milioi euroko balioan esleitu ditu obrak (1.2 azpizatia, 1.1 azpizatia eta REEaren birjartzea), eraikuntza-proiektuko aurrekontuaren gaineko % 28ko murrizketarekin.

Nafarroako korridoreko gainetako zatiei dagokienez, aipatu behar da irailetik aurrera loturak`euskal y´-rekin duen aukeren azterketa ezagutuko da . Bestalde, Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) Zaragozarekin lotzeko bidearen proiektua idazten ari da.

Salgaien garraioa

PAT eraikita, Nafarroa Madril eta Europa erdialdearen arteko trenbide-korridore laburrenaren zati izango da, eta lotura-ardatzaren barnean geratuko da Frantziaren bidez Europa erdialdearekin eta kontinenteko iparraldeko portu handienekin; horrek Nafarroako lurretan dauden enpresen esportazioak nazioartekotzeko eta hazteko aukerak eskainiko ditu. Nafarroan logistika-sareak sustatzea ere aurreikusten da eta Foru Komunitatean lanpostu berriak sortuko dituen industria berriak jartzea ere.

Alde horretatik, Nafarroa komunitate esportatzailea da, batez ere. 2011. urtea 2.799,9 milioi euroko merkataritza-saldo positiboarekin itxi zuen, hau da, eskualdeko BPGaren % 15. Foru Komunitatea estaldura-tasa handiena duen eskualde espainiarra da (esportazioak inportazioen gainean), zehazki 152,9koa.

2011n, Nafarroak Espainiako esportazio-potentziaren % 3,8ko pisua izan zuen, BPGaren baldintzetan dagokionaren bikoitza baino gehiago (% 1,6), eta bere salgaien eta zerbitzuen % 83,5 Europara esportatu zuen (% 75,5 Europar Batasunera eta % 8ko gehigarria barnean ez dauden Europako herrialdeetara).

Europarako salgaiak PATean garraiatu ahal izango dira, herrialde hartzaileari zuzenean edo itsasoz, Mediterraneoko eta Kantauriko portuekin lotura eginez.

Nafarroako Gobernuan dauden azken datuen arabera, Nafarroak trenez sortzen dituen salgaien % 0,68 soilik esportatzen du (331.699 tona), Espainiak % 1,01 eta Europako batez bestekoa % 17,10ekoa da.

Bestalde, Nafarroak errepidez bere salgaien % 99,32 garraiatzen du (48,2 milioi tona). Aipatu behar da, Espainian errepidez egiten den garraioaren pisua % 91,48ra jaitsi dela eta itsasoz egindakoa % 4,29koa dela. Gainerakoa, trenez egindako garraioa ere kontuan hartuta, airez edo hodiz egiten da. Europaren kasuan, errepidez % 72,50 garraiatzen da; trenez % 17,10; ibaiko garraioan % 5,6 eta hodiz % 4,8.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Castejón-Cadreitaren fitxa teknikoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa