(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Banco Santander-ek 650 milioi euroko finantzaketa adostu dute Foru Komunitateko garapen ekonomikoa sustatzeko ostirala, 2012.eko ekainak 29


Hitzarmenak akordio bat ere hartzen du barnean, unibertsitateko ikasleei bekak emateko eta osasun-langileentzat identifikazioko txartel adimendu bat ezartzeko


Transcripción textual del video

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Banco Santander-ko lehendakari Emilio Botín-ek hitzarmen bat izenpetu dute gaur goizean Foru Komunitateko garapen ekonomikoa sustatzeko helburu nagusiarekin, eta 2013ko abenduaren 31 arte indarrean izango da. Hitzarmenean Nafarroako Gobernuei, enpresei, autonomoei, saltokiei eta profesionalei bideratutako finantzaketa-lerro ezberdinak zehazten dira. Nafarroako Gobernuak, berriz, 40 milioi euro arteko abalen lerro bat ezarriko du krisian dauden enpresei kreditu horiek izateko erraztasun handiagoak izan ditzaten.

Barcina Lehendakaria eta Emilio Botín Nafarroaren garapen ekonomikorako hitzarmena izenpetzen.

Barcina Lehendakaria eta Emilio Botín Nafarroako Gobernuaren eta Banco Santander-en arteko hitzarmena izenpetzeko ekitaldian Nafarroako garapen ekonomikorako. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak eta Banco Santander-ko lehendakari Emilio Botín-ek hitzarmen bat izenpetu dute gaur goizean Foru Komunitateko garapen ekonomikoa sustatzeko helburu nagusiarekin, eta 2013ko abenduaren 31 arte indarrean izango da. Hitzarmenean Nafarroako Gobernuei, enpresei, autonomoei, saltokiei eta profesionalei bideratutako finantzaketa-lerro ezberdinak zehazten dira. Nafarroako Gobernuak, berriz, 40 milioi euro arteko abalen lerro bat ezarriko du krisian dauden enpresei kreditu horiek izateko erraztasun handiagoak izan ditzaten.

Izenpetutako hitzarmenaren arabera, Banco Santander-ek 300 milioi euro arteko zuzeneko finantzaketa-lerro bat prestatuko du Nafarroako Gobernuarentzat Administrazioaren beraren inbertsioei eta aurrekontu-beharrei erantzuteko. Kreditu-lerro hori 100 milioi euroko hiru zatitan zehaztuko da 6 hilabetera, 4 urtera eta 7 urtera, eta Nafarroako Aurrekontu Orokorretan jasotako inbertsioak finantzatuko ditu. Haren eskaera geratuko da, Estatuko Administrazio Publiko ezberdinek ezarritako aurrekontu-oreka eta defizit publikoaren kontroleko esparrua betearaztearen mende.


Nafarroako Gobernuaren eta Banco Santander-en arteko hitzarmena izenpetzen.

Banco Santander-ko lehendakari Emilio Botín-en agerraldia erakunde horrek Nafarroako Gobernuarekin lortutako hitzarmenaren izenpetze-ekitaldian. Eskuinean, Barcina Lehendakaria, Goicoechea lehendakariordea eta Vera kontseilaria. ( irudia handitu )

Bigarrenik, Banco Santander eta Nafarroako Gobernua Nafarroako enpresa-sarea bultzatu, sustatu eta garatzeko elkarlanean ariko dira 350 milioi euroko balioa duten kreditu-lerro ezberdinak zabalduz. Finantzaketa-lerro horiek enpresak ezarri edo zabaltzeko edo ekintzaileen proiektuetarako dira.

Zehazki, Banco Santander-ek 100 milioiko eta 250era handitu daitekeen Finantzaketako Moderna Lerroa sortuko du. Lerro horren barnean, Moderna Zigilua jaso duten proiektuak finantzatu ahal izango dira. Proiektu horiek proiektuaren kostuaren % 50eko finantzaketa bazuten jada Europako Inbertsio Bankuaren kontura, eta orain beste % 50erako Banco Santander-en lerro horrekin osatuko da.

Finantzaketako Moderna Lerroaren barnean hitzarmenak ere baldintza onuragarriak ezartzen ditu kredituak jasotzeko sektore estrategikoetako enpresa nafarrentzat edo inbertsioak proposatzen dituztenentzat lehentasunezkoak irizten diren zonaldetan: Sakanan edo Tutera inguruan, esaterako.

Azkenik, Moderna Planaren koherentziarekin jarraituz, kreditu-lerro horrek ere ekintzaileak buru dituen enpresa berriak finantzatuko ditu.

Nafarroako enpresa-sare guztia estaltzeko xedearekin, Nafarroako Gobernuaren eta Banco Santander-en arteko hitzarmenak bost kreditu-lerro zabaltzen ditu. 100 milioi euroko haietako bat, beren jarduera-sektoreagatik edo inbertitzen duen enpresaren tamainagatik Moderna Planetik at geratzen diren proiektu eta enpresetarako dira.

Gainerako kreditu-lerroek nekazaritza-proiektuak estaltzen dituzte (kreditu-lerroa SAECArekin lankidetzan nekazaritza-ustiapenak modernizatzeko edo sortzeko); eraginkortasun energetikoaren proiektuak (inbertsioaren % 90a finantzatuz); eta Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak eman dizkien proiektuak, haiek abian jartzeko likidezia aurreratzeko xedearekin. Hitzarmenak enpresa handientzako azken finantzaketa-lerro bat jasotzen du eta, haientzat, neurrira egindako finantzaketa diseinatuko du.

Itzultzeko interesak merkatuko egungo baldintzen azpitik dauden kreditu horien emakida, aurrez Banco Santander-ko arrisku-politikak ebaluatu beharko du. Arrazoi hori dela eta, Nafarroako Gobernuak 40 milioi euroko abalen lerro bat zabalduko du krisian dauden enpresentzat, eta horrela zailtasunak dituzten enpresei finantzaketa hori erraztu nahi zaie.

Prestakuntza eta kalitatea sustatzea osasun-laguntzan

Hitzarmenak beste bi lankidetza-lerro zabaltzen ditu Nafarroako Gobernuaren artean prestakuntza- eta osasun-alorrean. Zehazki, ikasteko eta praktiketarako beken emakida sustatuko da. Beka horiek ikasle, irakasle eta ikertzaileentzat dira Nafarroako goi-hezkuntzako erakundeekin dauden lankidetza-akordioen barnean.

Gainera, hitzarmenak "ETEen Beka Profesionalen Programa"-ren barnean 108 beka ematea aurreikusten da 2012-2013rako, eta bankuak sustatzen du bere Santander Universidades Atal Globalaren bidez. Beka horien helburua ikasleei lan-esperientzia ematea da eta haiek lan mundura daitezen erraztea. Gutxienez hiru hilabetez enpresetan edo langile autonomoekin praktikak egitean datza, eta aldi horretan ikasleak 1.800 euroko ordainsaria jasoko du, guztira.

Bestalde, Nafarroako Gobernuaren eta Banco Santander-en arteko hitzarmenak Langilearentzako Osasun Txarte Adimendua ezartzea aipatzen du. Foru Administrazioko lan-eremuan txartel hori sartzea Nafarroako Gobernuko Lehendakari Yolanda Barcinak eta Banco Santanderko lehendakari Emilio Botín-ek gaur ere izenpetutako bigarren hitzarmen-esparruan azaltzen da. Aldi berean, hitzarmen hori berariazko beste batean zehazten da, Osasuneko kontseilari Marta Verak eta Banco Santander-ko zuzendari nagusi Enrique García Candelas-ek izenpetu dutena.

Langilearentzako osasun-txartel adimendua pixkanaka finkatuko da Osasunbideko langileen artean, langileei beren lana errazte aldera eta, horren ondorioz, osasun-laguntza hobetzeko.

Txartelak Banco Santander-ek garatutako teknologia du. Hurbiltasuneko txipa du, barne-memoria bat, banda magnetikoa eta barra-kode bat. Haren titularraren izena eta argazkia barnean izango ditu, akreditazio gisa balio dezan. Txartela Banco Santander-ek emango du, eta banku hori bera arduratuko da zerbitzuaren mantentze-lanaz.

Osasun-txartel adimenduaren erabilerari esker, zerbitzu batzuk baliatuko ahalko dira egiazkotasun-bermeekin, erabiltzailearen sinadura digitala izan baitezake. Ospitale ezberdinetan sartzeko txartel gisa ere balioko du eta baita diru-poltsa elektroniko gisa ere salmenta automatikoko puntuetarako. Nafarroako Gobernuaren eta Banco Santander-en artean izenpetutako hitzarmenean zerbitzu horren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen da Datuak Babesteko Legea betez.

Aurreko guztiaz gain, Nafarroako Gobernuak eta Banco Santander-ek adostu dute, Nafarroako Gobernuko langile-taldearen esku uztea berariazko banku-zerbitzu eta produktuen lerro bat haiek kontratatu nahi duten guztientzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Barcina Lehendakariaren diskurtsoa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa