(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Foru Komunitatearen egoera ekonomikoaren berri eman du Parlamentuan ostirala, 2012.eko ekainak 29


Diru-sarreretan izandako murrizketak doikuntzak egitera behartzen ari dela adierazi du


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Foru Komunitateko kontuen egoeraren berri eman du Nafarroako Parlamentuan, gaur eguerdian. Bere agerraldian, Barcinak aipatu du diru-sarrerak murriztu egin direla, eta horrek "gastuaren murrizketa berrien beharra mahai gainean jarri du defizit publikoko alorrean gure konpromisoak betetzeko".

Lehendakariak zehaztu du 2012rako diru-bilketa likidoaren aurreikuspena 3.011 milioi eurokoa dela; horren aurrean aurrekontuak 3.198 milioi euroko diru-sarrera eta, beraz, gastua aurreikusten du, hau da, % 5,85 gutxiago. Egoera hori, Yolanda Barcinak aipatu duenez, zergen arloan izandako aldaketengatik gertatu da bereziki Aurrekontuen Legea onartu zenetik, bai eta kontsumo pribatua gutxitu delako eta esportazioak gutxitu direlako krisi ekonomikoaren ondorioz.

Nolanahi ere, Barcinak azaldu du Nafarroako egora ekonomikoa estatuko batez bestekoa baino hobea dela. Aurreikusita dago Foru Komunitateak urtea % -1,2ko hazkunde ekonomikoarekin amaituko duela estatuko batez bestekoaren % -1,7aren aurrean, eta Nafarroako langabezia-tasa estatu osokoa baino zortzi puntu azpitik dagoela (% 16,34 % 24,44ren aurrean). Gogoratu du ere, "bigarren atzeraldi hori izan arren" Nafarroak krisiaren hasieran zegoena baino BPGaren maila handiagoa duela.

Barcina Lehendakariak adierazpen horiek egin ditu Nafarroako Parlamentuko Foru Erregimeneko Batzordean, eta bertan agertu da berak hala eskatuta gobernuko krisiari, arrazoiei eta Foru Komunitateko kontuen egoerari buruzko informazioa emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinaren agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa