(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Administrazioko zuzendaritza nagusi bat eta hiru erakunde kendu ditu astelehena, 2012.eko uztailak 2


Zazpi zuzendaritza nagusi izendatu dira Foru Gobernua berrantolatu ondoren


Nafarroako jauregia.

Nafarroako jauregia.

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko aparteko bilkuran bere zortzi departamentuetatik seiren oinarrizko egituraren dekretuak onartu ditu (Hezkuntza eta Osasuneko organigramak ez dira aldatu).

Gaur onartutako berregituratzearen ondorioz, Sustapen Departamentuko zuzendaritza nagusi bat kendu da; bi erakunde autonomo (zuzendaritza nagusiaren maila dutena) Lehendakaritzako, Justizia eta Gizarte Politiken departamentuetan; eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Immigrazioari Arreta emateko Bulegoa.

Zehazki, Sustapen Departamentuan, Lurralde Antolaketa, Mugikortasun eta Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusiak Garraio eta Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduaren aurreko zuzendaritza nagusiek egikaritutako eskumenak bere gain hartu ditu.

Gainera, Nafarroako Administrazio Publikoetako Institutua (INAP) kendu da Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentuan, eta hango eskumenak Gobernu Irekia eta Teknologia Berriak, Funtzio Publiko eta Barneko zuzendaritza nagusiek egikarituko dituzte.

Aldiz, Gizarte Politiken Departamentuan, institutu bakarrak Kirolaren eta Gazteriaren eskumenak bere gain hartuko ditu (2007. urtetik bi erakunde autonomo ziren, zuzendaritza nagusiaren mailarekin).

Azkenik, Immigrazioari Arreta Emateko Bulegoa kendu da. Haren eskumenak Gizarte Politiken Departamentuak hartuko ditu, eta departamentu horrek kudeatuko ditu immigranteei arreta emateko hitzarmen eta diru-laguntzak.

Egitura berriak

Birmoldatutako bost departamentuetarako onartutako egiturek, idazkaritza nagusi tekniko batez gain, ondorengo organoak jasoko dituzte zuzendaritza nagusia eta antzekoen mailarekin:

Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua

- Ekonomia Politikako eta Nazioarteko Politikako Zuzendaritza Nagusia

- Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusia

- Enpresa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia

- Lan eta Arrisku Prebentzioko Zuzendaritza Nagusia

- Nafarroako Zergen Ogasunaren erakunde autonomoa

- Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erakunde autonomoa

Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentua

- Lehendakaritza eta Justiziako Zuzendaritza Nagusia

- Barneko Zuzendaritza Nagusia

- Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusia

- Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

- Barneko Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Larrialdi Zerbitzuaren (ANE) erakunde autonomoa

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua

- Nekazaritza eta Abeltzaintzako Zuzendaritza Nagusia

- Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

- Ingurumen eta Ur Zuzendaritza Nagusia

- Toki Administrazioaren Zuzendaritza Nagusia

Gizarte Politiken Departamentua

- Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia

- Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko erakunde autonomoa

- Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren erakunde autonomoa.

- Gizarte Politika eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiaren Nafarroako Mendekotasunerako Agentziaren erakunde autonomoa

Sustapen Departamentua

- Herri Lanen Zuzendaritza Nagusia

- Lurralde Antolamendu, Mugikortasun eta Etxebizitzako Zuzendaritza Nagusia

Zuzendari nagusien izendapena

Gainera, Nafarroako Gobernuak ondorengo izendapenak onetsi ditu hutsik dauden sailak betetzeko Foru Gobernua birmoldatu ondoren:

Lehendakaritzako, Justiziako eta Barneko Departamentua

- José Luis Ruiz Ciruelos, Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusia

- Patxi Fernández Elizalde, Barneko zuzendari nagusia

- Eradio Ezpeleta Iturralde, Nafarroako Larrialdi Agentziako zuzendari gerentea

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentua

- Patxi Pérez Arregui, Toki Administrazioko zuzendari nagusia

Gizarte Politiken Departamentua

- Iñigo Alli Martínez, Gizarte Politika eta Kontsumoko zuzendari nagusia

- Prudencio Induráin Larraya, Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari gerentea

- Mariano Oto Vinués, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako zuzendari gerentea

Nafarroako Gobernutik PSN atera ondoren hartutako izendapen horiekin, honako postu hauek betetzea besterik ez da geratzen: Nafarroako Enplegu Zerbitzuko gerentzia, bai eta Gobernu Irekia eta Teknologia Berrien zuzendaritza nagusia ere; Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuko zuzendaritza eta Sustapen Departamentuko bi zuzendaritzak.

Aipatu behar da Gobernuaren egitura berria murritzenetako bat dela Lorafna onartu zenetik. 1983an eta 1995ean osatutako gobernuek bakarrik izan zituzten zortzi kontseilari. Halaber, herstura-printzipioei jarraiki, 2011ko hauteskundeen ondoren osatutako Nafarroako Gobernuak bere egitura % 23,7an murriztu zuen zuzendaritza nagusien eta konfiantza-postuen mailan; hala, 97 goi kargu eta konfiantzazko plaza baziren hasieran, gero 74ra jaitsi ziren. Horri Foru Administrazioko kudeaketa-unitateko % 8,24 kentzea gehitu zitzaion.

Orain, Nafarroako Gobernutik PSN alderdia atera ondoren gindako birmoldaketaren ondoren, UPNk goi karguak oraindik gehiago murriztea erabaki du aurreko legealdiarekin alderatuz. Zehazki, Gobernu berriak 70 izango ditu, % 27,8 gutxiago.

 

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa