(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak San Ferminetan ere Lehen Mailako Arretaren sarea erabiltzea gomendatzen du astelehena, 2012.eko uztailak 2


Gainera, ospitale mugikor bat jarriko da Vázquez de Mella ikastetxeko patioan asteburuetan jaietako artatze arinetarako


Bilkura

Vera kontseilaria Sanferminetako dispositiboko koordinazio-bilkuraren buru. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak San Fermin jaietan ere Lehen Mailako Arreta sarea erabiltzea gomendatzen du, ohiko mediku- eta osasun-laguntza Iruñean eta Iruñerrian normaltasunez emango baita. Hala, Iruñea, Antsoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Atarrabia eta Zizur Nagusiko osasun-zentroek egunero zabalduko dituzte ateak ohiko ordutegian urteko gainerako egunetan bezala, 08:00etatik 15:00etara, uztailaren 7,8 eta 14an salbu, asteburua baita eta, beraz, itxita egongo dira.

Zentro horiek, gainera artatze bereziko dispositibo bat jarriko dute jaietan, eta ordutegi horren barnean behar diren ohiko osasun-artatzeak antolatuko dituzte. Ohiko artatzeak herritar bakoitzaren etxetik gertuen dagoen osasun-zentroan eskatu beharko dira, hitzordua aurrez eskatuta edo larrialdien bidez, behar izanez gero.

Iruñeko eta Iruñerriko osasun-zentroen irekiera-ordutegitik at, larrialdiak Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzuek artatuko dituzte honako zentro hauetan:

- Egunero, 15:00etatik 20:00ak arte, Ermitagaña eta Errotxapeako osasun-zentroetan (biak ere Iruñean) eta Burlatan. Gainera, uztailaren 7,8 eta 14an zabalik izango dira 08:00etatik 20:00ak arte.

- Eguneko 24 ordutan San Martin Doktorearen anbulatorioan (San Fermin kalea, 29. zk.) jaiegun guztietan. Zentro horretan Ospitalez kanpoko Larrialdien Zerbitzuak Larrialdien laguntza-puntu bati eusten dio normalean, eta jaietan mediku, erizain eta administrari banaren laguntza izango du txanda bakoitzean, etenik gabe irekita egon dadin uztailaren 6ko 08:00etatik, ostirala, uztailaren 15eko 08:00ak arte, igandea. Osasun Departamentuak herritar guztiei gomendatzen die zentro horretara jo dezatela premiazko osasun-zerbitzu bat behar dutenean eta zera eskatzen du: jaiegunetan Nafarroako Ospitale Guneko (CHN) larrialdi-zerbitzuetara joan ez dezatela, bertako jarduerak kasu larrietara bideratuta egon behar baitu.

- Horren osagarri, asteburuetarako, ospitale mugikor bat jarriko da Vázquez de Mella ikastetxeko patioan jaietako patologia arinak artatze aldera. Bertan lehen-mailako arreta emango da eta, hala badagokio, larritasun handiagoko koadroa duten pazienteak San Martin Doktorearen anbulatoriora edo Nafarroako ospitale Gunera bidaliko dira. Ospitalean artatzeak hilaren 6ko 08:00etatik eta hilaren 9ko 08:00ak bitarte egingo dira, eta hilaren 13ko 20:00ak eta hilaren 15eko 08:00ak artean etenik gabe mediku, erizain eta laguntzailearen eskutik, eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntzarekin.

Nafarroako Ospitale Guneko G pabiloian gaur goizean bildu den Sanferminetako dispositibo bereziko kideek eskainitako gomendio nagusiak dira horiek. Bilkuraren buru Osasuneko kontseilari Marta Vera izan da, eta bertan izan dira ere: Osasun Departamentuko arduradunak (CHNko zuzendaria, Ospitaletako Larrialdietako zerbitzuburuak, Ospitalez kanpoko Larrialdiak, Lehen Mailako Arreta eta Zezen-plazako mediku-arreta, besteak beste) , Nafarroako Larrialdien Agentziakoak, Komunikazioko Zuzendaritza Nagusikoak, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasun Arlokoak, DYAkoak eta Gurutze Gorrikoak.

Txupinazoko artatzea

Uztailaren 6an, Txupinazoa dela eta, lehen sorospeneko artatzea egiteko hiru postu izango dira, eta Jakoba Igarobidean, Santo Domingo maldan (Hezkuntza Departamentuko egoitza ondoan) eta San Cerninen jarriko dira. Gurutze Gorriaren, DYAren eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntzaz jarritako postu horiek artatzea emango die: jaiei hasiera ematen dien jende-pilaketaren ondoriozko kolpe eta ubelduengatik, kristalek egindako ebakiengatik eta beste patologia arin batzuengatik.

Dispositibo horretan 3 medikuk, 3 EUDek, sorosleek, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek (SVA), oinarrizko bizi-euskarriko 5 anbulantziak (SVB) eta laguntzako 2 ibilgailuk emango dute.

Entzierroetarako dispositibo berezia

Entzierroko zaurituak artatzeko dispositibo berezia hesi ondoko sorospeneko 16 puntuk osatuko dute, haietatik 12 medikalizatuak. Entzierroak 848,6 metroko ibilbidea du eta, hala, ia 53 metroko sorospen-puntu bat izango du. Artatzeko dispositibo guztia 112-SOS Navarra Zentroak koordinatuko du Nafarroako Larrialdien Agentziaren egoitzan.

Entzierroko sorospen-puntuak honako puntu hauetan jarriko dira: Santo Domingo aldaparen hasieran (Hezkuntza Departamentuko egoitza), Nafarroako Museoko eskailerak, Santiagoko plaza (Udaletxearen atzealdea), San Saturninoko eskailerak, Udaletxea (2), Mercaderes (2), Xabierko jaitsiera (2), Espoz eta Mina zeharbidea, Tejería kalea, Duque de Ahumada, Labriteko jaitsiera eta Nafarroako Gorteen kalea ("Telefonoak" edo hegoaldeko kailejoia) eta Hemingway (iparraldeko kailejoia).

Gainera, sorospen-puntu bakoitzak osasun-garraioa izango du, SVA erako 9 anbulantzi eta SVB erako beste 6 izanik; azken horietako bi, laguntzeko egongo dira Gaztelu plazan 112-SOS Navarra Zentrotik osasun-garraio gehiago eskatzen duen ibilbideko puntura bidali ahal izateko.

Laguntza-dispositibo horretan artatzen arituko dira gutxienez: 12 mediku, 12 EUD, garraioetako 21 teknikari, 50 sorosle, komunikazioko 8 langile eta postuko 8 koordinatzaile.

Ibilbideko artatzea osasun-baliabide eta -langileen bidez emango da eta Gurutze Gorriaren, DYAren, Suhiltzaileen eta Nafarroako Osasun Zerbitzuaren laguntzarekin, eta haiek tokian bertako osasun-laguntza emateaz gain, esango zaien sektoretik anbulantzian ospitaleratzea egingo dute, 112-SOS Navarrako Koordinazio Zentroari informazioa denbora errealean emanez artatu diren pertsonen zauri eta lesioen gainean.

112-SOS Navarrako Koordinazio Zentroa arduratuko da, alde batetik, osasun-laguntza antolatzeaz, eta bestetik, zaurituak osasun-zentro ezberdinetara eramateaz eta helburu hirukoitz baten arabera jardunez: zauritu larrienak izan daitezela ospitale guneetara lehenengo iristen; ospitale bakoitzera hel daitezela beren ezaugarri tekniko eta gaitasunegatik dagozkienak, eta ospitale gunekako zaurituen banaketa laguntza-zamen arabera egin dadila.

Premiazko Osasun Garraio Sarearen Laguntza

Iruñeko eta Iruñerriko ohiko osasun-garraioaren sareari (SVA 3 anbulantziak, SVB 2 anbulantziak eta helikoptero medikalizagarri batek osatzen dute) jaietan honako laguntza emango zaio: SVA anbulantzia bat, SVB 3 anbulantzia eta laguntzeko beste ibilgailu batzuk, eta asteburuetan beste SVB bi anbulantzia gehiago.

Entzierroan zauritutakoei buruzko informazioa

Osasun Departamentuak prentsa-areto bat prestatu du CHNko Larrialdien eraikin berrian, eta bertatik egunero entzierroan izandako zauriei buruzko informazio guztia igorriko da. Kokapen hori aldapatik eta A Ospitaleko Larrialdien Zerbitzutik gertu dagoelako aukeratu da, bertara eramaten baitira entzierroan zauritu diren gehienak eta ekitaldi hori egunero jarraitzen duten hedabide guztiak han daude normalean.

Hala nahi duten kazetariek entzierroa prentsa-aretotik zuzenean jarraitu ahal izango dute, telebista-pantaila bat jarri baita bertan.

Gainera, egunero bi prentsaurreko eskainiko dira: lehenengoa, 08:20-08:25ak aldera, eta goiz horretan izandako zaurituen lehen aurrerapena egingo da; bigarren prentsaurrekoa, 09:00etan izango da, eta egun horretako zaurituei buruzko informazio guztia ematen saiatuko da.

Egunero bertaratuko dira: CHNko zuzendaria, CHNko mediku-zuzendaria edo A Ospitaleko nahiz B Ospitaleko Larrialdien Zerbitzuen buruak. Osasunaren inguruan San Fermin jaietan sortzen den informazio guztia bideratzeko gune bihurtuko da prentsa-aretoa.

 

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa