(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Pastor ministroari adierazi dio Nafarroako Gobernuak Prestazio Handiko Trenaren aldeko apustua egiten duela
asteartea, 2012.eko uztailak 3


Ministroak Iruñerriko geltokia etorkizunean non jarriko den ezagutu du


Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Sustapen ministro Ana Pastor-i helarazi dio, Nafarroako Gobernuak Prestazio Handiko Trenaren aldeko apustua egiten duela, Abiadura Handiko Trenaren Geltoki Berriaren Alderako eta Iruñeko Tren Geltoki Zaharraren Alderako Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialaren garapena faseka garatuko dela.

Lehendakariak, Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui-k eta hirigintzako proiektuaren arkitekto-zuzendari Miguel Alonso del Val-ek Pastor ministroari tren-geltokia etorkizunean non jarriko den erakutsi diote eta baita garapen berriaren xehetasunak ere, Echavacoiz Iparraldean dagoen behatokitik, Iruñean.

Bisitan izan dira ere, Iruñeko ((Enrique Maya), Zizur Nagusiko (Luis María Iriarte) eta Zizur-ko (Alfonso Pérez Negro) alkateak; Azpiegitura, Garraio eta Etxebizitzaren Estatuko idazkari Rafael Catalá; Trenbide Azpiegituren Administratzailearen lehendakari (Adif) Enrique Verdeguer; Trenbideen zuzendari nagusi Manuel Niño eta Nafarroako Gobernuko ordezkari Carmen Alba.

Aipatutako Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala prestazio handiko Nafarroako korridoreko lau zutabe nagusietako bat da. Beste hirurak honako hauek dira: Castejón-Iruñerria linea (5 zati) eta egiten hasi dena jada (uda honetan bere ibilbidearen % 20,75ra iristen diren azpi-zatiak eraikitzen hasiko dira), eta `euskal Y´-arekin eta Zaragozarekin egiten duten loturak.

Lehendakariak azpimarratu du azpiegitura horrek jarduera ekonomikoa eta enplegua sortuko dituela Foru Komunitatean. Eta aipatu du Nafarroako Gobernuak, egungo egoera ekonomikoan, baliabide publikoei errentagarritasuna atera behar diela, eta hori dela eta Udalaz gaindiko Eragina duen Plan Sektoriala faseka burutuko dela, "egungo egoera ekonomikoari egokitu ahal izateko".

Bestalde, Sustapeneko ministroak bi administrazioen arteko elkarlana azpimarratu du. Nafarroako ekonomiarako, logistika-sektorerako eta, bereziki, Volkswagen lantegirako abiadura handiko trenak duen garrantziaz ere aritu da. Ekitaldiaren amaieran, Yolanda Barcina-k eta ministroak lan-bilera bat izan dute Lehendakariaren bulegoan, Nafarroako Jauregian.

Tren-geltoki berria

Tren-geltoki berria eraikitzeko Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektoriala (PSIS) 2010. urtetik onartuta dago. Hurrengo urratsa kaltetutako zonaldeen birpartzelazioa eta urbanizazioa kontratatzea izango da. Ondoren, geltoki berriaren proiektua kontratatuko da.

Gainera, PSISek trenbide-begizta kentzea konpontzen du eta egungo tren-geltokiak hartutako espazioa askatzea, trenbide berri bat marrazten du, Echavacoiz auzoko berregituratzearen alde egiten du, Inquinasa enpresa tokiz aldatzea eta espazio berri bat berriz urbanizatzea Iruñea, Zizur, Zizurko Zendea eta Barañain artean.

Bi jarduketa-eremu ditu. 1. eremuan (geltoki berriaren kokapena) bizitokirako, hirugarren sektorerako eta jarduera ekonomikoko gune garrantzitsua bat ere aurreikusten du, eta Inquinasa lekuz aldatzea ekarriko luke. 2,06 milioi metro koadroko azalera du, 289 partzela eta 7.875 etxebizitza aurreikusita daude. Espazio hori Barañaingo udal-mugak, Elorz ibaiak, Santiago bideak eta A-15ak mugatzen dute.

2. eremua San Jorge eta Buztintxuri Iruñeko auzoen artean kokatzen da, eta hiria zeharkatzen duen trenbide-begizta bertan behera uztearen ondorioa da eta hiriko egungo geltokia lekuz aldatzearen ondorioa. Eremu horren azalera 293.622 metro koadrokoa da, 63 partzelarekin eta 1.125 etxebizitzarekin.

PSIS hori kudeatzeko erakundea "Abiadura Handiko-Iruñerriko Partzuergoa" da, eta hura Iruñea, Zizur eta Zizurko Zendeako udalek osatzen dute, bai eta Foru Komunitateko Administrazioak ere. Haren gerentzia Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko ANL sozietate publikoaren kargu geratzen da,.

Prestazio handiko Nafarroako korridorea

Gogora ekarri behar da, Castejón-Iruñerria lineako bost azpi-zatitatik bat esleituta dagoela jada. 14,5 kilometrotako Castejón-Villafranca zatia da, hau da, ibilbidearen % 20,75. 15 kilometrotako bigarren zatiak (Villafranca-Erriberri) 2012ko otsailaren 13an Adif-ek teknikoki onartutako oinarrizko proiektua du. Hura bi azpi-zatitan banatzea aurreikusten da, eta haiek eraikitzeko proiektuak idazten ari dira. 15 kilometrotako 3. zatiko oinarrizko proiektua ere onartuta dago (Erriberri-Tafalla). 15,19 kilometrotako 4. zatiari dagokionez (Tafalla-Campanas), Adif-ek ibilbidearen proiektuari bere oniritzia eman dio. Une hauetan oinarrizko proiektua idazten ari dira. 2012ko uztailaren amaieran emango da. Azkenik, 10,20 kilometrotako 5. zatiko ibilbidea (Campanas-Ezkiroz) Adif-ek martxoan onartu zuen eta une hauetan oinarrizko proiektua idazten ari dira.

Bost zatiek 387,65 milioi euro inguruko kostua dute (Sustapen Ministerioarekin 2010ean sinatutako hitzarmenaren arabera) eta obra 2015. urtearen amaieran amaitzea aurreikusten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa