(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Portland-Olaztik 1,67 milioi euro inbertituko du arriskutsuak ez diren hondakinak urtero 36.500 tona arte balioztatzeko



asteazkena, 2012.eko uztailak 4


Nafarroako Gobernuak PSIS deklaratu du proiektu hori eta, horri esker, fabrika burundarreko zuzeneko eta zeharkako 248 lanposturi eutsiko zaie


Hondakinak

Hondakinak

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Olaztiko Cementos Portland Valderrivas SA fabrikan arriskutsuak ez diren hondakinen balioztatzea Udalaz Gaindiko Intzidentziako Proiektu Sektoriala (PSIS) deklaratzea. Zementu-enpresak aurkeztutako proiektua da, 1,67 milioi euroko inbertsioa ekarriko du, bi fasetan egingo da eta Burundako fabrika horren zuzeneko 148 lanpostuei eustea eta zeharkako ehuni eustea bermatuko du.

Gaur goizean deklaratutako PSISek hondakin horiek hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko beharrezko instalazioak zehazten ditu, hala zementu-fabrikan zementu-ekoizpeneko prozesuan erregai alternatibo gisa erabiltzeko.

Deklarazioaren proposamena enpresatik abiatu da eta Nafarroako Gobernuak babestu egiten du proiektuaren helburu estrategikoa "industria-lantegiaren iraunkortasunari laguntza ematea baita, baldintza sozialetan, ekonomikoetan eta ingurumeneko baldintzetan, ekoizpeneko kostuak murriztuz, energia aurreztuz eta erregai fosilen kontsumoa murriztuz eta haren ondoriozko negutegi-efektuko gas-isuriak murriztuz", gaur onartutako Erabakiak jasotzen duenez.

Gainera, Gobernuak adierazi du balioztatzeak bat egiten duela "eskualdeko politikan eta politika europarrean adierazitako hondakinen kudeaketako eta eraginen minimizatzearen lehentasunekin", zehazki Nafarroako Hondakinen Kudeatzeko Plan Integrala (PIGRN) 2010-2020 eta Hondakinen Zuzentarau Markoa 2008/98/CE, balioztatzeak aukera hobea baita zabortegiko azken helmuga baino; izan ere, hondakinen bolumena murrizten du eta ahal energetikoa baliatzen du; horrek negutegi-efektuko isuriak murrizten laguntzen du hondakinari eta tratamendu mekaniko biologikoari dagokionez.

Gogoratuko denez, Nafarroako Hondakinen Kudeatzeko Plan Integratuaren helburuak lortzeko, Cementos Portland Valderrivas-ek eta Nafarroako Gobernuak lankidetza-hitzarmen bat izenpetu zuten iragan ekainean.

Gaur onartutako Erabakiaren ondoren, PSIS gisa deklaratutako espedientea hogeita hamar egun baliodunetan jendaurreko eta entzunaldiko izapideen mende geratuko da, behin betikoz onartu baino lehen.

Bi fase dituen proiektua

Zementu-enpresak aurkeztutako proiektuak jasotzen du arriskutsuak ez diren erregai alternatiboak hartu, biltegiratu eta dosifikatzeko instalazio bat muntatu eta abian jartzea (bi fasetan) Olaztiko fabrikako zementu griseko bere bi labeetan.

Instalazioak honako hauek izango dira: kamioien zamalanetarako zuloa; biltegiratzeko zuloa; inertizazio-gela; transferentzia-dorreak; erregailurako garraioa; eta zerbitzuko ekipo eta azpiegiturak.

Obra zibilaren eta egitura-muntaketaren egikaritze materialaren aurrekontua 955.529 eurokoa da lehen fasean, eta 718.798 eurokoa bigarrengoan, Portland-ek emandako datuen arabera.

Hondakinak nekazaritza- eta baso-jatorrikoak izango dira eta arriskutsuak ez diren beste hondakin batzuk (paper eta kartoiaren pasta ekoitzi eta transformatzeko hondakinak, hondakinetatik sortutako erregaien gainerako tratamendu mekanikoaren frakzioa, zatiketako frakzio arinak eta plastikozko eta kautxuzko hondakinen tratamendu mekanikoko hondakinak). Balioztatutako hondakin horien kopuru guztiak ez luke inoiz urtean 36.5000 tona gainditu behar lehorrean pisatuta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa