(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Donapeako (Galar-Iruñea) babestutako etxebizitzen bizitegi-areako PSISa baliozkotu du
asteazkena, 2012.eko uztailak 4


Proiektua baliogabetzea ekarri zuten forma-akatsak zuzendu ondoren, jabeek obrei ekin diezaiekete egoki iruditzen zaienean


Donapeako bizitoki-areako proiektua

Donapeako bizitoki-areako hirigintzako proiektua. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran Udalaz Gaindiko Intzidentziako Plan Sektorialeko jarduera eta izapide guztiak baliozkotzea erabaki du Donapeako babestutako etxebizitzen bizitoki-area bat garatzeko, Cordovilla-n (Galar) eta Iruñean.

Baliozkotze horrek PSIS horren behin betiko onespena dakar, Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailean onetsia eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetutakoa 2011ko abenduan forma-kontuengatik (Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren eta jendaurreko aldian zehar lurzoruaren jabeen zerrendaren txostenik ez), Galarako Udalak hala eskatuta.

Baliozkotze hori gertatzen da Nafarroako Gobernuak Galarko Udalak aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren berriz zabaldutako jendaurreko aldian, espedientean sartutako aipatutako txostenekin. Gaur onetsitako izapide horrek Lurralde Antolamenduko Batzordearen aldeko txostena du.

Hirigintzako proiektua eta bizitoki-proiektua "Cordovillako jabeen elkarteak" sustatzen du; elkarte hori pribatua da eta lur-jabeak batzen ditu, nahiz eta Nafarroako Gobernuan interes orokorreko jarduera adierazi zuen ekimenaren izapidearen bidez PSIS moduan.

Baliozkotzeak birpartzelazio eta hirigintzako proiektuen indarraldia hartzen du berriz. Era horretan, jabeek obrei ekingo diete egoki iruditzen zaienean.

Babestutako etxebizitzen % 85

Esku-hartzeko areak 1,2 metro koadroko azalera du, eta Galar (azaleraren % 84) nahiz Iruñeko (% 16) udal-barrutietan daude.

PSIS horrek jasotzen du eraikiko diren 4.105 etxebizitzaren % 50a erregimen orokorreko babes ofizialekoak izango direla eta beste % 35a, tasatutako preziokoak. Gainerako % 15a libreak lirateke. Gainera, planak alokairu-erregimenean 500 etxebizitza publiko sustatu eta eraikitzea jasotzen du, Nasuvinsaren bitartez.

PSISek erabakitzen du 295.000 metro koadro espazio libre publikorako gordetzea eta 77.343 komunitateko ekipamenduetarako (2.031 metro koadro osasunerako, 25.182 hezkuntzarako, 39.541 kiroletarako eta 10.589 balio anitzekoetarako). Ekipamendu pribaturako 11.600 metro koadro bideratuko dira (9.330 metro koadro hezkuntzako azpiegituretarako eta 2.270 erlijio-azpiegituretarako) eta etxebizitza publikorako udalaz gaindiko kopurua 39.500 metro koadrokoa izango da; bertan alokairuko 500 etxebizitza publiko egon daitezke. Guztira, areak aparkaleku publikoko 6.080 leku izango ditu.

Etxebizitza-dentsitatea eremu guztia kontuan hartuta 35 etxebizitza ingurukoa da hektareako, 55 hektareako bizitokirako soilik den guneko azalera kontuan hartzen bada, 75 hektareatatik. Taldeentzako etxebizitzak dira, familia bakarreko etxebizitzarik gabe. Ia guztiak behekoak dira gehi 6, 7 edo 8 solairu, eta altuera handiagoko eraikin bereziago bat aurreikusten da zonaldean aurrez zeuden altuera handiagokoen pare geratzeko.

Nafarroako Gobernuak kokapen horren egokitasuna babestu zuen metropoli-inguruneko ekialde-mendebalde loturaren elementu egituratzailea izateagatik; izan ere, unibertsitateetatik eta beste hornidura-area garrantzitsu batzuetatik hurbil dago: ospitaleen gunea, autobus-geltoki berria, AVEren etorkizuneko geltokia edo aireportua. Urbanizazioan paisaia-balioak integratzeaz gain, PSISek bide bat proiektatzen du eskualdeko garraio publikorako eta etxadi guztiek zuzeneko sarrera izango dute Iruñetik aurreikusitako bidegorrirako sarearekin.Auzo bizi, autonomo eta iraunkorra osatzeko, gizarte- eta merkataritza-erdigunerako bi zonalde aurreikusten dira, bi plaza eraikiz. Hirigintzako proiektuak zaborrak jasotzeko sistema pneumatikoa planteatzen du.

Proposatutako hiri-egitura

PSISen plangintzako lursailak iparraldean Sadar ibaiarekin eta Nafarroako Unibertsitateko campus-eko hegalekin mugatzen dira; ekialdean Zaragozako etorbidearekin eta etorbide horren paraleloan proiektuan dagoen bide berriarekin Nafarroako etorbidearekin lotzen dena; hegoaldean AP-15 autobidearekin; eta mendebaldean Donapeako gainekin eta Eskirotzekin lotura egiten duen NUC bide berriarekin. Ingurunean eskualdeko paisaia-erreserbako bi alde ditu, interes bereziko alde botanikoekin eta mendebaldetik eremua mugatzen duen mendiartearekin.

Proposatutako hiri-egiturak bi egoerari aurre egiten die. Bata Nafarroa eta Zaragozako etorbideen ingurunearena da, eta bertan hirugarren sektoreko eta bizitokien erabilera mistoak zehaztuko dira oinezkoen eskalako barne-espazio bat sortzea ahalbidetuz; bestea, jarduera ekonomikoen ingurunearena da, eta, era horretan, hiri erdira sartzeko ate bat konfiguratu ahal izango da eta Sadar ibaiaren parkea osatu ahal izango da.

Zaragoza etorbide alderako gaineko pasabide bat kendu eta bide alternatibo bat eraikiko da AP-15etik Nafarroa etorbidera sartzeko. Cordovillako jarduera ekonomikoen industrialdeak hiriarekin bat egingo du bizitokien eta zerbitzuen erabilera mistoko gune baten bidez, Sadar ibaiaren ibai-parkearekin eta haren ingurunearekin eta Azpilagaña auzoarekin lotura eginez. PSISek, era horretan, zonalde horretako hirigintza-garapenean dagoen blokeo-egoera konpontzen du duela bederatzi urtetatik Galar eta Iruñeko udalen artean dagoen akordio ezagatik.

Garapeneko beste zonaldea, garrantzitsuena eta azaleraz askoz handiagoa dena, Cordovillako goi-lautadak osatzen du, Galar eta Iruñeko udal.barrutietan ere; bertan PSISek bizitoki eta hirugarren zerbitzuen erabilera mistoak planteatzen ditu, Sadar-ko ibarraren eta Cordovillako Urbanizazioaren artean. Planak Nafarroako Industria Elkarteari (AIN) lotutako teknologia-parke bat proiektatzen du eta parke perimetral handi bat paisaia-erreserbak handitzen dituena eta hirian paseatzeko gune bat sortzen duena (campusetik abiatu eta urbanizazio guztia inguratzen du). Gune horretan espazio libre publikoko ia 300.000 metro koadro gordetzen dira eta 90.000 metro koadro inguru komunitateko ekipamendu publikoetarako (osasuna, hezkuntza, kirola, kultura, erlijioa).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa